Ostegun Santua B (2015-04-02)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Ostegun santua. Bi hitzetan esateko, maitasunaren eguna da, askapenaren eguna. Ikasleei oinak garbituz agertu digu Jesusek, nolako maitasuna dion Jainkoak gizadiari: ez da Jainko handi, boteretsu, guztiahalduna. Jainko zerbitzaria da. Jainko askatzailea.
Azken Afariaz hitz egitean, hiru ebanjelio sinoptikoek Eukaristia agertzen digute: Jesusek, gure artean gelditu nahi izan du, guztiok maitatzen. Adierazten digu, beste horrenbeste egin behar dugula batak bestearekin: berak maite gaituen bezala, guk ere elkar
ZOAZTE GALILEARA. HAN IKUSIKO DUZUE
Pazko Igandea2015eko apirilaren 5a Markos 16,1-7
Pazko Gaubeilan irakurri ohi den ebanjelio-pasarteak garrantzi aparta du. Gurutziltzatu dutena Jainkoak piztu duelako albiste handia dakarkigu; horrez gainera, ordea, hura ikusteko eta harekin topo egiteko zein bide egin adierazten digu.
Jesus ahantzi ezin duten hiru emakume miresgarriz mintzo zaigu Markos: Maria Magdalena, Santiagoren Maria eta Salome. Bihotzean asmo zoro hau sortu zaie, maitasun grinatsutik bakarrik sor daitekeena: «usain gozoko ukenduak
Ostegun Santua A Meza OHARPENAK 2015-04-02
SARRERA
Anai-arrebak! Pazko-hirurren santua hastera goaz. Jesusen nekaldi, heriotza eta piztuerarekin batean, geure nekaldia, heriotza eta piztuera ospatuko eta biziko ditugu.
Gaurko honetan, hiru misterio hauek biziko ditugu modu berezian: Jesusek ikasleei oinak garbitu izana, guk berarekin bat egiteko Jesusek bere gorputz-odolak utzi izana, Jesusek bere heriotzan eta piztueran murgildu gaituen kristau guztiok apaiz egin izana.
Lehenik, Joanen gaurko ebanjelioan datorrenez, Jesusek ikasleei oinak garbitu: garai
OSTEGUN SANTUA B Abestiak (2015-05-02)
SARRERA
Zein gozo (e)ta eder den
anaiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta
guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.
AINTZA
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu,
bedeinkatua zu.
Gorespen zuri,
ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Jainko Jauna, / zeruko Errege
Jaungoiko Aita
guztialduna. R/.
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna,
EZAUGARRI GORENA
Erramu Igandea (2015-03-29) Markos 14,1–15,47
Jesusek indarkeriazko azkena barruntatua zuen. Ez zen pertsona gexala. Bazekien zer zetorkiokeen Jainkoaren Erreinuaren egitasmoari atxikirik jarraitzen bazuen. Ezinezkoa zen «pobreentzat» eta «bekatarientzat bizitza duin baten bila» hain errotik jo eta ez eragitea erreakziorik inolako aldaketarik komeni ez zitzaion jendeagan.
Jakina, Jesus ez da suizida bat. Ez dabil gurutzean josi dezaten bila. Ez zuen opa izan sekula sufrimendurik, ez beretzat, ez besteentzat. Horren aurka jardun
ERRAMU IGANDEA B (2015-03-29)
SARRERA (Prozesioa baino lehen)
Ongi etorri, senideok. Aste Santuko ospakizunak hastera goaz. Gure erramu-adarrak eskuan ditugula, Jesus Jerusalemen sartu zela gogoratu eta gertaberritu nahi dugu: Jesus asto gainean sartu da hirian, eta jendea Jesusi goraka eta goraka ari da. Guk ere goratu egin nahi dugu, harengan sinesten dugulako; sinetsiz, egun hauetan hark egin zuen gurutze-bidea eta pìztuera berritu nahi ditugulako. Haren gurutze-bidea eta piztuera geure gurutze-bide eta piztuera
Erramu igandea B / José Luis Sicre / 2015-03-29
Igande honetan Jesusen Nekaldia irakurtzen da Markosen ebanjeliotik (14,1–15,47). Oso luzea delako, bi arreta-puntu iradokitzera mugatuko naiz (Jesus eta haren ikasleak) eta nekaldiaz lau irakurketa posible eskaintzera.
Bi arreta-puntu
Nor da Jesus?
Markosen 15. kapituluari kontraste handia nabari zaio aurreko (13. eta 14.) biekiko. Azken bi hauetan, arerio-mota askoren aurrez aurre ageri da Jesus, eztabaida desberdinetan, eta erraz gainditzen dituela. Ondoren, arerioek, maila intelektualean gaindituak
Erramu igandea B (2015-03-29) ABESTIAK
SARRERA (ermita-atarian)
Bihotz batez elkarturik
Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.
Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.
PROZESIOKOAN
R/.- Kristo gure Errege / adora dezagun
zeru-lurren jabe / aitortu dezagun
Fede bizi baten / denok ernai,
Zureak gara gu, / o Jesus, bai,
zureak gara gu, / o Jesus bai,
ez beste jaberik / ez dugu nahi-. R/.
SALMOA
Nire Jainkoa / non zaude zu, / nola
Garizumako 5. igandea B (2015-03-22)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Garizumako azken igandea dugu gaurko hau. Datorren igandea Erramu igandea izango dugu. Gaurko ebanjelioan argi eta garbi nabari da Aste Santuaren hurbiltzea: Gari-aleak, lurrera erori eta hiltzen ez bada, ez du fruiturik ematen, esan digu Jesusek.
Jentil edo pagano batzuk hurbildu dira Jesusen ikasle Felipegana, eta esan diote: «Jesus ikusi nahi genuke». Felipek beste ikasle bati agertu dio jentil horien gogoa: Andresi. Eta biak joan dira
Garizumako 5. igandea B ABESTIAK (2015-03-22)
SARRERA
Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake (e)ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.
Zure pozetan goaz, Jerusalem berri;
fedeak Zu baitan du bere zimentarri.
Maitasunak Zu zaitu bere berogarri:
piztu itxaropena zeure herriari.
SALMOA
Bihotz garbia nigan sortu,
arnas bizkorra
barne muinetan emaguzu.
Erruki zakizkit, Jainko,
duzun maitasun handiaz,
suntsi ezazu
Page 202 of 218