GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/12/23

JAINKOA HARAGI EGINA Lk 2,1-14
Eguberriak. Jesusen Jaiotza 2020-12-25

Jainkoaz eskuarki izan ohi ditugun ideiak eta irudiak berrikustera behartzen gaitu Eguberri jaiak. Beraren benetako aurpegira hurbiltzea eragozten digutelako. Jainkoak ez digu uzten bere burua geure eskematan eta pentsamoldeetan biltzen. Ez du jarraitzen guk seinalatzen dizkiogun bideetan. Ezin aurreikusia da Jainkoa.

Indartsu eta ahaltsu imajinatzen dugu, arranditsu eta ahalguztidun; baina berak haur ahul batengan eskaini digu bere burua, xumetasunik erabatekoenean eta pobretasunean jaio

2020/12/19

2020/12/19

2020/12/18

2020/12/17

Abendualdiko 4. ig B ABESTIAK 2020-12-20

SARRERA

Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Bihotz barrenean gorderik zaitut;
nahigabean ere hauxe-esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Zugan uste duenik uzten ez duzu.
Poz ta-atsekabean dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
Naizen oso-osoa zuri damaizut.
Zurekin zerura bizitzera nahi dut:
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!

SALMOA

Salbatzailea,
zatoz lehenbailehen
zure zain, Jauna,
gaude gu hemen.

On eta

2020/12/17

ABENDUALDIKO 4. IGANDEA B 2020-12-20

SARRERA

Senideok, Abendualdiko azken igandera iritsi gara. Datorren ostiralean Eguberria ospatuko dugu. Jesusen Jaiotza
Abendualdi honetan, nagusiki, hiru testigu edo lekuko izan ditugu: Isaias profeta eta Joan Bataiatzailea, batetik; gaur, azkenik, Andre Maria ageri zaigu lekuko handi bezala: «Egin bedi nigan zuk diozuna» erantzun dio aingeruari. Maria guztiz prest ageri da Jainkoa onartzeko. Marian duintasuna eta handitasuna ez datza, ordea, bere erraietan Jainkoa erne izanean; baizik

2020/12/17

JESUS POZ-POZIK ONARTU Lukas 1,26-38
Meza Abendu B 2020-12-20

Lukas ebanjelaria irakurleek beraren idazkia nolanahi irakurriko zuten beldur zen. Baina iragarri nahi ziena ez zen albiste bat gehiago, ez zen inperioan barna zebiltzan beste hainbat eta hainbat bezalako. Bihotza prestatu behar zuten: poza iratzarri, beldurra bota eta sinetsi Jainkoa hurbil dela, gure bizitza eraldatzeko prest dagoela.

Berdintzeko zail zen arteaz, eszena bat birkreatu zuen Lukasek: Mariak, bere bihotzaren barruenean entzun zuen mezua

2020/12/17

ALBISTE HARRIGARRIA
Abendualdiko 4. igandea Lukas 1,26-38 (2020-12-20)

Jesusen jaiotzaren albistea eta Bataiatzailearen jaiotzaren albistea aski paralelo eman ditu Lukasek. Bi pasadizo horien kontrastea hain da harrigarria, ze Jesusengan haragitu den Jainkoaren Misterioa argi berriz erdi-ikusteko aukera eman baitigu.

Bataiatzailearen jaiotzaren albistea «Jerusalemen» gertatu da, Israelgo hiriburu handian, judu-herriaren zentro politiko eta erlijiosoan. Jesusen jaiotza, berriz, herri ezezagun batean iragarri du aingeruak, Galileako mendialdean. Batere nabarmen ez den herrixka batean, «Nazaret» izenekoan,

2020/12/17

Hiru mezulari, hiru promes eta misterio bat
Abendualdiko 4. igandea B 2020-12-20

Lehen mezularia (Natan) eta lehen promesa (Davidi)

Abentura askoren ondoren, Iparraldeko eta Hegoaldeko errege bihurtu da David, Israelgo eta Judako errege. Hiri bat konkistatu du, Jebus (Jerusalem), hiriburu izango duena. Jauregi bat eraiki du. Eta hor hasi dira arazoak. Jauregiko aretoetan eroso bizitzen jarri denean, lotsa sentitu du Jaunaren Kutxa, Jaunaren presentziaren sinboloa, zerupean dagoela jabeturik, babes bakarra oihal-etxola lau

2020/12/11

Abendualdiko 3. igandea B ABESTIAK 2020-12-13

SARRERA

R/.-Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera dator Jainkoa.

Jainko zuzen, zintzo,
gutaz, arren, erruki:
agindu zenu(e)n Salbatzailea,
zure seme-alabori,
arren, bidali.-R/.

SALMOA

R/.-Salbatzailea,
zatoz l(he)enbaile(he)n!
Zure zain, Jauna,
gaude gu hemen.

Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Konkor daudenak Jaunak ditu zutiarazten,
guztiak Jaunak ditu maitatzen. R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jaunaren espiritua niregan dago,
behartsuei berri ona hots egitera bidali nau.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna,

Page 22 of 218