Jesusen hiru bide
Abendualdiko 2. igandea. B 2014-12-07
Bide poetikoa (Isaiasen irakurgaia)
K.a. 540. urte inguruan, juduek kasik 50 urte zeramatzaten erbestean, Babilonian. Urte latzak, sufrimendu handikoak, askatasun- eta aberrira itzultzeko antsiaz gogortuak. Albiste on horixe adierazi du profetak. Alabaina, bidearen luzeak, gozorik gabeko zonatan barna ibili behar izateak, jende asko izutu lezake, eta desanimatu bideari ekitetik. Orduan, ahots misteriotsu batek agindua eman dio, ez jakin zeini, Jaunari bidea prestatzeko. Ez doakie
GEURE BEKATUAK AITORTU
Abendualdiko 2. igandea B 2014-12-07
«Jainkoaren Seme Jesu Kristoren Berri Onaren Hasiera». Horra Markosen ebanjelioaren hasiera itzaltsu eta pozgarria. Baina, segidan, bat-batean eta besterik gabe, bere Mesias eta Jauna onartu ahal izateko herri guztiak beharrezkoa duen premiazko bihotz-berritzeaz hasi da.
Basamortuan profeta desberdin bat agertu da. «Jaunari bidea prestatzera» dator. Horixe du Jesusi egin behar dion zerbitzu handia. Haren deia ez doakio lagun bakoitzaren kontzientziari soilik. Lagun bakoitzaren bihotz-berritze
ABENDUALDIKO 2. IGANDEA B 2014-12-07
SARRERA
Joan den igandeko irakurgaiek zain-zain bizitzeko, adi eta esna-esna egoteko eskatzen ziguten. Jarrera hori modu berezian bizi izan duten batzuez mintzo zaizkigu gaurko irakurgaiak: profetez. Beren burua garaturik eta beren betera iritsia dutelarik, gai izaten dira profeta horiek herri baten bizimoduak hondamendia edo zoriona dakarrela sumatzeko.
Hain zuzen, abendualdiko irudi giltzarri dira profetak. Beren egitekoa ez dute etorkizuna iragartzea. Besteei zer esan behar dien
Erregua, errealitatea, erne egotea
Testua: José Luis Sicre Díaz
Euskaraz: D. Amundarain
Abendualdiko 1. igandea B 2014-11-23
Lau prestaketa-aste Jesusen jaiotza gogoratzeko? Ez. Hori baino gehiago da Abendualdia. Kontua ez da aspaldiko gauza bat era erromantikoan gogoratzea; gertatu zena, sakon ulertzea da kontua eta Jaunarekin behin betiko topo egiteko prestatzea.
Erregua (Isaias 63,16b-17. 19b; 64,2b-7)
Lehenengo irakurgaiak Jesus jaio aurreko hainbat mendetara garamatza. Israel herriak trapu zikin bat bezala dakusa bere burua, adarrak
Abendualdiko 1. igandea B (2014-11-30)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Abendualdia hasi dugu. Abendu hitzak etorrera adierazten du. Noren etorrera? Esango litzateke, kristau batentzat erantzuna erraza eta argia dela: Jesusen etorrera.
Baina hain gabi al dago erantzun hori egia dela. Jesusen etorrera espero al dugu? Haur bati galdetzen badiogu, seguru asko, erantzuna beste bat izango da: Olentzero. Eta haur ez garen askorentzat ere, erantzuna, neurri batean eta egiaz, beste bat izango litzateke, seguru asko.
Baina, tira. Eman
Abendualdiko 1. igandea B ABESTIAK 83014-11-30)
SARRERA Kanta zagun guztiok ABENDU (Bened 156)
R/. Kanta zagun guztiok
bihotza betean;
gure Salbatzailea
etorri artean.
1.-Gauaren erdian da
entzun deiadarra;
erne egon gaitezen,
badator senarra. R/.
2.-Nausia badator ta
lapurra bezala.
Jaunaren zain guztiok
aurkitu gaitzala. R/.
SALMOA (Mintzo ta Kantu 2014 Abendu 1/25)
R/.-Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
geure salbamena
emaguzu.
Ezagutarazi du Jaunak
beragandiko garaipena,
Agertu du atzerrien aurrean
bere zuzentasuna.
On eta leial izan dela gogoratu
ABENDUALDIKO 1 IGANDEA B
(2014-11-30)
Lehen kristau-belaunaldiek ezin kendu zuten burutik Jesus laster batean etorriko zela. Piztua zen hura ezin atzeratu zitekeen. Hartarainokoa zuten harekiko irrika, ahalik arinen egin nahi baitzuten harekin topo.
Denbora bazihoala eta Jauna ez zetorrela ikustean sortu ziren arazoak.
Laster konturatu ziren, ezen atzeratze hark herio-arriskua zuela berekin. Hasiera hartako sua itzaliko zen arriskua. Denbora joan ahala, elkarte txiki haiek pixkana axolagabe bihur zitezkeen, eta guztiaz ahaztu.
Gauza
ABENDUALDIKO 1. IGANDEA B 2014-11-30
SARRERA
Senideok, Abendualdia hastera goaz gaur. Zain egoteko aldia da. Era bizian, zain eta erne egoteko aldia. Jauna etorri zain: bai eguneroko geure bizitzan, bai gutako bakoitzaren lur honetako bizitzaren azkenean, bai munduaren azkenean. Jauna etorri dator beti; etorrera hori ezin nabarituko dugu, geure kaskoa beste mila gauzatan murgildua badugu. Modu berezian etorriko da, gutako bakoitza Aitaren altzora eramateko etorriko denean. Baina ez da hura
Urteko 34. igandea Kristo Errege (2014-11-23)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Joan den igandean talentuen parabola entzun genuen: hartu ditugun dohainei, gaitasunei etekina atera beharraz mintzo zitzaigun Jesus; ez, noski, neoliberalismo mintzo den zentzuan, baizik eta beharrean eta premian direnei laguntzeko.
Gaurko ebanjelioko parabolak, bakoitzaren azken egunari begira ipini nahi gaitu; baina ez azken egunari beldurrez eta ikaraz begira gelditzeko, baizik eta, hura kontuan izanik, gaur zer jokabide izan behar dugun adierazteko. Azken egun
Urteko 34. igandea A ABESTIAK Kristo Errege 2014-11-23
SARRERA
Jainko gizon eginari
agur, ospe, onespena;
Jesu Kristo Erregeri,
esker otoitz, maitasuna.
Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila,
har(e)k dakarren Argia.
AINTZA
Antza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri
Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora zu, bedeinkatua, zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.- R/.
Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme
Page 212 of 218