GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/11/22

ZER DA ESNA BIZITZEA? Lucas 21,25-28.34-36
Abendualdiko 2. Igandea C 2021-11-28

Jesus ez zen jardun dotrina erlijioso bat irakasten, ikasleek zuzen ikasi eta, ondoren, alde guztietan zabal zezaten. Ez zuen hori bere helburua. Agitzen ari zen «gertaera» batez hitz egiten zien: «Jainkoa munduan sartzen ari da. Gauzak alda daitezen nahi du. Gura du, soilik, bizitza guztientzat duinagoa eta zoriontsuagoa izan dadin.

Jesusek honi guztiari «Jainkoaren erreinua» esaten zion. Bera noiz etorriko oso

2021/11/21

Zuzentasuna, bakea eta askapena (Lukas 21,25-28.34-36)
Abendualdiko 1. igandea C (2021-11-28)

Beste urte liturgiko bat hastera goaz, prestatzeko, beti bezala, Eguberrien ospakizuna. Lehen irakurgaiak Daviden ondorengo baten etorrera promesten digu: zuzenbidea eta zuzentasuna biziz gobernatuko du eta Judarentzat bake eta segurtasun-aro bat ekarriko. Ebanjelioak, berriz, Jesusen bigarren etorrera iragarri digu: ahalmen osoaz eta aintzaz etorriko da, gure askapen-une izango da. Nola argitu hain desberdinak diren bi etorrera hauek? Segidako historia honen

2021/11/21

SUMINDURA ETA ESPERANTZA Lukas 21,25-28.34-46
Abendualdiko 1. igandea C 2021-11-28

Hautsezineko konbentzimendu bat du sostengu, hasieratik beretik, Jesusen jarraitzaileen fedeak: Jainkoak arnasturik, bere behin betiko askapenera bideratua da giza historia. Gizakiaren jasanezineko kontraesanek eta aro guztietan burutzen diren izugarrikeriek ezin suntsi dezakete gure esperantza.

Geure sostengu dugun mundu hau ez da behin betikoa. Egun batean, kreazio osoak agertuko ditu azkenera iritsi delako «seinaleak», gutako inork imajina edo uler ez dezakeen bizi

2021/11/19

Urteko 34. ig. B Kristo Erregea 2021-11-21
HOMILIA

Anai-arrebok!

Urte liturgikoaren azken igandea da gaurko hau. Dakizuen bezala, igandeko ospakizunari dagokionez, liturgia hiru arotan banatzen dugu: A urtea (Mateoren ebanjelioa irakurtzen dugu nagusiki), B urtea (Markosen ebanjelioa irakurtzen dugu nagusiki) eta C urtea (Lukasen ebanjelioa irakurtzen dugu nagusiki). Ba, urte liturgikoaren azken igandean, hiru aro horietan Kristo Errege eguna ospatzen dugu.

Baina, zer gauza bitxia: hiru aro horietan, zein Jesus, nolako Jesus

2021/11/19

Urteko 34. igandea B Kristo Errege ABESTIAK 2021-11-21

SARRERA

Kristo gure Errege / adora dezagun,
zeru-lurren jabe / aitortu dezagun.

Fede bizi baten denok ernai, / zureak gara gu, o Jesus, bai,
zureak gara gu, o Jesus, bai; / ez beste jaberik ez dugu nahi.

AINTZA

Aintza zeruetan / Jaungoikoari.

Aintza, zuri, Jauna, / eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen zuri, ahuspez,

2021/11/19

URTEKO 34. igandea KRISTO ERREGEA (2021-11-21)

SARRERA

Senideok, Kristo Erregearen eguna ospatzen dugu gaur. Eta Liturgi Urteko azken igandea; datorren igandean Abendualdia hasiko dugu: Kristoren etorrera prestatzeko.
Kristo Erregearen jai hau Pio XIgarrena aita santuak sortu zuen, mila bederatziehun eta hogeita bostean. Sortze honen testuinguru historiko eta soziala oso berezia izan zen: Europako mugimendu errepublikazale eta antiklerikalaren kontra ari zen eliz hierarkia. Eliz hierarkia, gehienbat, monarkikoa zen, erregezalea. Ideia liberal eta errepublikazaleak,

2021/11/15

EGIAREN LEKUKO Joan 18,33-37
Urteko 34. Igandea B Kristo Errege PAGOLA 2021-11-21

Jesusen aurkako auzia, Jerusalemera joan ohi denean, erromatar prefektuak bizileku duen jauregian egingo dute. Egunsentia da. Bere aulkian dago Pilato; handik eman ohi ditu bere epaiak. Esku loturik eraman dute Jesus, gaiztagin bezala. Han daude, bekoz beko, inperio boteretsuenaren ordezkaria eta Jainkoaren erreinuaren profeta.

Pilatori sinestezin gertatu zaio gizon horrek Erromari desafioa egin nahi izana. «Beraz, errege zarela zu?». Jesus

2021/11/14

Kristo Erregearen Jaia (Joan18,33b-37)
Urteko 34. Igandea B 2021-11-21

Elizak bere bidea egiten du beti. Besteak beste, igande honekin bukatzen du bere urte liturgikoa, urte zibilekoa baino hilabete bat eta gehiago lehenago. Abendu hileko igandeetan ¬abendualdian¬ Eguberrietara prestatuko gara eta jai hura ospatu. Gaur, beraz, urte liturgikoa bukatzea dagokigu, eta Kristo Erregearen Jaia ospatuz egiten du Elizak

Jai honen zergatia eta zentzua

Jai, hau ez da oso antzinakoa. Pio XI.a aita santuak eratu

2021/11/14

GAUZA ERABAKIGARRIA (Joan 18,32-37)
Urteko 34. Igandea B KRISTO ERREGE 2021-11-21

Jesusen kontrako auzia, Jerusalemera etortzean, Pilato bizi ohi zen jauregian burutu zen segur aski. Han daude 30. urteko apirilaren goiz batean akusatu babesgabe bat, Jesus izenekoa, eta Erromako inperio-sistema boteretsuaren ordezkari bat.

Joanen ebanjelioak bien arteko hizketa dakar. Izatez, galdaketa bat baino gehiago, Jesusen hitzaldi bat dela ematen du, ebanjelariarentzat axola handiko diren gai batzuk argitzeko. Halako une batean, aldarrikapen ospetsu

2021/11/13

FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA
POBREN ALDEKO V EKITALDIA
Urteko XXXIII. Igandea
2021eko azaroaren 14

(Bertso batzuk: Arratiako elizatik

Pobreen V. Eguna
2021. azaroaren 14an
Behartsu eta pobreak beti izango zuen artean (Mk 14,7)

Aita Santuak mezua dakar,
aurten bosgarren urtean,
Jesusen berbak barriro ere
guregana ekartean:
ez ahaztu modan ez egon arren
pobrezia gizartean,
“behartsu eta pobreak beti
izango zuen artean”.

Zabal begiak eta bihotza,
luza esku, sakel, zango,
senide dogu pobrea, bardin

Page 2 of 218