GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/05/24

KREDOAREN FUNTSA Mateo 28,16-20
Hirutasun Santu-santua 2021eko maiatzaren 30

Mendetan barna, ikerketa sakonak egin dituzte kristau-teologoek Hirutasun Santuaz. Halaz guztiz, gaur egungo hainbat kristauk ezin ikusi du zer duten ikustekorik irakaspen horiek beren bizitzarekin.
Ematen du, gaur egun Jainkoaz hitz egitean, hitz apalez eta xumez behar dugula hitz egin, gure bihotz pobre, nahasi eta erdi-etsipenezko hau ukituko duten hitzez, gure fede koloka hau indartuko dutenez. Agian, geure kredoaren funtsa berreskuratu beharra

2021/05/24

AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN
Hirutasun Santu-santua B 2021-05-30

Nola hitz egiten zuen Jesusek Jainkoarekin?, zer sentimendu sortzen zitzaizkion bihotzean?, nola esperimentatzen zuen Jainkoa egunez egun? Ebanjelioetako kontakizunek konklusio bikoitz batera garamatzate: Jesusek Jainkoa Aita sentitzen zuen, eta beraren Espirituaren eraginez bizi zuen hori.

Jesusek Jainkoaren «seme maite» sentitzen du bere burua. Berarekin hitz egiten duen guztietan «Aita» esaten dio. Buruak ez dio ematen beste izenik. Jesusentzat, Jainkoa ez da

2021/05/24

Hirutasun Santuaren Festaburua B Mateo 28,16-20
Urteko 9. igandea 2021-05-30

Urte liturgikoa Abendualdiarekin eta Eguberrialdiarekin hasten da; azken honetan, Aitak bere Semea mundura bidali izana ospatzen da. Segidako igandeetan Jesusen jarduera eta mezua gogoratzen ditugu. Zerura igotzean, bere Espiritua bidali digu, joan den igandean ospatu genuen gertaera. Eta hor ditugu Aita, Semea eta Espiritu Santua. Hirurak jai bat berean ospatzeko aukera dugu: Hirutasun Santuaren Festaburua. Jai hau aski berandu sortu zen

2021/05/21

2021/05/21

Mendekoste igandea C ABESTIAK 2021-05-23

SARRERA

Zeru-lurren egile zaren / Espiritu Santua:
zatoz eta bete bihotzak, / piztu gugan maite-sua,
piztu gugan maite-sua.

Behartsuen Aita zaitugu, / lanpean atsedena,
nahigabean gure barrengo / poza sortutzen duena,
poza sortutzen duena.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu / ura pozik / osasunaren / iturritik.

Eskerrak eta / gorazarre+eman Jainkoari,
dei egin haren / Izenari.- R/.

Kanta Jaunari / ospetsu baita egitetan,
jakin bezate lur-mugetan.- R/

AINTZA

(BATZARBURUAK) Aintza zeruetan Jaungoikoari.

R/.-Aintza, zuri, Jauna,

2021/05/20

ERABERRITU GAITZAZU BARNEZ Joan 20,19-23)
Mendekoste Igandea B 2021-05-23

Apurka-apurka barnetasunik gabe bizitzen ikasten ari gara. Jada ez dugu harremanetan egon beharrik geugan dugun alderik hobenarekin. Aski dugu denbora-pasa bizitzearekin. Konformaturik gaude arimarik gabe jokatzearekin eta ongizateaz bakarrik janaritzearekin. Ez dugu egiaren bila arriskatu nahi. Zatoz, Espiritu Santua, eta aska gaitzazu barne hutsunetik.

Errorik gabe eta helmugarik gabe bizitzen ikasi dugu. Aski dugu kanpotik programa gaitzaten uztearekin. Etengabe gara mugitzen, etengabeko

2021/05/20

Mendekoste igandea B (2021-05-23)

Pazkoaldiak Espiritu Santuaren etorrerarekin jo du gailurra. Ardatz-gertaera da Elizaren historian eta gutako bakoitzarenean; batzuetan gutxi balioztatua. Jainko Aitaz, Jesusez, Andre Mariaz sarri gogoratu ohi gara. Eta Espiritu Santuaz? Gaurko jai honek eta irakurgaiek asko laguntzen ahal digute misteriozko dohain honetan sakontzen. Gertaerari dagokionez, bi kontaera ditugu Itun Berrian, aski desberdinak. Sonatuena Eginak liburukoa da, eta Mendekoste egun solemne batean lehen kristau-elkarte osoari egindako erregalutzat du idazleak.

2021/05/17

SAN JOSEREN URTEA

2020ko abenduaren 8-tik 2021ko abenduaren 8ra.

Frantses (Frantzisko) Aita Sainduaren otoitza (Patris corde gutunetik) :
Agur Salbatzailearen begiralea (zaintzailea),
Birjina Mariaren espos laguna.
Jainkoak zuri eman dautzu bere Semea ;
Mariak zutan ezarri du bere konfiantza ;
Kristo zurekin gizon egin da.
O Josep dohatsua,
izan zaite ere aita bat guretzat,
eta gida gaitzazu biziko bidean.
Ardiets (Irits) iezazkiguzu grazia, urrikalmendu eta kuraia,
eta begira gaitzazu gaitz guzietarik. Amen.

2021/05/17

ESPIRITUARI ZABALIK Joan 20-19-23
Mendekoste igandea B 2021-05-23

Ez dute asko hitz egiten. Ez dira nabarmentzen. Beren presentzia modukoa dute eta isila. Baina «lurraren gatz» dira. Munduan Jainkoaren Espirituari adi eta erne bizi den gizon-emakumerik dagoen bitartean, daitekeena izango da esperantzaz bizitzen segitzea. Horrelako jende hori da erregalurik hoberena Elizarentzat, bera eskastasun espiritualak mehatxaturik bizi denean.

Horrelako horien eragina ez dator egiten dutenetik, ezta esaten edo idazten dutenetik ere, baizik eta errealitate

2021/05/13

IZAN KONFIANTZA EBANJELIOAN Markos 16,15-20
Pazkoaldiko 7. Ig. IGOKUNDEA 2021-05-16

Elizak hogei mende ditu jadanik. Atzean gelditu dira bi mila urte: leialtasun-urteak eta baita, ez gutxi, desleialtasunezkoak ere. Geroak aurpegi iluna du. Elizaren baitan gainbehera-zeinuak nabari dira: nekea, zaharkitzea, ausardia-falta, etsipena. Haziz doa zerbait berri eta bestelako baten gogoa, baina baita ezina ere egiazko berrikuntza bat harrotzeko.

Mateo ebanjelariak, bere idazkiari gailurra ezartzeko, promesa bat ipini du Jesusen ahoan, beraren jarraitzaileengan betirako

Page 20 of 218