MARIA JAINKOAREN AMA (C) 2016-01-01
SARRERA
Senideok, gizon egin den Jainkoaren misterioa ospatzera bildu gara beste behin. Misterioa esatean, kontuan har dezagun zer esan nahi den: mundua salbatzeko, Jainkoak betidanik izan duen asmoa esan nahi du misterio hitzak. Eta misterio hori Jesusengan gauzatu dela ospatzen dugu. Ordu arte erdi-ezkutuan zegoen asmo hori bizi-bizi agertu da Jainkoaren Semea gizon egitean. Horixe da Eguberritan ospatzen dugun misterioa edo gertakizuna.
Baina gaur inportantzia berezia
Andre Maria, Jainkoaren Ama ABESTIAK 2016-01-01
SARRERA
Oi Betlehem!
Etorri da zure garaia.
Oi Betlehem!
Ongi baitu distiratzen,
zugandik heldu den argiak
betetzen (d)itu bazter guztiak.
Oi Betlehem!, Oi Betlehem!
Artzainekin
nator gaur zugana, Mesias,
artzainekin.
Haiek egina nahi dut egin,
adoratzen zaitut egiaz
eta maite bihotz guztiaz,
artzainekin, artzainekin.
AINTZA
Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.
Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen
Hiru jarrera urte berrirako
Andre Maria, Jainkoaren Ama (2016-01-01)
Aldaketa arraro bat 1970ean
Edozein juduk daki haur mutiko bat erdaindu egin behar dela jaio eta 8garren egunean. Hala agindu zion Jainkoak Abrahami: «Jaio eta zortzi egunera, belaunaldi bakoitzeko zuen haur mutikoak erdaindu egingo dituzue» (Hasiera 17,12). Ondorioz, Elizak, jaioteguntzat abenduaren 25a hartu zuenean, urtarrilaren 1a erdainkuntza-eguntzat eta Jesus izena ezartzearen eguntzat ospatzera pasatu zen.
Bazen Andre Mariaren, Jainkoaren Amaren, jai bat ere;
URTE BERRIKO GALDERAK
Urte berri C 2016-01-01
«Urte berri bat» hasi dugu gaur. Zer izango ote da?, zer espero dut nik urte berri honetan?, zer opa dut egiaz?, zeren premia dut?, zertan emango dut neure astirik preziatuena eta garrantzizkoena?, zer izango litzateke niretzat gauza benetan berri eta on bat, gaur hasi dugu urte honetan?
Nolanahi bizi behar ote dut, jarduera batetik bestera pasatuz, jakin gabe ez zer nahi dudan
Familia Santuaren Jaia C (2015-12-27)
HOMILIA
Anai-arrebok!
«Ni ikusten nauenak Aita ikusten du» esango digu Eguberrialdian ospatzen dugun jaioberriak, Jesusek.
Tentazioa izan ohi da, Familia Santuaren Jaia ospatzean, gure familiez hau eta bestea esanez jarduteko. Are zoritxarragoa izango litzateke egun honetaz baliatzea, sortzen ari diren familia edo elkarte berrien kontra Olinpo menditik trumoi-tximistaka jardutea.
Ez da hori gaurko jai honen izaera eta zentzua. Eguberrialdiko jaia da. Eguberriko misterioaren alderdietako bat bizitzeko aukera da.
FAMILIA SANTUA (C) 2015-12-27
SARRERA
Senideok, Eguberri egunean, Jainkoa gure artean haur egina ospatu dugu, gu bezalako egina; gainera, guretzat Jainkoaren argia, bakea eta bizia dela aitortu dugu.
Gaur, berriz, gurea bezalako familia batean bildurik dakusagu Jesus, Mariaren eta Joseren ondoan. Gurasoen ardura-beharra du, beste edozein haurrek bezala. Familia horretan, eta familia horrek bizi duen giroan haziko da.
Beraz, Jesusen, Mariaren eta Joseren familia ospatzen dugu gaur. Eta, hori egitean, geure familia
Familia Santua C ABESTIAK 2015-12-27
SARRERA Birjina maite lotan dago zure seme (Bened 217)
R/.- Birjina maite lotan dago zure Seme laztana,
Sehaskatxo bat ipini iozu gure bihotzen kutunai.
1.-Ongi, bai, ongi igaro ditzan
gauak eta egunak:
poliki, poliki eragiozu
egin dezan lo ona. R/.
2.-Zeru goi-goitik gugana dator
gure Jesus laztana
lasterka, lasterka goazen kristauok,
gure Jaunarengana. R/.
AINTZA
Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.
Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena
Eguberri Eguna C 2015-12-25
HOMILIA
Anai-arrebok, EGUBERRI ZORIONTSUAK!
Charles Dickens (1812-1870) ingeles idazle bikaina izan zen. Kristau-fede handikoa. Badu ipuin bat eguberriez. Osabaren eta ilobaren arteko elkarrizketa kontatzen du. Osaba bere bulegoan dago Eguberri-bezpera batean. Hotzak dar-dar. Dirurik asko baduen arren, ez du gastatu nahi berotzeko ikatzetan. Honetan, iloba dator, poz-pozik. Eta esaten dio: «Eguberri zoriontsuak, osaba!» Eta osabak: «Eguberri zoriontsuak!? Ipuinak!» «Zer, Eguberriak ipuinak direla?», erantzun dio ilobak. Eta osabak: «Niri
EGUBERRI EGUNA (C) 2015-12-25
SARRERA
Senideok, jai pozgarria da gaurko hau, ezer izatekotan. Jainkoa gure artera etorri izana ospatzen dugu, haragi eginik, gizon eginik, gu bezalakoa eginik. Misterio handia. Jainkoaren egundoko asmoa. Mundua salbatzeko asmatu duen biderik miresgarriena.
Lehenago, beste bide batzuk erabili zituen Jainkoak bere salbamen-asmo hori gizakiari agertzeko: patriarkei agertuz, erregeei hitz eginez, profetei –gizonezko nahiz emakume− bere hitza adieraziz… Ez genuke bukatuko.
Halako batean, ordea, bere Semea bidali
Eguberri eguna C ABESTIAK 2015-12-25
SARRERA
Hator, hator, / Jesus, etxera,
mundua maitez betetzera,
gizon-andre / elkartutzeko
Joseren ta / amaren ondoan,
Hirekin eta / santu denekin
poz betean / bil gaitezen.
Guztiz alai denok,
gogotik hartuko haugu,
gurean bizi hadila
gurean bizi hadila
Aupa, pozik, pum!
Gure bizi poza
izan hi hadin.
Hator, hator, / Jesus, etxera,
mundua maitez betetzera,
gizon-andre / elkartutzeko
Joseren ta / amaren ondoan,
Hirekin eta /
Page 181 of 218