Urteko 29. igandea A 2014-10-19
HOMILIA
Anai-arrebok!
Aurreko hiru igandeetan hiru parabola entzun ditugu –bi semeena: batak «bai» esan eta «ez» egin, besteak «ez» esan eta «bai» egin; mahastiko langileena: nagusiak bidali dituenak (profetak eta semea bera) hil dituzte; batzuek ez dute joan nahi izan eztei-otordura, baina beste batzuek bai–. Hiru parabola horiek neurri handian jan diete azpia Jerusalemgo buruzagiei. Eta konturatu ere, konturatu dira buruzagi horiek Jesus arriskutsu ari zaiela bihurtzen.
Eta
URTEKO 29. IGANDEA A 2014-10-19
SARRERA
Senideok, judu-agintariek ez dute amore eman nahi. Jesus nola garbituko dabiltza, haren hitza eta egintzat gogaikarri zaizkie. Gaurkoan, beste galdera bat egin diote, azpikeriaz. Zilegi al da Zesarri zergak ordaintzea?
Erantzutean, haiek ez bezalako maila batean jarri da Jesus. Hau esan nahi die: monetaren kasua badaezpadakoa da; gizakiak, berriz, erabateko balioa du; gizakia Jainkoaren irudira egina da. Hori da inporta duena: irudi
JAINKOARENAK DIRA POBREAK
(Urteko 29. igandea A, 2014-10-19)
Jesusek jakin gabe, akordio batera iritsi dira fariseuak, hari behin betiko tranpa jartzeko. Ez datoz berak Jesusekin egotera. Beren ikasle batzuk bidali dizkiote, Herodes Antipasen aldeko batzuekin. Agian, ez dira falta izan azken hauen artean, Erromako zerga-biltzaile boteretsuren batzuk.
Ondo pentsatua dute tranpa: «Zilegi al da ala ez Zesarri zergak ordaintzea?» Ezetz erantzuten badu, Erromaren kontrako matxinotzat sala dezakete. Zerga-ordainketa hori zuzentzat ematen badu,
Urteko 29. igandea A ABESTIAK (2014-10-19)
SARRERA Jesus munduko argia ( Gora Jainkoa-2 51) (Bened 428)
R/. Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.
Jesus, Jainko gizona!
Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona,
gu geraden guztia.
R/. Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.
Gure bihotz barruan,
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betia.
R/. Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.
AINTZA
Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza
Urteko 28. igandea A 2014-10-12
HOMILIA
Anai-arrebok!
Bai Isaiasek, lehen irakurgaian, bai Jesusek, ebanjelioan, eztei-otordu bezala agertu digute Jainkoaren Erreinuko zoria. Beste hitz batez esanda, zeruko zoria.
Gogoan izan behar da, bai Jesusen garaian, bai gaur egun, otorduak inportantzia handia duela gizartean. Besteak beste, gizon-emakumeen arteko loturak eta harremanak estutzeko aukera eman ohi du otorduak.
Jesusek, bestalde, oso gustukoa zuen otorduak bekatariekin eta zerga-biltzaileekin egitea. Segur aski, bere jokabide horrengatik egiten zioten kritikari
URTEKO 28. IGANDEA A (2014-10-12)
SARRERA
Anai-arrebok, urteko 28garren igandea ospatzen dugu gaur. Aurreko bi igandeetan eta gaurkoan, hiru parabola berezi dakarzkigu liturgiak. Duela 15 egun, hau zen parabola: seme batek «bai» esan eta «ez» egin; beste semeak «ez» esan eta «bai» egin. Joan den igandean, mahastiko langileek mahastiaren jabe bihurtu nahi izan zuten; gaur, berriz, gonbidatuek ez dute joan nahi eztei-otordura.
Parabola horien jatorrian, juduek Jesusi egindako galdera dago,
GONBITA
Urteko 28. igandea (2014-10-28)
Jesusek oso ondo zekien, Galileako landa-jendeak asko gozatzen zuela herrixketan ospatzen ziren ezteietan. Dudarik gabe, bera ere partaide izan zen haietako batean baino gehiagotan. Zer esperientzia hobeagorik jende harentzat ezteietara gonbidatua izatea baino?, eta auzokoekin mahai berean esertzea baino, ezteietan elkarrekin parte hartzeko?
Txikitan bizi izandakoaren oroitzapen honek ondo asko lagundu zion kasuren batean, Jainkoarekin izandako bere esperientzia era berri eta harrigarri batean komunikatzeko. Jesusen
Urteko 28. igandea A ABESTIAK 2014-10-28
SARRERA Zure erreinua oihukatzen dugu Jauna (Bened 508)
R/.-Zure erreinua oihukatzen dugu, Jauna,
zure erreinua, zure erreinua, Jauna.
Zuzentasun (e)ta / bakearen erreinu,
bizitza eta egiaren erreinu. R/.
Maitasun eta / graziaren erreinu.
gu guztiongan bizirik den erreinu.-R/.
Munduko ez, ta / munduan den erreinu,
indarra-bide iristen den erreinu.-R/.
Kristorengandik / sorturiko erreinu,
eta amairik inoiz ez duen erreinu.-R/.
AINTZA GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)
HOMILIA
Urteko 27. igandea A (2014-10-05)
Anai-arrebok!
Gaurko Mezako lehen otoitzean, Jainkoaren maitasun handia aitortu dugu. Maitasun hori bera ageri da gaurko lehen irakurgaian; Isaias profetak eskaini digun mahastiaren kantan: «bere mahastiari agertu dion maitasun-kanta» abestuko dut, dio Isaias profetak. «Zer gehiago egin nezakeen neure mahastiaren alde», dio Jainkoak Isaiasen lumaz. Isaias profetak agintekeria, errepresioa, berehalakotasuna… salatu nahi izan ditu. Eta salaketa hori, mahastiaren kanta eder honekin gauzatu du
Jainkoaren maitasun hori bera
Urteko 27. igandea A ABESTIAK 2014-10-05
SARRERA (Loiola583)
Igandean du sortarazia
Jaun zerukoak argia.
Igandean du maitez egina
munduko lehen eguna
R/.- “Denek batean eskerrak eman
Zeruan eta lurrean” (2).
Igandean du Kristok hasia
piztu beharren Bizia.
Zueri bake! Zuekin nago,
munduak mundu dirauino.-R/.
AINTZA
Aintza, aintza, Aleluia (3).
Abestu Jaunari.
Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.
SALMOA (Mintzo eta kantu 2014, 10/23)
R/.-Jauna, zure onginahia
Page 215 of 218