GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/05/13

2020/12/30

GAUR (Lukas 2,16-21)
Andre Maria Jainkoaren Ama (2021-01-01)

Jesusen jaiotzaren kontakizuna honela bukatzen du Lukasek: irakurleei adieraziz «Mariak gauza hauek guztiak bihotzean gordetzen zituela». Ez du gordetzen gertatua, iraganeko zenbait oroitzapen bezala, baizik bere bizitza guztian eguneratuko eta biziberrituko duen esperientzia bezala.

Ez da funtsik gabeko oharpena. Fede-eredu dugu Maria. Ebanjelari honen iritziz, Jesus Salbatzaileagan sinestea ez da aspaldiko garai bateko gauzak gogoratzea, baizik eta beraren indar salbatzailea gaur esperimentatzea, gure bizitza

2020/12/26

Familia Santuaren Jaia B 2020-12-27
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaur esango litzateke, liturgiak gai nagusitzat Nazareteko familia eredutzat hartzera gonbidatzen gaituela, eta geure familian hura nola imitatuko saiatzera. Eta askotan horixe egin izan da gure elizetan, eta gaur berean ere bidaltzen dizkiguten idazkietan horixe da gai nagusia.

Baina liturgiak eskaini digun ebanjelioa kontuan harturik, ez da hori proposatzen diguna. Kontuan izan behar dugu Eguberrialdian gaudela, eta, horrenbestez, Jainkoa gizon eginaren misterioa proposatzen digula gogoeta egiteko.

2020/12/26

FAMILIA SANTUA B 2020-12-27

SARRERA

Anai-arrebok: Nazareteko Familia Santuaren jaia ospatzen dugu gaur. Familia batean jaio eta bizi izan zen Jesus. Gure arteko beste edozeini gertatu izan zaion eta gertatzen zaion bezala, familiak lagundu zion Jesusi hazten, bai fisikoki, bai psikikoki, bai kulturaz eta espirituz. Familiak lagundu zion historian txertatzen, herri batean, hizkuntza batean, ohitura batzuetan, fede batean, jai batzuetan txertatzen. Dudarik gabe, berezia izango zen familia hura.
Halere, ezin ahaztu dugu

2020/12/25

Eguberri zortziurreneko igandea
Familia Santua 2020-12-27

Esan ohi da familia krisian dagoela. Elizaz egindako ezkontzak, baita herri-ezkontzak ere, nabarmenki ari dira gutxitzen; dibortzioak eta apartatzeak ugaltzen ari dira. Familia Santuaren Jai honetan, espero dugu irakurgaiek geure familia-bizitza bizitzera animatuko gaituztela. Eta hala gertatzen da lehen bi irakurgaiekin; ebanjelioak, ordea, ezusteko bat dakarkigu.

Seme-alaba helduak eta guraso adin handikoak (Eklesiastiko 3,3-7.14-17a)

Kurioski, lehen irakurgaia ez doakie gurasoei, baizik eta seme-alabei. Baina ez seme-alaba gaztetxoei,

2020/12/24

FAMILIA KRISTAUAK (Lukas 2,22-40)
Familia Santua Jaia B (2020-12-27)

Gaur egun asko hitz egiten da familia-erakundearen krisiaz. Eta, benetan, larria da krisia. Halaz guztiz, familiaren jokabidean ematen ari den egiazko iraultza baten lekuko bagara ere, eta jende askok familiaren molde tradizional askoren heriotza aldarrikatzen badu ere, inork ez du iragartzen gaur egun familia galduko denik. Aitzitik, ematen du, historiak adierazten duela, aldi zailetan are estuago bihurtzen direla lotura familiarrak. Ugaritasunak banatu

2020/12/24

FEDEAN HEZIA GURE EGUNOTAN (Lukas 2,1-14)
Familia Santua B 2020-12-27

Lukasen pasarte hau, esanez bukatzen da: «Haurra haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia berekin zuen».

Gaur egun «fedean hezi» esaten dugunean, zer esan nahi izaten dugu? Zehazki, hau izaten da xedea: seme-alabek uler dezatela eta bizi dezatela erantzukizunez eta era koherentean Jesu Kristorekiko beren atxikimendua, Ebanjelioaren arabera era osasuntsu eta baikorrean bizitzen ikasiz.

Baina gaur egun fedea ezin bizi

2020/12/24

EGUBERRI: Jesusen Jaiotza B 2020-12-25

SARRERA

Anai-arrebok, eguberri eguna ospatzen dugu gaur: Jesusen jaiotza. Lukasen ebanjelioa (Lk 2,1-14) irakurriko dugu. Lukasek bere ebanjelioaren bi kapitulu eskaini dizkio Jesusen haurtzaroari. Baina, aldez aurretik jakin behar dugu hau: Lukasek ez digu informaziorik eman nahi Jesus jaio zenean gertatutakoez. Jesus piztu ondoren, apostoluek eta beste ikasleek Jainkoaren Semea jaio izana nola interpretatu zuten agertu nahi digu Lukasek. Eta hitz gutxitan esateko hau da

2020/12/23

Jesusen Jaiotza
Hiru Meza egun berean (2020-12-25)

Eguberri egunean hiru meza ospatzeko ohitura oso antzinakoa bide da; esaterako, Oilar-mezarena, gauerdian, V. menderaino iristen da. Egunsentiko Mezak jarraitzen dio, eta eguneko Mezarekin bukatzen. Hiruretako bakoitzak bere irakurgaiak ditu, berak hiru urteetan (A, B, C). Ez da arrunta jendea hiruretara joatea. Horregatik, labur adieraziko dut hiru ebanjelioen mezu globala.

Oilar-mezako ebanjelioa oso pobre jaio den haurraz mintzo da, gaur egungo inongo pobrek inbidiarik ez

2020/12/23

GANBELA BATEAN (Lukas 2,1-14)
Jesusen Jaiotza (2020-12-25)

Lukasen kontaeraren arabera, Aingeruak artzainei ekarritako mezuak eskaintzen digu giltza gaurko misterio hau fedetik irakurri ahal izateko; alegia, Betleemetik kanpo inguruabar arraroetan jaio den haurraren misterioa irakurtzeko.

Gaua da. Argi ezezagun batek egiten du dirdira, Betleem estaltzen duen ilunean. Argia ez da jaitsi haurra dagoen lekura, baizik eta haren mezua entzuten ari diren artzainak bildu ditu. Haurra ezkutuan dago ilunpean, leku ezezagun batean. Ahalegin

Page 21 of 218