GAIA

egunean eguneko liturgia
2014/09/30

KRISI ERLIJIOSOA
(Urteko 27. igandea A 2014-10-05)

Jainkoak bere herri aukeratuarekin bizi izan duen historia adierazi nahi digu Jesusek «Mahasti-langileen» parabola honetan, ezaugarri alegoriko batzuez baliatuz. Historia tristea da. Jainkoak, hasieratik, maitasun osoaz zaindu zuen bere herri hori. Bere «mahasti kutuna» zuen. Herri eredugarri bihurtu nahi izan zuen, zuzentasunaren eta leialtasunaren eredu. «Argi handi» izango zen beste herri guztientzat.

Alabaina, herri horrek uko egin die eta hil egin ditu, bata bestearen

2014/09/30

URTEKO 27. IGANDEA A (2014-10-05)

SARRERA

Gaur, urteko 27garren igandea ospatzen dugu. Ebanjelioan, joan den igandeko testuinguru bera ageri da. Gogora dezagun: Jesusek, lurreko bere azken egunetan, Jerusalemgo Tenplua garbitu nahi izan zuen, handik merkatariak kanpora botaz; orduan, apaizek eta gainerako agintariek galdetu zioten, haserre: zein aginpidez egiten duzu hori?
Beren artean, esanahiari dagokionez, aski antzekoak diren hiru parabolen bidez erantzun zien Jesusek. Lehena joan den igandean entzun genuen: «aitak bi semeei

2014/09/24

HOMILIA
Urteko 26. igandea A (2014-09-28)

Anai-arrebok! Gure esaera zaharretan badugu bat, gaurko ebanjelioaren muina agertzen diguna: «hitzekoa izatea». Bai ederra eta bai mamitsua. San Benitok ere badu esapide bikain bat; dio: otoitz egitean, bihotzak bat egin behar du esaten duzunarekin.

Hori guztia bat dator gaurko ebanjelioarekin: zure bizierak bat egin behar du diozunarekin. Hitzekoa izatea. Horixe da Jesusek eskatu nahi diguna.

Bai. Gaurko ebanjelioan bi zati ditugu. Batetik, parabola labur bat.

2014/09/24

MEZAKO OHARPENAK
URTEKO 26. IGANDEA A (2014-09-28)

SARRERA

Anai-arrebok, urteko 26garren igandea ospatzen dugu gaur. Urtekoa! Aspaldi samar utzi genuen atzera Pazkoaldia; esateko modu bat da, zeren Eukaristian igandero ospatzen baitugu Pazkoa: Jesusen misterio handia, heriotza eta piztuera. Bai. Baina Pazkoaldiaren ondoren, Urtekoa esaten dugun aldia ari gara bizitzen. Eta zer berezitasun du urtealdi honek? Ez al zara konturatu? Igandero-igandero, apurka-apurka, Jesusen ebanjelioa irakurtzen eta entzuten ari gara. Eta zergatik ez

2014/09/23

Urteko 26. igandea A ABESTIAK (2014-09-28)

SARRERA (Orduen Liturgiako Doinuak 458)

1.-Zu zara Jainko salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza
aterpe babesgarria.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

2.-Pozik gabilzke ur ateratzen
biziaren iturritik.
horren indarrak baitu gizona
berpizten hilen artetik.-R/.

3.-Orduan dugu denok esango:
“Jo Jaunari kantu hotsa!
Handia baitu bere izena,
neurrigabea bihotza”. R/

4.-Gorets beza lur osoak Jauna,
kanta harek egin lana.
Bai harrigarri dela herrian
salbatzaile dugun Jauna. R/.

AINTZA

Aintza zeruan,

2014/09/23

GURE AURRETIK
Urteko 26. igandea A (2014-09-28)

Behin batean, hitz latz hauek bota zizkien Jesusek bere herriko gidari erlijiosoei: «Ziur esan nahi dizuet, zerga-biltzaileek eta emakume prostituituek aurrea hartu dizuetela Jainkoaren erreinurako bidean». Duela urte batzuk egiaztatu nuen Jesusen hitz hauek ez direla ahoberokeria bat.

Lurralde desberdinetako emakume prostituituren talde batek, Ahizpa Oblata batzuk lagun zituztela, gogoeta egin zuten Jesusez; Jesus. Hurbiltze historikoa izeneko liburua zuten laguntzaile. Oraino hunkiturik nauka, arima xume

2014/09/17

Urteko 25. igandea A 2014-09-21
HOMILIA

Anai-arrebok!

Entzun dugun ebanjelioko pasarte honen aurretik, beste pasarte bat dator (Mt 19,27-30): Pedrok galdetzen dio Jesusi: Guk dena utzi dugu. Zein izango da gure saria? Eta Jesusek: «ehun halako jasoko du eta betiko bizia izango ondare». Eta jarraitzen du Jesusek: «orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira orduan, eta orain azkeneko direnak lehenengo».

Badirudi, gaur entzun dugun parabola honekin, sariari buruzko pasarte hori argitu nahi

2014/09/16

URTEKO 25. IGANDEA A 2014-09-21

SARRERA

Anai-arrebok, gaurko ebanjelioa mahastiko langileez mintzo zaigu. Ordu desberdinetan joan dira lanera; halere, soldata bera jaso dute denek.
Zer esan nahi du horrek? Elizako bizitzaz emandako irakaspenetakoa da parabola hau ere. Esanahi sakon-sakona du: Jainkoa ez da merkataria, ez tratularia; Jainkoa maitasun hutsa da; ez dago gizakiak zer egingo zain; doan eskaintzen digu bere maitasuna, bere onginahia, bere salbazioa.
Ebanjelioa beti modu probokatzailean mintzo zaigu;

2014/09/16

Urteko 25. igandea A (2014-09-21) ABESTIAK

SARRERA Gora zaitzala lur guztiak (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala
zure izena, Jauna.

1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde hark eginak. R/.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,

2014/09/16

EZ DESITXURATU JAINKOAREN ONTASUNA
Urteko 25. igandea A (2014-09-21)

Bere ibilbide profetikoan barna, behin eta berriz azpimarratu du Jesusek nola komunikatu behar dugun berak Jainkoaz duen esperientzia: «atzeman ezineko ontasun-misterio» bezala, alegia; gure kalkulu guztiak hausten dituena bezala. Haren mezua hain iraultzailea da, non, hogei menderen ondoren ere, kristau batzuk ez baitira gai hura seriotzat hartzeko.

Jainko On horretaz izan duen esperientzia hori gizon-emakume guztiei kutsatzeko, mahasti-jabe baten jokabide harrigarri batekin konparatu

Page 216 of 218