GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/06/04

Eukaristia eta San Zirilo Jerusalemgoa

Zirilok guraso kristauak izan zituen. K.o. 315ean jaio zen eta Jerusalemgo gotzain izendatu zuten 348an.
Katekesi eta prediku askoren egile da; kontra egin zion arrianoar heresiari, gogor, eta, horregatik, erbestealdi asko jasan behar izan zuen.

386an hil zen, idazki-ondare ederra utziz.
Eukaristiaz ari den beraren IV. katekesiaren puska bat gogoratuko dugu hemen.

«Hartu eta jan; hau nire gorputza da».
Eta, kaliza hartu eta esker otoitza eginik,

2021/06/04

CORPUS igandea B 2021-06-06

Sarrera

Senideok, Jesusek bere bizitza osoan maitasuna izan zuen gidari. Bizia emateraino. Bere heriotza hau betikotzeko, Eukaristia eratu zuen: bera izan zedin bere jarraitzaileen bide-janari.
Horrenbestez, Eukaristia ospatzen dugun bakoitzean, Jesusen heriotza eguneratzen dugu eta beraren piztuera aldarrikatzen.
Ohituraren ohituraz ez gaitezela erori ohikerian. Ez dezagula ahaztu, Eukaristia Jesusekin berarekin otordua egitea dela eta Jesus bera janari hartzea. Eta horrek Jesusen egitekoa geure egitekotzat hartzea esan nahi duela.

2021/06/01

Urteko 10. igandea B CORPUS (2021-06-06)
Abestiak

SARRERA
Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

Aldarean aurkitzen da,
“kristau-alaitasuna” (2).
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZAGLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)

R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo! (bis)

1.-Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu, / bedeinkatua zu.
Gorespen zuri, / ahuspez agur, /

2021/05/31

Odola eta ogia (Markos 14,12-16.22-26)
Corpus Christi jaia Urteko 10. igandea B (2021-06-06)

Jai hau 1246an hasi ziren ospatzen, Belgikan. Eta bi mende geroago lortu zuen jendaurreko bere hedapenik handiena, 1447an; hain juxtu, Nikolas V.a aita santuak Erromako kaleak zeharkatu zituenean Ostia Santua prozesioan eramanez. Bi helburu ditu: Eukaristiaren debozioa sustatu, eta ogian eta ardoan Jesu Kristoren presentzia jendaurrean aitortu. Irakurgaiek, alderdi bi hauei garrantzia kendu gabe, kristauak Jainkoarekin duen konpromisoari

2021/05/31

EUKARISTIA ETA KRISIALDIA (Mk 14,12-16.22-26)
CORPUS URTEKO 10. IGANDEA B 2021-06-06

Kristau guztiek dugu ezagutzen. Igandeko eukaristia aisa bihur daiteke «babes erlijioso», aste osoan bizi ohi dugun bizitza gatazkatsutik babesteko. Tentagarria da mezara joatea, esperientzia erlijioso bat partekatzera, alde guztietatik estutzen gaituzten problemak, tirandurak eta albiste txarrak ahazteko.

Batzuetan sentibera izan ohi gara ospakizunaren duintasunari dagokionez; baina gutxiago kezkatzen gaitu Jaunaren afaria ospatze horrek berekin dituen eskakizunez ahazteak. Ez dugu atsegin izaten

2021/05/31

JESUSEN OROITZAPENA EGIN (Markos 14,12-16.22-26)
CORPUS Urteko 10. igandea B 2021-06-06

Jesusek giro berezia sortu du agur-afarikoan, bere jarraitzaileekin partekatuan, bera erail bezperan. Badaki azkena duela. Jadanik ez da eseriko gehiago mahaian beraiekin, Aitaren ondoko azken jaia arte. Beraien oroitzapenean ondo grabaturik utzi nahi izan du zer izan duen beti bere bizitza: Aitarekiko grina eta irrika, eta guztien aldeko buru-eskaintza erabatekoa.

Arrats horretan hartarainoko bizitasunez bizi izan du guztia non, ogia eta

2021/05/28

Urteko 9. igandea B HIRUTASUNA
Abestiak (2021-05-30

SARRERA (Bened 423)

R/.- Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.
● Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.-
● Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.-
● Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.-

AINTZA

● (BATZARBURUAK) Aintza zuri, Jauna, / (e)ta eskerrak zuri.
R/.-Aintza zuri,

2021/05/28

HIRUTASUNA (Urteko 9. ig. B, 2021-05-30)

SARRERA

Senideok, Pazkoaldia bukaturik, Hirutasun Santuaren eguna ospatzen dugu gaur. Egia esateko, jai hori etengabe ospatzen dugu geure bizitzan: «Aitaren» egitean, «Aintza» esatean, «Aintza zeruetan Jainkoari» abestean etab. Bereziki, bataiokoan: Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuak izan gara. Halaz guztiz, egun berezia eskaini nahi izan diogu Hirutasunari katolikoek. Guztientzat, poz-arrazoi izan behar du jai honek.
Jakina, ezin dugu ulertu Hirutasuna bere baitan zen den.

2021/05/26

Behar ditugun Gotzain eta Elizaren profilari buruz

Bizkaiko Elizari

Joseba Segura, Gotzain aukeratuari

Nuntzio Apostoliko Jaunari

Gure elizbarrutian gotzainik ez zegoenez, gure elizbarrutiaz kezkatuta eta gai honi modu sinodalean aurre egiteko ekimenik ez zegoenez, Bizkaiko abadeen foroak kontsulta ireki bat egin genien gure elizako pertsona eta talde guztiei.

Kontsulta honen web orrirako ehunka sarrerak, 250 pertsona, komunitate eta kontseiluren erantzunak (horietatik % 20 euskaraz izanik), gai honekiko interes bizia bermatzen dute. Apezpikua izendatua izan da,

2021/05/25

Adiskiderik hobena Mateo 28,16-20
Hirutasun Santua B 2021-05-30

Jainko hirukoitzari dagokion kristau-fedearen muinean bada funtsezko den baieztapen bat.
Jainkoa ez da izate ilun eta barnera ezina, bere baitan era egoistan hesitua. Jainkoa Maitasun da, eta soil-soilik Maitasun.
Kristauok sinesten dugu ezen errealitatearen azken misterioan, den guztiari zentzua eta izatasuna emanez, ez dagoela Maitasuna baizik.
Jesusek ez du idatzi inolako trataturik Jainkoaz. Behin ere ez da ageri Galileako jendeari Jainkoaz dotrina irakasten.

Page 19 of 218