GAIA

egunean eguneko liturgia
2014/10/28

1.-SANTU GUZTIEN EGUNA (2014-11-01)(M. Pereira (zatiak)

2.-Aldi hartan, jendetza ikustean, Jesus mendira igo eta eseri zen. Ikasleak hurbildu zitzaizkion eta hitz egiten hasi zitzaien: Zorionekoak bihotzez pobre direnak.

3.-Jesuk, zoriontasunak hots egin ez ezik, bizi ere bizi izan zituen. Maisuarekin bizi direnek Erreinuko jarrera bizi ohi dute.

4.-Horregatik, zoriontasunak hots egin aurretik, Jesusen jarduera ageri ohi da: mota guztietako gaixoak etorri ohi zitzaizkion, askotariko gaitzak zituztenak, deabrudunak, epileptikoak, paralitikoak, eta

2014/10/28

SANTU GUZTIAK 2014-11-01 Abestiak

SARRERA (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean;
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA AINTZA ZERUETAN JAUNGOIKOARI (Bened 88) (Peña)

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri

Eta bakea

2014/10/28

SANTU GUZTIEN EGUNA 2014-11-01

SARRERA

Anai-arrebok! Santu guztien jaia ospatzen dugu gaur. Esperantza-eguna. Bizi-emailea. Poztekoa.
Urteen joan-etorrian gizon-emakume asko bizi izan da ondradu, jator, zintzo, zuzen, adiskidetsu. Horietako askok Jesusen Ebanjelioaren berri ona ezagutu dute, eta haren arabera bizitzen saiatu dira. Beste asko, Ebanjelio hori ezagutu gabe, gizon eta emakume bizitzen saiatu dira; beren barnean Espirituak eragiten zien moduan: apal eta zerbitzari.
Guztiek bizi izan dituzte, nork bere moduan, fedea, esperantza eta

2014/10/27

Santu Guztien Eguna (2014-11-01)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Egun pozgarria gaurko hau. Santu Guztien Eguna. Santu guztiak. Bi hitz hauek beren materialtasun osoan hartu beharrekoak ditugu: guztiak eta santuak. Jai honetan, beraz, bi aldeak dira kontuan hartzekoak: batetik, gizon-emakume guztiak; bestetik, santutasuna.
Guztiak. XI. mendean hasi ziren kristauak beren santuen zerrenda eratzen. Eta horrek eraman izan gaitu kristau diren santuak bakarrik ospatzera. Ez dugu zertan urrutira joan joera horren akatsak nabaritzeko, teologo handi izan

2014/10/27

Hildako guztien oroitzapena (2014-11-02)
HOMILIA

Udazkenean gaude. Arboletako hostoak erortzen ari dira. Berriak etorriko dira. Baina erori direnek ez dute izango bizirik segitzerik.
Gizon-emakumeok ere erortzen ari gara. Ondoren, beste batzuk etorriko dira. Erori diren gizon-emakumeek eroritako hostoen zoria bera izango ote? Erori diren gizon-emakumeek ez ote dute izango bizirik segitzerik?
1972an, Errusiako ezkutuko aldizkari batek otoitz bat argitaratu zuen, azken mundu-gerlan hildako soldadu baten txamarran aurkitua. Alekxander Zazepe zen soldadua.

2014/10/23

Urteko 30. igandea (2014-10-26
HOMILIA

Anai-arrebok!

Beste behin, gizatasun handia agertu digu Jesusek gaurko ebanjelioan: Jainkoa maitatu eta lagun hurkoa maitatu, esan digu. Hori da, Jesusen arabera, zoriontsu izateko modu bakarra. Baina Jainkoa eta lagun hurkoa bakarrik ez: Maitatu nork bere burua ere. Hain zuzen, horixe adierazi digu Jesusek esan digunean: maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.

Maitasuna. Aste honetan, neure ordenagailuan jasoa dudan orrialde bat irakurtzeko aukera izan dut: Albert Einsteinek bere

2014/10/22

EINSTEINEK ALABARI EGINDAKO
AZKEN GUTUNAREN ZATI BAT

Erlatibitatearen teoria proposatu nuenean, oso jende gutxik ulertu zidan, eta, gizadiari adieraz diezaiozun, orain agertuko dizudanak ere munduaren ulermen-ezarekin eta aurreiritziekin egingo du talka. Halaz guztiz, eskatu nahi dizut, gorde dezazula behar den denbora guztian, urteak, hamarkadak, gizarteak aurrera aski egin dezan arte, segidan argitzera noakizuna onartzeko gai izateko.
Bada indar bat, biziki ahaltsua, zeinentzat zientziak orain arte ez baitu aurkitu argibide formalik. Beste

2014/10/22

Urteko 30. igandea A 2014-10-26

SARRERA

Anai-arrebok, urteko hogeita hamargarren igandea ospatzen dugu gaur. Nola lehenengo irakurgaia, hala ebanjelioa, maitasunaz mintzo dira biak. Lehenengoa, lagun hurkoa maitatzeaz; ebanjelioa, Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzeaz. Baina ez hori bakarrik: baita nork bere burua maitatzeaz ere.
Mateok eta Markosek Jesusen bizitzako azken astean kokatzen dute gaurko pasadizo hau. Israelgo botere guztiekin Jesusek izan duen polemika handiaren testuinguruan. Jesusek airoso ihes egin dio fariseuek ezarri

2014/10/22

MAITASUNEAN USTEA IZAN
Urteko 30. igandea A (2014-10-26)

Kristau-erlijioa sistema erlijioso nekosoa iruditzen zaio jende ez gutxiri; lege-sare nahasiegia dela uste du, Jainkoaren aurrean bizi ahal izateko. Ez ote diogu kristauok arreta handiagoa eskaini behar, beste ezer baino lehen, kristau-esperientziak duen gauzarik funtsezkoenari?

Ebanjelioek Jesusen erantzun hau jaso dute, Legearen agindurik nagusiena zein den galdetu dion fariseu-talde bati emana. Hona nola laburtu duen Jesusek gauzarik funtsezkoen hori: «maita ezazu Jauna,

2014/10/22

Urteko 30. igandea A ABESTIAK 2014-10-26

SARRERA (Elkar maita) (Bened 295)

Elkar maita
dezagula,
zuk maitatu bezala.

Agindu berri bat ematen dizuet:
elkar maita dezazuela,
nik maite izan zaituztedan
bezala, dio Jaunak.

Elkar maita
dezagula,
zuk maitatu bezala.

AINTZA

“AINTZA, AINTZA, ALELUIA” (3)
ABESTU JAUNARI

Ekar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren Hitza
betetzen gabiltza.

“AINTZA, AINTZA, ALELUIA” (3)
ABESTU JAUNARI

SALMOA Erruki hutsa dugu Jauna (Sal 17: Maite

Page 214 of 218