Zenbat, nola eta zein salbatuko dira (2016-08-21)
Urteko 21. igandea C
Mendetan, israeldarrak ez ziren kezkatu beste bizitzako salbamenaz nahiz gaitzespenaz; denak, on eta gaizto, aberats eta pobre, zapaltzaile eta zapaldu, lur azpiko mundura, Sheolera jaisten ziren; han bizirauten zuten ez poz eta ez pena, itzal gisa. Jainkoaren zuzentasunaz, jende onen sariaz eta gaiztoen zigorraz, arduratzen zirenek erantzuten zuten hori guztia mundu honetan gauzatzen dela. Alabaina, eguneroko bizitzak guztiz kontrakoa uzten
EZ DU BALIO EDOZEIN GAUZAK (Lukas 13,22-30)
Urteko 21. igandea C 2016-08-21
Jesus Jerusalemerantz doa. Haren ibilera ez da bere eginbehar erlijiosoak betetzera tenplura doan erromesarena bezalakoa. Lukasek dakarrenez, «irakatsiz» zeharkatzen ditu Jesusek hiriak eta herrixkak. Badu zerbait jende hari komunikatu beharra: Aita ona da Jainkoa, guztiei eskaintzen die salbazioa. Guztiak gonbidatzen ditu haren barkazioa onar dezaten.
Guztiak harriarazten ditu Jesusen mezuak. Pozak betetzen ditu bekatariak, Jainkoaren atzeman ezineko onberatasunaz
Andre Mariaren zeruratzea (2016-08-15)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Andre Mariaren zeruratzea! Benetan jai pozgarria. Kristo eta gure ama zeruan. Gu ere zerurako eginak garen seinalea.
Bi alde edo aldi bereizi ditzakegu Andre Mariaren bizitzan: batetik, lurrean egin duen bizitzaldia; bestetik, zeruko bizitzaldia. Lurreko bizitzaldiaz ezer gutxi dakigu, baina gutxi hori esan nahi handikoa da. Zeruko bizitzaldiaz ezer ez dakigu giza begiez, giza adimenez; baina ikusgarria, miresgarria eta esperantzagarria da fedez dakiguna.
Lurreko bizitzaldiaz dakiguna. Ebanjelioek
ANDRE MARIAREN JASOKUNDEA (2016-08-15)
SARRERA
Senideok, Andre Mariaren Jasokundea, zeruratzea, jainkotzea ospatzen dugu. Andre Mariaren piztuera. Zer esan nahi duen? Hauxe: Mariak heriotza garaitu duela, Mariak bere betearen betea lortu duela zeruan, Jesu Kristo bere Semearen antzera. Jainkoak beragan hartu du Andre Maria. Jainkoak bete-betean onartu du Maria.
Jainkoak Mariaz betidanik zuen asmoa eta gogoa bete du: Maria, gorputz eta arima, Jesu Kristoren aintzaren partaide bihurtu du Jainkoak. Bukatu da Mariarentzat bere
Andre Mariaren zeruratzea ABESTIAK 2016-08-15
SARRERA
Abestu dezagun denok / misterio handiena:
garaiturik heriotza, / piztu da Jesus Jainkoa.
Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!
Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!
AINTZA (Peña. Bened 88)
Aintza zeruetan Jaungoikoari.
R/.-Aintza, Zuri, Jauna,
ta eskerrak Zuri
Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur, / eskerrak zuri.-R/.
Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita
JESUSEN JARRAITZAILE LEIALA (Lukas 1,39-56)
Andre Maria Zeruratzea (2016-08-15)
Ebanjelariek, Ama Maria aurkeztean, Jesusen Amaganako gure debozioa errepiztu dezaketen moduko ezaugarriez horniturik agertzen digute. Ikuspegi horrek Maria maitatzen laguntzen digu, hartaz gogoeta egiten, hura imitatzen, hari otoitz egiten, harengan konfiantza izaten, espiritu berriaz eta ebanjelikoagoaz.
Fededun handia da Maria. Jesusen lehen jarraitzailea. Bere Semearen egintzak eta hitzak bihotzean hausnartzeko gai izan den emakumea. Semeak iragarri duen eta pobreen salbatzailea den
Urteko 20. igandea C 2016-08-14
HOMILIA
Anai-arrebok!
Txundigarria da gaurko ebanjelioan datorren Jesusen esaldi hau: munduari su ematera etorri naiz; bataiotik pasatu beharra dut; ez naiz etorri bakea ekartzera, baizik banaketa ekartzera.
Lukasen ebanjelioan aspaldi esana da antzeko gauza bat bera. Jesus haurra gurasoek tenpluan aurkeztu dutenean, Simeon zaharrak esan dio ama Mariari: «Begira, ume hau israeldar batzuentzat erorbide izango da, eta beste batzuentzat altxabide; eztabaida sortuko duen seinale izango da…» (Lk
URTEKO 20. IGANDEA C (2016-08-14)
SARRERA
Anai-arrebok, urteko 20garren igandea ospatzen dugu gaur. Ebanjelioan, Jesusek esaten digu, ez dela etorri bakea ekartzera, baizik sua ekartzera. Jesusek ez gaitu engainatu nahi. Berak bizi izan duena, hura bizi beharko du haren ikasleak.
Baina zer esan nahi du Jesusek aipatzen duen suaren metafora horrek? Bi esanahi izan ditzake. Batetik, metalak garbitu eta fintzeko erabili ohi zen sua; alde horretatik, esan nahiko luke, ikasleak probak bizi
MEZA URTEKO C 20 IGANDEA 2016-08-14
Abestiak
SARRERA
Argiaren seme eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.
Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.
AINTZA
Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
Sua, bizia eta banaketa (2016-08-14)
Urteko 20. igandea C
Gaurko honen aurreko igandeetako Jesusen irakaspenek −otoitzaz, aberastasunez, zain-zain bizitzeaz− guk egin beharrekoa izan dute ardatz. Gaurkoan, berriz, bere buruaz mintzo zaigu Jesus: bere misioaz eta bere zoriaz. Hizkuntza guztiz enigmatikoaz mintzo da; hain zuzen, lehen mendeak geroz eztabaidan ari dira iruzkingileak hitz hauen esanahiaz.
Gaurko ebanjelioa ulertu ahal izateko oinarria da burubide apokaliptikoa, Jesusek berak ere hein batean arnastu
Page 162 of 218