GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/06/15

ZERGATIK GARA HAIN KOLDAR?
Urteko 12. igandea B (2021-06-20)

«Zergatik zarete hain beldurti? Oraino federik ez»? Jesusek ikasleei egin dizkien bi galdera hauek ez dira, Markos ebanjelariarentzat, aspaldiko pasadizo. Jesusen jarraitzaileek beren krisialdian entzun behar izan dituzten galdera dira. Bestalde, gaur egun geure buruari egin beharreko galdera: Zein da, ordea, gure koldarkeriaren sustraia. Zergatik gara beldur etorkizunaz? Ez ote da Jesu Kristogan konfiantzarik ez dugulako?

Laburra da kontakizuna. Jesusen agindu hau du

2021/06/15

KONFIANTZA IZAN Markos 4.35-41
Urteko 12. Igandea B 2021-06-20

Doi-doi entzuten da gaur egun «Jainkoaren ardura edo probidentziaz» hitz egiten. Erabili ezak jo duen hizkuntza da; gehienera ere, gertaera batzuk debozioz adieraztera mugatu da. Halaz guztiz, Jainkoaren maitasun arduratsuan sinestea kristauaren oinarrizko ezaugarria da.

Dena jariotzen da errotiko konbentzimendu batetik. Jainkoak ez ditu eskutik uzten sinesten dutenak, ez ditu arduragabe uzten, baizik eta maitasun fidel, erne eta kreatzailez eusten dio halakoen bizitzari.

2021/06/15

Nor da hau? Nor gara gu (Markos 4,35-41)
Urteko 12. Igandea B 2021-06-20

Liturgian Markosen ebanjelioa autoreak idatzi zuen bezala irakurriko balitz, ezta ez jauzika, ez tupust eta etenak eginez, ohartuko ginen Jesusen herrikoitasun hazkorrak hiru erreakzio desberdin eragin izan dituela: beraren familian konfiantzarik eza, lege-maisuen artean ukoa, beraren familia berrian («hauek dira nire anai-arrebak eta nire ama») onarpena. Familia berri horri irakatsi nahi izan dio Jesusek parabolen kapitulu honen bidez

2021/06/12

Urteko 11. igandea B 2021-06-13
HOMILIA

Anai-arrebok!

Bai Jesusen garaian, bai gaur, jakintsuek hizkera jasoa erabiltzen dute, munduaz, gizadiaz, gizakiaz, Jainkoaz… hitz egiteko. Munduko jenderik gehienak ezin ulertu izaten duen hizkera jasoa. Jesus, aldiz, hizkera xumeaz baliatu izan da. Eguneroko bizitzan gertatzen diren gauzez baliatzen da munduaz, gizakiaz, Jainkoaz… bere mezua emateko. Batez ere parabolak edo ipuinak erabili izan ditu.

Gaurkoan ere, bi parabola entzun ditugu. Bata, arbola edo landare heldu bihurtzen

2021/06/10

Urteko 11. igandea B ABESTIAK 2021-06-13

SARRERA

R/.-Argiaren lehen xirrinta
zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia;
Jauna baitan bozkaria.-R/.

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.

Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.- R/.

SALMOA

R/.-Eskerrak Jaunari,
haren maitasuna betikoa baita.

On da Jaunari eskerrak ematea,
eta zure izenari, Goi-goiko,
eresi egitea;
goizean iragartzea
zure

2021/06/10

URTEKO 11. IGANDEA B 2021-06-13

SARRERA

Senideok, Urteko deitzen dugun aldi honetan, Jesusek JAINKOAREN ERREGETZA edo ERREINUA deitzen duen hori sakonduz joango gara. Mateok, ZERUETAKO ERREGETZA esaten du, Jainkoaren Erregetza esan ordez; bere judu entzuleei hobeto egokitzeko.
Jesusek, esapide horrekin zer adierazi nahi duen errazteko, parabolen bidez hitz egingo digu geuri ere. Ipuin horien bidez, askoz ere errazago ulertuko dugu zer den Jainkoaren Erregetza, baldin eta igandez igande esaten diguna, entzuteaz

2021/06/07

APAL-APAL ETA KONFIANTZAZ (Markos 4,26-34)
Urteko 11. igandea B 2021-06-13

Jesusek kezka handia bizi zuen bere jarraitzaileak halako batean etsipenean eroriko ote ziren, pentsatuz; hain zuzen, mundua gizatarrago eta zoriontsuago egiteko beren ahaleginek arrakastarik ez zutela ikustean. Ez ote zuten bertan behera utziko Jainkoaren erreinua? Eutsiko ote zioten zeruko Aitarekiko konfiantzari? Nolanahi ere, honek izan beharko lukete gauzarik garrantzizkoena: ez ahaztea sekula, nola lan egin.
Galileako nekazarien esperientziatik jasotako etsenpluez baliatuz,

2021/06/07

DENA EZ DA LAN EGITEA (Markos 4,26-34)
Urteko 11. igandea B 202106-13

Parabola gutxik eragin lezake gaurko parabola labur honek baino ukapen handiagorik gure ekoizpen-, emankortasun- eta efikazia-kultura honetan: Jesusek Jainkoaren erreinua haziaren hazte misteriotsuarekin konparatu du, hazte hori ereileak esku hartu gabe gertatzen delarik.

Parabola honek, hain gutxietsia gaur egun, pazientziaz esperoan dagoen ereilearen eta hazia era geldiezinean haztearen arteko kontrastea nabarmentzen du. Ereilea lotan den bitartean, hazia ernez eta haziz

2021/06/07

Bi parabola Jainkoaren erreinuaz
Urteko 11. igandea B 2021-06-13

Jesusen inguruan elkarte koxkor bat nola eratu ohi zen kontatu ondoren, parabola-sail bat dakar Markosek. Irakurleak aspaditxotik espero zuen zerbait da; izan ere, ebanjelariak esan du, behin eta berriz, Jesus irakasten ari zela, baina ez zuen esaten zer irakasten zuen. Hitzaldi luze horretatik (34 txatal), liturgiak bi parabola hautatu ditu eta hitzaldiaren azkena (gainerakoa komentatua dut El evangelio de Marcos-en, Verbo Divino,

2021/06/05

Urteko 10. igandea B CORPUS (2021-06-06)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Corpus Christi eguna ospatzen dugu gaur. Jesusen gorputz-odolen eguna. Hobeto esan, Jesusek bere burua gizon-emakume guztioi eman izanaren eguna. Guk «gorputza» terminoaz euskaratu dugun eta grekoz «soma» terminoaz eman duten hebreerazko terminoak «pertsona osoa» adierazten du: gorputza, arima, espiritua. Halaxe da. Jesusek ez digu ema, ez bere «gorputza», ez bere «arima», ez bere «espiritua». Jesusek bera den guztia eman digu.

Zer esan nahi du, ordea,

Page 18 of 218