Loiolako San Ignazio ABESTIAK 2015-07-31
SARRERA
Argiaren seme eta
egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok
Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak
gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea
sortu digu
bihotzean.
AINTZA
Aintza zeruetan
Jaungoikoari.
Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.
Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.
Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.
Jainko Jauna,
zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna;
Jauna,
Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko
LOIOLAKO SAN IGNAZIO (2015-07-31)
SARRERA
Senideok, Loiolako Ignazio santuaren eguna ospatzen dugu gaur. Iruñeko zauritik sendatu, Loiolatik atera eta munduan ibiltari ibili ondoren, Parisen egonkortu zen neurri batean. Han lagun batzuk egin zituen. Tartean Xabierko Frantzisko. Iñigo izena utzirik, Frantzisko izena hartu zuen.
Egonkortu egin zela esan dugu, neurri batean. Baina urrats gehiago egin behar izan zuen Erroman erabat egonkortu arte. Han gauzatu zuen bere bizitzako egintzarik handiena. Jesusen Lagundia sortu zuen.
LOIOLAKO IGNAZIO SANTUA (2015-07-31)
Bere kixotetasunez bizi ispilu
Ignazio ameslari handia izan zen. Haren bihotzaren zeruertza itsasoen eta ozeanoen zeruertza baino harago iristen zen. Garai hartan ezagunak zituzten zoko guztietara eraman nahi zuen ebanjelioa.
Ignazio ameslaria zen, konbertitu aurretik jada. Lehenik eta behin, Loiolako bizipenak, artean gaztetxo, urruneko lurraldeak besarkatzeko irudimena eragin zion. Bazituen, bere arbasoen artean, lurraldeak konkistatzera jo zutenak.
Bigarren, Arevalon (Gaztelan), bizitzera hamasei urteko hara joan zelarik, erregearekin jarduten zuen
KRISTAUTASUNAREN BIHOTZA
Urteko 18. igandea B (2015-08-02)
Jesusen premia du jendeak, eta haren bila dabil. Badu hark jendea erakartzen duen zerbait; artean, ordea, ez daki zehazki zergatik eta zertako dabilen Jesusen bila. Ebanjelariaren arabera, bezperan gosea asetzeko ogia eman dielako dabil bila haietako asko.
Haiekin hizketan hasi da Jesus. Badira hastetik argitzea komeni den gauzak. Ogi materiala oso garrantzitsua da. Jesusek berak irakatsi die Jainkoari eskatzen «eguneroko ogia» pertsona guztientzat. Alabaina, gizakiak
Urteko 17. igandea B (2015-07-26)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Aurten, oro har, Markosen ebanjelioa ari gara entzuten igandeetako Mezan. Halere, badira salbuespen batzuk. Esaterako, gaur hasita, bost igandetan Joanen ebanjelioko seigarren kapitulua entzungo dugu.
Gaurko pasartean, seinale handi bat dakarkigu Joanek: Jesusek bost ogi eta bi arrain ugaldu ditu, bere ondoren joan den jendeari jaten emateko. Bost mila gizonezko aipatzen ditu Joanek.
Seigarren kapitulu hau irakurtzen hasi orduko, hitz berezi bat aipatzen digu testuak: «jende askok
SANTIAGO EGUNA (2015-07-25)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Santiagoren eguna ospatzen dugu gaur. Joanen anaia zen Santiago. Santiago Handia esaten diogu, apostoluen artean beste Santiago bat ere izan zelako: Jesusen anaia, Jerusalemeko gotzaina; hau ere martiria.
Izaera berezia agertu zuten bi anaiek, Santiagok eta Joanek, ebanjelioan. Odolbero ziren. Arrantzale. Jesusek dei egin zienean, berehala utzi zituzten, bai familia, bai lanbidea, Jesusi jarraitzeko. Behin batean, Samariatik igarotzean, bertakoek ez zioten ostaturik eman nahi izan Jesusen taldeari. Orduan
URTEKO 17 IGANDEA B (2015-07-26)
SARRERA
Senideok, urteko 17. igandea ospatzen dugu gaur. Gaur hasita, bost igandetan, Markosen ebanjelioa utzi eta Joanen ebanjelioko 6. kapitulua irakurriko dugu. Gaurkoan, ogiaren eta arrainen ugaltzea entzungo dugu.
Oso gogoan izan beharko genuke hau. Joanek ez du azpimarratzen Jesusen errukia ugaltze hori egiteko orduan. Gose fisikoaren bidez, jendeak duen gose espirituala adierazi nahi du. Gaurko miraria, hain zuzen, seinale bat da: Biziaren ogia da Jesus.
Aldi
Urteko 17. igandea B ABESTIAK 2015-07-26
SARRERA
Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.
Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…
AINTZA
Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.
Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.
Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
abestu Jaunari.
SALMOA
Bai dohatsu,
gau ta+egun
Jaunaren legea
hausnartzen duena.
Bai dohatsu
gaiztoaren asmoari jarraitzen ez zaiona,
Santiago apostolua ABESTIAK 2015-07-25
SARRERA
Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.
Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz: bat / poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.
Galilearrak, / zertan zaudete
zeru aldera / begira?
Berriz etorri / behar zaizue
gaur igoa den / antzera.
Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz: bat / poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.
SANTIAGO APOSTOLUA (2015-07-25)
SARRERA
Senideok, Santiago apostolu eta martiriaren jaia ospatzen dugu. Dakizuenez, Jesusek, jendaurreko bere bizitza hasi orduko, hainbat jende aukeratu zuen. Era berezian «eskolatu» nahi zituen, laguntzaile berezi izan zitezen. Hamabi apostolu aukeratu zituela esan ohi dugu. Beti bezala, «hamabi» zenbaki hori sinbolikoa da: Israelgo hamabi leinuak adierazten ditu. Esan nahi du, Israel osoari hots egin behar diotela Berri Ona Jesusen jarraitzaileek.
Aukeratu berezi horietarik bat, Santiago izan zen; Santiago
Page 193 of 218