Erailak, baina bizirik betiko
Pazkoaldiko 4. igandea C
2016ko martxoaren 4a
Aden (Yemen).- Lau erlijiosa Karitateko Misiolari, Kalkutako ama Teresak sortutako Kongregazioko, lepo egin ditu gizon armatuen komando batek, komentuari gaur goizean eraso eginik, Yemengo Aden hirian.
7.000tik gora kristau erailik 2015ean
Hori da «Eskuak irekirik» izeneko giza eskubideen erakundearen kalkulua, kontuan hartu gabe Ipar Korean, Iraken eta Sirian pertsegituak, hauen daturik ez baitute.
Igande honetako lehen bi irakurgaiak irakurriko dituena ez da
HARI ENTZUN ETA HAREN URRATSEI JARRAITU (Jn 1023-30)
Pazkoaldiko 4. igandea C 2016-04-17
Pasadizoa tirabiratsua da eta gatazkatsua. Tenplu barruan harat honat dabil Jesus. Bat batean, judu-talde batek inguratu du mehatxuzko jarreraz aurka eginez. Jesus ez da beldurtu, baizik eta beren fede-falta aurpegiratu die agerian: «Zuek ez duzue sinesten, nire ardi ez zaretelako». Ebanjelariak dio, hitz egitea bukatzean, juduek harriak hartu zituztela hari harrika egiteko.
Beraren ardi ez direla frogatzeko,
Pazkoaldiko 3. igandea C (2016-04-10)
HOMILIA
Anai-arrebok!
San Joanen ebanjelioa testigu bikaina dugu alde askotatik.
Batetik, kristau-elkarte baten biziera eta eboluzioa adierazten dizkigu. Ebanjelio horrek, lehen idazketan, 20. kapituluan zuen bukaera. Geroago, ez dakigu noiz, 21. kapitulua gehitu zioten. Zer gertatu zen hau gehitzeko? Ba, elkartearen lehen bizialdian, kristau-elkarte hura bere gisa bizi zela; beste kristau-elkarteekin loturarik gabe. Baina elkartearen arduraduna konturatu zen, elkarte ez zihoala ebanjelioaren bidetik. Hala, 21. kapitulua
PAZKOALDIKO 3. IGANDEA C 2016-04-10
SARRERA
Senideok, Pazkoaldiko 3. igandea dugu gaur. Jesus piztua ospatzen jarraitzen dugu. Jesusen piztuerak Jesus bizi dela esan nahi du. Bizi den Jesus da. Gure artean bizi den Jesus. Guri bizia ematen digun Jesus. Gu bizi gaituen Jesus.
Horrela ageri zaigu lehenengo irakurgaian. Bizi den Jesus hori, Jesusek eman dien bizi hori hots egiten ageri dira apostoluak, ikasleak.
Gauza bertsua agertzen digu ebanjelioak ere. Jesus
Fedearen misterioa: segurtasuna ziurtasunik gabe
Pazkoaldiko 3. igandea C (2016-04-10)
Aita Santua ez da rock kantari
Joan den igandean Frantzisko aita santuaren hitzak entzun nituen telebistaz. Asko gustatu zitzaizkidan. Baina haien aurretik, espainol hizkuntzako hamabost urteko neskatxa batzuen histeria jasan behar izan nuen (genuen): artista bat bailitzan txalotzen zuten. Gaurko ebanjelioak oso bestelako irudia eskaintzen digu Pedroz eta haren egitekoaz.
Pedro, bista gutxiko lider bat, oldartsua eta eginkorra
Laugarren ebanjelioak bi argitalpen
JESUS GABE EZIN (Jn 21,1-19)
Pazkoaldiko 3. igandea C (2016-04-10)
Jesus berpiztuak Galileako aintzira ondoan ikasleekin topo egin izana katekesi-asmoarekin deskribatu du ebanjelariak, argi eta garbi. Kontakizunak, hondoan, itsasoan egindako arrantzaren sinbolismoa du erdigune. Haren mezua ezin gaurkoagoa da kristauentzat: soilik, Jesus berpiztuaren presentziak bihur dezake eraginkor haren ikasleen lan ebanjelizatzailea.
Kontakizunak, lehenik eta behin, ikasleak gau ilunean burutzen ari diren lana deskribatzen digu. Dena Simon Pedroren ekimenaz hasi da:
Pazkoaldiko 3. igandea C ABESTIAK 2016-04-10
SARRERA (Bened 383. or.)
Piztu da Kristo, aleluia;
guregan dago,
aleluia.
Jainkoak baitu
gaur Kristo piztu,
aleluia;
bere indarrez
piztuko gaitu,
aleluia, aleluia.- R/.
BATAIOA BERRITU
Hartuko dugu
ura pozik
osasunaren
iturritik.
Jauna da nire
Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago ni,
beldur gabe.- R/.-
Jainkoa baita
nire indarra (e)ta kemena;
bera, salbatu
ninduena.-R/.
Zuek duzue
hartu ta+edango ura pozik,
osasunaren iturritik.-R/.
Eskerrak eta
gorazarre+eman Jainkoari,
dei egin haren
Pazkoaldiko 2. igandea C 2016-04-03
HOMILIA
Anai-arrebok!
Gaurko ebanjelioa aski ezaguna da. Aski, diot. Zeren askotan Tomas santuaren pasadizoa erdizka ezagutzera mugatzen baita guztia. Ikasle-lagunek esan diote Tomasi: «Jauna ikusi diagu». Eta Tomasek: «Haren eskuetan iltze-zuloak ikusten ez baditut, nire hatza iltze-zuloan sartzen ez badut, ez dut sinetsiko». Eta handik zortzi egunera, Jesusek Tomasi: sartu zure hatza iltze-zuloan; sartu eskua nire saihetsean. Eta Tomasen aitorpen miresgarria: «Ene Jaun eta ene Jainko».
Kolonbiar gotzain
PAZKOALDIKO 2. IGANDEA (C) 2016-04-03
SARRERA
Senideok, Pazkoaldiko bigarren igandea ospatzen dugu. Jesusen lehen jarraitzaile haiek egiten zuten bezala, gu ere astearen lehen egun batean elkartu gara; gure Jesus maitearen garaipena eta piztuera ospatzeko. Poz-eguna da, alaitasun-eguna. Jesus piztu da eta, bataioaren bidez, haren baitan, haren larruan sartu gara gu geu ere. Hori bai: gu, soilik, hasiera bezala hil eta piztu gara oraindik. Jesusen lehen jarraitzaile haiek bezala, guk ere
Pazkoaldiko 2. ig ABESTIAK 2016-04-03
SARRERA
Abestu dezagun denok
misterio handiena:
garaiturik heriotza,
piztu da Jesus Jainkoa.
Aleluia! Aleluia!
Hilobitik piztu Jauna!
Aleluia! Aleluia!
Hilobitik piztu Jauna!
BATAIOA BERRITU
Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.
Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
Lasai nago ni, beldur gabe.
Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.
Jainkoa baita nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.
AINTZA
Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari.
Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak
Page 172 of 218