Urteko 24. igandea A (2014-09-14
Gurutzearen Gorapena
HOMILIA
Anai-arrebok!
Duela alditxo bat, ez oso luzea, egun gutxiren barruan, bi lagunek galdera bera egin zidaten: zertan jarraitzen dugu geure elizetan gurutze handi horiek mantentzen? Tragikoa eta izugarria iruditzen zitzaien hori.
Gerta daiteke tragikoagoa eta izugarriagoa izatea, gurutze horiek berak baino gehiago, gurutze horren inguruan kristauek egin beharrekoaz, kristauok ikasi eta irakatsi izan duguna izatea. Zer egitera eragiten digu Jesusen gurutzea aintzat hartzeak?
Gaurko ebanjelio-zatia Jesusek
Urteko 24 ig A 2014-09-14 ABESTIAK
GURUTZE SANTUAREN GORAPENA
SARRERA
Jainko gizon eginari
Agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri
Esker, otoitz, maitasuna” (2)
Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila
harek dakarren argia.
AINTZA AINTZA ZERUETAN JAUNGOIKOARI (Bened 88) (Peña)
Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri
Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.-R/-
Jainko Jauna, zeruko Errege,
Urteko 24. igandea A Oharrak (2014-09-14
GURUTZEAREN GORAPENA
SARRERA
Anai-arrebok! Gurutze santuaren gorapena ospatzen dugu gaur. Has gaitezen Avilako Teresa natuaren gogoeta honekin: «Gurutzean daude bizia eta kontsolamendua, gurutzea bakarrik da zerurako bidea».
Gaurko ebanjelioa Joanen liburutik hartu dugu; hain juxtu, Joanen ebanjelioak Jaunaren gurutzea gorapen bezala agertu digu. Ebanjelioaren hasieratik beretik aitortu du hori ebanjelari horrek: «Moisesek basamortuan brontzezko sugea goratu zuen bezala, hala da goratu beharra Gizonaren Semea» (Jn 3,14).
Urteko 23. igandea A (2014-09-07
HOMILIA
Anai-arrebok!
Gaurko ebanjelio honetan bi gai nabarmendu daitezke. Bata: «zure elkarteko batek “bekatu egiten badu” edota “bekatu egiten badu zure kontra”, zoaz eta zentzarazi ezazu…». Bestea: «zuetako bi elkartzen badira zerbait eskatzeko nire izenean, eman egingo die zeruko nire Aitak».
Agian, ordea, bi gai ez, baizik bakarra dela esan beharko genuke. Otoitzarena, bekatu egin duena zentzarazteko bide eta baldintza bezala hartzen bada.
Gaurko testu hau behar bezala ulertu
GURE ARTEAN DAGO
Urteko 23. igandea A (2014-09-07)
Jesusen hitzak, Mateok dakartzanak, joan-etorri handikoak dira kristau-elkarteen bizitzarako; halaz guztiz, arreta txikia eskaintzen diete askotan iruzkingileek eta predikariek. Hona Jesusen promesa: «Nire izenean bi edo hiru lagun elkartuko diren lekuan, han nagoke ni haien artean».
Jesusek ez ditu buruan ospakizun jende-jendetsuak, Erromako San Pedro plazakoak bezalakoak. Bi edo hiru bakarrik badira ere, han dagoke bera haien artean. Ez da beharrezkoa han hierarkia egotea;
URTEKO 23. IGANDEA A 2011-09-04
SARRERA
Senideok, Jaun Berpiztuak deitzen gaitu, beste behin, bere heriotza eta piztuera ospatzera. Kristo da gure fedearen oinarria, gure indarraren iturburua, bidean argi egiten digun argia.
Kontuan har dezagun, alabaina, Jaunak deitzen gaituela bere misterio nagusia ospatzera, ez bakarka, baizik elkartean. Gaurko irakurgaiek, lehenak eta ebanjelioak, elkartearen garrantzia azpimarratzen dute; baita guztiok eta bakoitzak dugun erantzukizuna elkarte hori benetakoa izan dadin ere.
Batak bestea zentzaraztea, zuzentzea,
Urteko 23 igandea A ABESTIAK (2014-09-07)
SARRERA Bai zutituko naiz Aitarengana nijoa (Loiola 494)
Bai zutituko naiz
Aitarengana nijoa.
1.-Zugan daukat nik neure arima,
neure Jaungoiko Salbatzaile.
Bai zutituko naiz
Aitarengana nijoa.
2.-Ikus, Jauna, nire zorigaitza,
isur, otoi, zure grazia.
(Denek) Bai zutituko naiz
Aitarengana nijoa.
3.-Zure aurpegi bila nabil, Jauna,
entzun, arren, erruki nitaz.
(Denek) Bai zutituko naiz
Aitarengana nijoa.
GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)
R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
1.-Eta bakea lurrean
Urteko 22. igandea A 2014-08-31
HOMILIA
Anai-arrebok!
Jeremias eta Jesus, Jesus eta Jeremias: biek jasan dute tentaziorik, Jainkoagandik hartu duten misioa eta egitekoa bertan behera uzteko. Biek gainditu dute tentazio hori. Jeremiasek, bihotzean sua izango balu bezala sentitu du hitz egin beharra, tentazioak eskatzen dionaren kontra. Jesusek, bere konfiantza eskaini dion Pedroren ahoberokeriaren kontra, Jainkoaren asmoari eutsi dio.
Jeremias Kristo aurreko 650garren urte inguruan jaio zen. Oso gazterik sentitu zuen profeta izateko
URTEKO 22. IGANDEA A (2014-08-31)
SARRERA
Anai-arrebok, urteko hogeita bigarren igandea ospatzen dugu gaur. Jesusen ikasleei asko kostatu zitzaien Jesusen biziera, bizitzeko era, ulertzea. Jesusek, Mateoren arabera, lau aldiz iragarri zien ikasleei Jerusalemen hilko zutela. Iragarpen haietako batean, Pedrok kontra egin zion Jesusi: «hori ezin gerta dakizuke». Eta Jesusek gogor erantzun zion.
Pedroren hitzak tentazio handi izan ziren Jesusentzat: mundura etortzean ekarri zuen egitekoa bertan behera uzteko tentazio izan zen Pedro Jesusentzat.
GALTZEN IKASI
Urteko 22. igandea A (2014-08-31)
Esapide hau ebanjelio guztiek jaso dute eta sei aldiz errepikatu: «Norbaitek bere bizia salbatu nahi badu, galdu egingo du, baina nigatik galduko duenak aurkituko du». Jesus ez da mintzo gai erlijioso batez. Biziaren egiazko balioa zein den ari zaie planteatzen ikasleei.
Era paradoxikoan eta zirikatzailean adierazia da esapidea. Bizia orientatzeko bi era oso desberdin dira: batak salbaziora zarama, besteak hondamendira. Gogorrena eta gustagarritasun txikiena duela
Page 217 of 218