GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/06/22

2021/06/21

2021/06/21

Botikarik hobenaren bila (Markos 5,21-43)
Urteko 13. igandea B (2021-06-27)

Matrioska edo errusiar panpina

Ebanjelioetan, mirarien kontakizunak edukiontzi ondo itxiak bezalako dira, bata bestearen ondoan emanak, bata bestearekin nahasi gabe. Gaur irakurtzera goazen Markosen pasarteak, aldiz, errusiar panpinak dakarzkigu gogora: mirari bat beste baten barruan. Neskato bat sendatzera doa Jesus eta bitartean odol-jarioa duen gaixo bat tartekatzen da. Nahasmendu horrek dramatismo eta interes handia ezartzen dio multzoari.

Botika tradizionala: eskuak ezartzea

Kontakizunaren hasierak gauza

2021/06/21

EZKUTUKO ZAURIAK (Markos 5,21-43)
Urteko 13. igandea B (2021-06-27)

Ez dakigu haren izena. Emakume ezdeus bat da, Jesusen ondoren doan jendetza artean galdua. Ez da ausartu Jesusi hitz egitera; Jairok, sinagoga-buruak, bestela egin du, eta Jesus bere etxera joatea lortu du. Emakumeak ez du izango sekula zori hori.

Inork ez daki zer den emakume bat, ezkutuko gaixotasunak joa. Lege-maisuek irakatsi diote ezen har dezala bere burua emakume «kutsatutzat», odol-jarioa duen bitartean.

2021/06/21

«EZ IKUSIARENA EGIN ZAION IRAULTZA» BAT Markos 5,21-43
Urteko 13 igandea B 2021-06-27

Jesusek emakumeen aurrean hain jarrera harrigarria agertu zuen, bere ikasleak berak ere nahasi baitzituen. Judu-gizarte hartan, gizonezkoak dominatuan, ez zen gauza erraza Jesusen jarrera berri hura ulertzea, inolako bereizketarik gabe onartu baitzituen bere jarraitzaileen elkartean gizonezkoak eta emakumeak. Beraren jarduerari zerbait argi eta garbi badario, gizonezkoak eta emakumek duintasun pertsonal bera dutela da, emakumeak ez duelarik zertan izan

2021/06/19

Haurrak bezalako bihurtu

Askotan jarri izan naiz pentsatzen zer esan nahi ote duen Ebanjelioak gonbidatzen gaituenean haurrak bezalako bihurtzera, Zeruetako Erreinuan sartzeko, eta galdera hori are biziago bilakatu da ama naizenetik. Zer dute haurrek guk jadanik galdua dugunik? Oraino ere jira eta bira darabilt buruan galdera hori, baina argi dut zerbait hau: miretsi beharra dugula haurrengan konfiantza eta imitatu beharrekoa, uste izatera daramatzana gai direla gu gora jasotzeko beren besoez; duten

2021/06/19

Andre Mariari dei egiteko hainbat izen edo titulu

«Maitasunaren Ama». «Errukiaren Ama». «Ene Jaunaren Ama». «Jainkoaren Ama». «Lastertasunaren Ama». «Bere Semearen Apostolua». «Andre Judu Jainkotiarra». «Bere Semearen Ebanjelioaren Maistra». «Barkazio Handiaren Ama». «Eukaristia Andrea». «Gure Andre Bakardadekoa». «Birjina Doloretakoa». «Aingeruen eta Santuen Erregina». «Zeruetako Erregina». «Elizaren Ama». «Familien Ama».

2021/06/19

Urteko 12. igandea B (2021-06-20)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioa sinboloz betea dago. Oso oker ibiliko ginateke hor ageri den «mirariari» begira geldituko bagina. Jesusen garaian mirari deitzen zutenak ez du zerikusirik gaur mirari esaten dugunarekin. Evely idazle katoliko handia izan zen; esaten zuen: «Gure arbasoek mirariengatik sinetsi zuten; guk mirariak izan arren, mirarien gainetik sinesten dugu». Inporta zaiguna, antzinako haiek zuten hizketa ulertzea da.

Emaiogun, beraz, begiratu bat ebanjelioari.

Lehenik eta behin, itsasoaz beste

2021/06/18

Urteko 12. igandea B ABESTIAK 2021-06-20

SARRERA

Bihotz batez elkarturik, / “Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi, / grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

Aldarean aurkitzen da, / “kristau-alaitasuna” (2).
Emaguzu zure argi, / grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

“Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan” (2)

Goresten zaitugu zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA Mintzo eta Kantu 2015 7/46

Eskerrak Jaunari, /

2021/06/18

URTEKO 12. IGANDEA B 2021-06-20
SARRERA

Senideok, gurekin dago Jesus beti. Bizitzako itsasoko olatuak, batzuetan bare-bare egon ohi dira, beste batzuetan oso harro, ikara emateraino. Nolanahi ere, guri ez iruditu arren, beti gurekin dago Jesus. Geure bidelaguna dugu, eta bere Espiritua ematen digu.
Datorren ostegunean, San Joan Bataiatzailearen eguna ospatuko dugu; konfiantza osoz eta biziz sinetsi zuen hark Jainkoa beti berekin zuela, berekin eta beste guztiekin. Eragin diezagutela Joanen uste horrek

Page 17 of 218