GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/02/21

Garizumako 1. igandea B (2015-02-22)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Garizuma hasi dugu. Garizuma bizitzeko, osagai tradizionalak ditugu hiru hauek: otoitza, baraua, penitentzia. Baina garizuma ez litzateke ezer izango, beste osagai bat begi-bistan izango ez bagenu: PAZKOA. Garizuma PAZKOrako bidea da. Beste hitz batzuekin esanda, Garizuma Israel herri berriaren basamortua da. PAZKOa, berriz, promes egindako lurraldea da.

Gaurko irakurgaiek, era askotan adierazten digute esandako hori. Betiere, sinboloez baliatuz.

Lehenengo irakurgaiak, osagai asko gogoratzen dizkigu. Lehenik eta

2015/02/20

Garizumako 1. igandea B ABESTIAK (2015-02-22)

SARRERA

Deika naukazu,
Jauna, zu zaitut
beti lagun;
erruki nitaz,
nire oihua,
“arren entzun” (2).

Gizakumeok
noiz arte zauzte
bihotz gogor?
Huskeri zale
gezurretara
hain erorkor!

SALMOA (Mintzo eta Kantu B 2015-4 Garizuma 4/14)

Leiala zara zintzoekin,
Ituna gorde dutenekin.

Erakutsi niri, Jauna, zeure bideak,
adierazi zeure bidexkak.
Eraman nazazu zeure egi bidetik, eta argitu,
zu baitzara nire Jainko salbatzaile,
zu zaitut egun osoan neure itxarobide- R/.

EBANJELIO AURREKOA(Mintzo eta

2015/02/19

GARIZUMAKO LEHEN IGANDEA B 2015-02-22

SARRERA

Anai-arrebok, Garizumako lehen igandea ospatzen du gaur Elizan. Sei aste barru Pazkoa ospatuko dugu. Gaur, ebanjelioak Jesusen esperientzia baten berri emango digu: Jainkoa Aitarekin topo egitea. Gerora, kristau asko eta askorengan errepikatuz joan den esperientzia da. Loiolako Ignazio santuak, adibidez, berea kontatzen digu: Behin batean elizara zihoan, Manresa inguruan. Bidean, geldialditxo bat egin zuen ibai ertzean. Han zegoela, adimenaren begiak ireki zitzaizkion. Ez zen mirakuluzko ikuskaria.

2015/02/19

Tentatzailea tentaziorik gabe
Garizumako 1. igandea B (2015-02-22)

Garizumako lehen igandeak, hiru urteetako edozeinek, Jesusen tentazioak ekartzen dizkigu gogora. Horrek esan nahi du, atzera jo behar dugula; ahaztu egin behar dugula, Jesus Galilean barna hasia dela bere ikasleekin, eta berritik hasi behar dugula.

Kontakizun bat tentaziorik gabe

Kristauen artean inkesta bat egingo balitz Jesusen tentazioen inguruan (suposatuz, entzuna dutela Jesusez eta tentazioez hitz egiten), harri bat ogi bihurtzea aipatuko lukete batzuek; beste batzuek,

2015/02/17

GUZTIOK BASAMORTURA ERAGINAK
Garizumako 1. igandea.- Markos 1,12-15.- 2015-02-22

Basamortuko Jesusen egonaldia haren bizitzaren laburpentzat eman digu Markosek. Hona giltza batzuk. Ebanjelariaren arabera, «Espirituak basamortura eragin dio Jesusi».

Ez da Jesusen beraren ekimena. Jainkoaren Espirituak eraman du basamortura: Jesusen bizitza ez da izango arrakasta errazeko bidea; aitzitik, probaldiak, segurtasunik eza, mehatxuak ditu bere zain.

Halere, «basamortua» da, aldi berean, lekurik egokiena, isiltasunean eta bakardadean, Jainkoaren ahotsa entzuteko. Krisialdietan behin eta berriz

2015/02/17

GUZTIOK BASAMORTURA ERAGINAK
Garizumako 1. igandea.- Markos 1,12-15.- 2015-02-22

Basamortuko Jesusen egonaldia haren bizitzaren laburpentzat eman digu Markosek. Hona giltza batzuk. Ebanjelariaren arabera, «Espirituak basamortura eragin dio Jesusi». Ez da Jesusen beraren ekimena. Jainkoaren Espirituak eraman du basamortura: Jesusen bizitza ez da izango arrakasta errazeko bidea; aitzitik, probaldiak, segurtasunik eza, mehatxuak ditu bere zain.

Halere, «basamortua» da, aldi berean, lekurik egokiena, isiltasunean eta bakardadean, Jainkoaren ahotsa entzuteko. Krisialdietan behin eta berriz itzuli

2015/02/14

Urteko 6. igandea B (2015-02-15)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den igandean, Jesus Pedroren etxean ikusi genuen lehenik; gero, leku bazter batean otoitzean; azkenik, ikasleak gonbidatu zituen Galilean barna Jainkoa errukia dela hots egitera.

Eta gaur, Galilean barna hasi orduko, Jesusen jarrera bikaina eta handia. Galilean barna ibiltzean, Jesus ez da mugatu hitz egitera. Gaurkoan, adibidez, hona zer ikusi dugun.

Ustekabean, lepradun bat hurbildu zaio. Lepradunak badaki, legearen kontra ari dela Jesusengana etortzean. Legearen arabera, lepradun

2015/02/13

Urteko 6.igandea B ABESTIAK 2015-02-15

SARRERA

Goazen elkarturik, piztuta fedea
Argitan zabalik maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren Hitza,
Bere Hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.

AINTZA

“AINTZA, AINTZA, ALELUIA” (3)
ABESTU JAUNARI.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren Hitza
betetzen gabiltza.-R/.

SALMOA (Mintzo eta Kantu Urteko B 2015 3/43)

R/.- Zu zaitut, Jauna,
nire lagun,
zuk zaintzen nauzu
gau eta egun.

Bai dohatsu, gaiztakeria barkatu

2015/02/12

URTEKO 6. IGANDEA B, 2015-02-15

SARRERA

Senideok, urteko seigarren igandea ospatzen dugu gaur. Jesus Kafarnaum hiria utzi eta Galilean barna abiatu da, bere ikasleekin batean. Jainkoa errukitsua dela hots egin nahi du.
Gaurko ebanjelioak lepradun bat aurkezten digu, Jesusen oinetan belauniko jarria: «Nahi baduzu, senda nazakezu» esan dio lepradunak Jesusi.
Moisesen legearen arabera, lepradunak debekatua zuen jendearengana hurbiltzea; beraz, lepradun hori legearen kontra joan da. Eta Jesusek, inolako dudarik gabe, onartu egin

2015/02/11

Lepradunak sendatu, eta gehiago etorri
Urteko 6. igandea B (2015-02-15)

Brasilen lepradun-egoitza bat bisitatu nuen 1990ean. Ezin saihestu izan nuen berezko erreakzio bat –beldurra eta nazka– lepradun-talde batera hurbiltzean. Erlijiosa adiskide batek kontatu zidan, antzeko esperientzia bat bizi izan zuela berak ere mutiko hiesdun bati musu eman zion lehenengoan. Jesusek ez zuen horrelako arazorik. Titulua begirunerik gabeko irudi dakizuke, baina ongi islatzen du ebanjelioak dioena.

«Lepra, zentzu modernoan, ez zen definitu A.

Page 205 of 218