Urteko 21. igandea B (2015-08-23)
HOMILIA
Anai-arrebok!
San Joanen ebanjelioko seigarren kapituluaren bukaerara iritsi gara. Eta al zarete harritu hor datorren esaldi honetaz: «Espirituak du bizia ematen; haragia ez da ezertako»?
Kapitulu guztian aritu zaigu Jesus bere haragia jateaz. Eta orain: «haragia ez da ezertako»?
Bizitza guztian ari gara esaten, Jainkoak «haragi eta arima» egin gaituela, eta orain: «haragia ez da ezertako»?
Baina, begira, haragia eta espiritua esatean, Jesus ez da ari bi gauza zehatz
URTEKO 21. IGANDEA B (2015-08-23)
SARRERA
Senideok, Joanen ebanjelioko seigarren kapitulua bukatuko dugu gaur. Zerutik jaitsia den ogi bezala agertu zaigu Jesus orain arte. Gaur, aldiz, bizia dakarren Hitz bezala agertzen zaigu Jesus.
Hitzaldi honetan guztian, Jesusen elkarteko izateko baldintzak zein diren azaldu nahi izan du. Eta hau eskatzen du: Jesusekin bat egitea eta haren maitasun-proposamena geure egitea. Hitz batean esanik, gizakiaren onerako lan egitea eskatzen du, nork bere buru-eskaintza eginez.
Horrenbestez,
Urteko 21. igandea B ABESTIAK 2015-08-23
SARRERA
Igandean du sortarazia
Jaun zerukoak argia.
Igandean du maitez egina
munduko lehen eguna.
“Denek batean eskerrak eman
zeruan eta lurrean” (2).
Igandean du Kristok hasia
piztu beharren Bizia.
Zuei bake! Zuekin nago,
munduak mundu dirauino.
“Denek batean eskerrak eman
zeruan eta lurrean” (2).
AINTZA
Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.
Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.
Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
ZERGATIK GELDITU ELIZAN?
Urteko 21. igandea B 2015-08-23
Azken urte hauetan analisi eta azterketa asko egin izan da kristau-elizek gizarte modernoan bizi duten krisiaz. Irakurketa hori beharrezkoa da zenbait datu hobeto ulertzeko, baina ez da aski gure erreakzioa zein izan behar duen bereizteko. Joan ebanjelariak dakarren pasadizo honek lagundu diezaguke krisi hori ebanjelio-sakontasun handiagoz interpretatzeko eta bizitzeko.
Ebanjelariaren arabera, honela laburbildu du Jesusek taldean indartzen ari den krisia: «Esan dizkizuedan hitzak espiritu
Urteko 20. igandea B (2015-08-16)
HOMLIA
Anai-arrebok!
Lau igande daramatzagu San Joanen ebanjelioko seigarren kapitulua irakurtzen. 17. igandean Jesusek eskaini zien, eta eskaintzen digun, seinale handia entzun genuen: bost ogiena; 18. igandean Jesusen erregu hau entzun genuen: ogi materialaren ardura utzi gabe, betiko bizia ematen duen ogiaz arduratzeko; 19. igandean, joan den igandean, Jesusen esan hau entzun genuen: «neu naiz zerutik jaitsi den ogia».
Gaurkoan urrats bat gehiago egin du Jesusek bere
Andre Maria zeruratua (2015-08-15)
HOMILIA
Lukas 1,39-56
Jesusen jarraitzaile leiala
Ene bihotza pozten da Jaun Salbatzaileagan
Anai-arrebok!
Andre Maria zerura jaso izana ospatzen dugu. Gogora dezagun: Andre Mariak Jainkoaren Semeari lurrera etortzeko bidea egin dio bere sabelean erne, bederatzi hilabeteren ondoren jaiotzea eskaini, haurtzaroan zaindu, bizitzako zailtasunetan lagun izan eta, semea berpiztu ondoren, lurrean haren egitekoa gauzatzen saiatu zelarik.
Jesus horrek, berriz, bere Amari, lur honetan berean zerutar bizitzen lagundu dio: Aita ezagutzen, Aitaren
URTEKO 20 IGANDEA B (2015-08-16)
SARRERA
Anai-arrebok! Jesusek biziaren ogiaz egindako hitzaldia entzuten jarraituko dugu gaurko ebanjelioan. Hona zer azpimarratzen duen gaurko pasarte honek: Jesusek bere burua eskaini eta eman duela gizadia bizi dadin. Hain zuzen, horren sinbolo edo seinalea da anai-arreben mahaian partekatzen dugun eukaristi ogia. Eukaristia ez da soilik bizi ahal izateko ogia jatea; gainera, heriotzaraino eskainia izan den ogia da. Ez da soilik Jesus jatea; gainera, haren asmo osoa
Urteko 20. igandea B ABESTIAK 2015-08-16
SARRERA
Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.
Dohatsu bihotz barnez pobreak,
haiena baita Zeruetako Erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak, agindutako lurraz
baitira jabetuko.
Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.
Dohatsu nigarretan direnak,
gozotasuna izango dute Jaunagandik.
Dohatsu zuzen-gose direnak,
hoien goseak
bere asea izango du.
AINTZA
Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.
SALMOA Mintzo eta Kantu Urteko 2015
Andre Mariaren zeruratzea ABESTIAK 2015-08-15
SARRERA (Bened 552)
Guztiok bat eginda,
bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada
Mariren ontasuna.
Andre Maria.
Zeru-talde guztiak
kantuz lehiatzen dira,
zu beti jasotzera
ahal duten goienera.
Andre Maria.
Santuen Erregina
gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun
zerura jo dezagun.
Andre Maria.
AINTZA GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)
R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
1.-Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora
”
?
?
2015-08-08
Kaixo, ?!
Egunsentia guztiok genian ezagutzen. Baina Lazkao Txiki handiak kantatu zuenean, xarma BERRI eta zoragarria ikusi genioan betiko egunsentiari: lehen ikusten ez genuen xarma, begi-bistako gertatu zitzaiguan Lazkao Txikiren argiz.
«Egunsentiari
Goizian goiztar jeikitzen banaiz
kanporatutzen naiz beti.
Ta ikusten zaitut zabaltzen goruntz
eguzkiaren aldeti.
Eguzkiaren edertasuna
hortxen dator sortaldeti.
Egunan haurtzaro besteik etzera
bihotzeko egunsenti.
Argi polit bat badatorkigu
erdi zurizko urdiña.
Gure jainkuak zeru goitatik
mirabe antzo
Page 191 of 218