GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/07/04

Ikasleak misiolari (Markos 6,7-13)
Urteko 15. igandea B (2021-07-11)

Nazareteko porrotak ez du adoregabetu Jesus. Aitzitik, joan den igandean ikusi genuen bezala, bere misiogintzan jarraitzeaz gain, bere ikasleak ere misiolari bidali ditu. Itun Zaharreko profetek izan zuten batzuetan ikaslerik, baina, dakigula, Eliseok bakarrik gomendatu zion haietako bati misio jakin bat: Jehu erregea gantzutzea (2 Erg 9,1-10); ikaslearen egitekoa, profetarentzat sostengu sozial eta espiritual izatea zen, haren hitzak gorde eta ondorengoei eskualdatzea.

2021/07/03

Urteko 14. Igandea B 2021-07-04
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaiek erronka handia bota digute: Sinesten al dut Jesusengan?, federik ba al dut?, konfiantzarik ba al dut Jesusengan?

Joan den igandean bi fede-lekuko edo testigu eskaini zizkigun ebanjelioak: odol-jarioa zuen emakumea eta oso larri zegoen 12 urteko neskatxaren aita, Jairo.

Gaur bi irakurgaiek, lehenak eta ebanjelioak, beste jende baten guztiz kontrako jarrera dakarkigute begi aurrera.

Lehen irakurgaian, Ezekiel profetari dei hau egin dio Jainkoak: «nire kontra

2021/07/02

URTEKO 14. IGANDEA (2021-07-04)

SARRERA

Joan den igandean, fedeak duen indarraz hitz egin ziguten irakurgaiek: emakume odol-jariodunaren eta Jairoren fedearen indarraz. Gaurkoak, berriz, sinesteak dituen zailtasunez mintzo zaizkigu, eta halakoen aurrean gizakiak izan ohi duen jarreraz.
Sinesteko zailtasunak. Fedeak beti eta nonahi izan ditu eta izaten ditu zailtasunak. Zein dira, ordea, gaur eguneko zailtasunak?
Batzuk aipatuko ditugu. Batetik, axolarik eza dago: unean uneko ez diren arazoen aurrean, bost axola niri beste arazoak.

2021/07/02

Urteko 14. igandea B ABESTIAK (2021-07-04)

SARRERA

Jainko gizon eginari
agur, ospe, onespena;
Jesu Kristo Erregeri, esker otoitz, maitasuna.

Mundu guztiak bete dezala Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila, harek dakarren Argia.-R/

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA Mintzo eta Kantu Urtekoa 2015 7/62

Erruki hutsa / dugu Jauna, / errukia ta / maitasuna.

Zugana jasotzen ditut begiak,

2021/06/28

BEREEN ARTEAN UKATUA (Markos 6,1-6)
Urteko 14. Igandea B 2021-07-04

Jesus ez da Tenpluko apaiz bat, erlijioa zaintzera eta sustatzera emana. Ez du hartzen inork Lege-maisutzat ere, Moisesen Tora defenditzera emandakotzat. Galileako baserri-jendeak, haren keinu sendatzaileetan eta haren suzko hitzetan, Jainkoaren Espirituak eragina den profeta baten jarduera ikusten du.

Jesusek badaki bizitza zaila eta gatazkatsua izango duela. Erlijio-buruzagiek aurre egin diote. Profeta ororen zoria da. Ez du barruntatzen artean, hain xuxen bereek

2021/06/28

Sinesgabetasunaren misterioa (Markos 6,1-6)
Urteko 14. Igandea B 2021-07-04

Joan den igandean bi fede-etsenplu adierazi zizkigun Markosen ebanjelioak: odol-jarioa zuen emakumearena eta Jairorena. Gaur nazaretarren Jesusen kontrako jarrera agertzen digu: beren fede-faltaz harridura eragin diote Jesusi. Profeta bat bereen artean onartua izatea ez da albiste berri bat. Gertatu zitzaien hori antzinako profetei. Kasurik mingarriena Ezekielena da. Jainkoak adierazi dio dei egin dionean, beraren ekintza porretarako egina dagoela.

Ezekielen porrota (Ez 2,2-5)

Ezekielen bokazio-kontaera

2021/06/28

JAKINTSU ETA SENDATZAILE (Markos 6,1-6)
Urteko 14. Igandea B 2021-07-04

Ez zuen kultura-ahalmenik, lege-maisuek bezala. Ez zen intelektual eskolatua. Ez zuen ahalmen sakraturik ere, tenpluko apaizek bezala. Ez zen familia ohoragarri bateko kide, ez zen Seforis eta Tiberiades hirietako elite hiritar ere. Jesus eraikuntzako langile zen, Galilea Behereko herrixka ezezagun batean.

Ez zuen ikasi inongo eskola rabinotar batean. Ez zen legea azaltzera emana. Ez zuen doktrina-eztabaiden kezkarik. Ez zen arduratu sekula Tenpluko

2021/06/26

Urteko 13. Igandea B 2021-06-27
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaiak hiru hitz hauekin laburtu daitezke: heriotza, bizia eta fedea.

Lehenengo irakurgaiak dio: heriotza ez du Jainkoak egin; Jainkoak ez du nahi heriotzarik; bizitzeko kreatu du guztia.

Bigarren irakurgaiak eskuzabaltasuna eskatzen du, Jesusi jarraituz: Jainkoa, aberats eta aintzatsu izanik, pobre egin da, atsekabea eta heriotza jasan ditu, gu askatzeko, guri bizia segurtatzeko. Honek guztiak fedea eskatzen du, konfiantza Jainkoagan

Ebanjelioa: Jesusek garaitu egin ditu sufrimendua, emakume odoljarioduna

2021/06/26

Urteko 13. igandea ABESTIAK 2021-06-27

SARRERA GOAZEN ELKARTURIK

Goazen elkarturik piztuta fedea / argitan zabalik maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez / entzun dezagun Jaunaren hitza.
Bere hitzetan, gure egia, / gure indarra, gure bizitza.-R/.

Gurekin dugu, maisu ta lagun, / gurekin dugu, gurekin Jauna,
egin dezagun, zuzentasunez, / ta maitasunez bere esana.-R/.

Zuzentasunez egin dezagun, / maitasun bide zabal argia,
gure anaiei lagundu beti,/ emanez eskua ta ogia.-R/.

AINTZA

“Aintza, aintza, Aleluia” (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite

2021/06/26

URTEKO 13. IGANDEA B (2021-06-27)

SARRERA

Senideok, Urteko 13garren igandea ospatzen dugu gaur. Sinesten duenarentzat, heriotza loalditxo bat da, esnatzeko aukera ematen duena. Horixe esan dio Jesusek Jairori, hilberria den neskatoaren aitari; hasia baitzen Jesusengan sinesten, Sinagogatik urruntzearekin batera.
Lehen kristauek ere horrela ikusten zuten heriotza. Izan ere, nekropoliari, hau da, hildakoen herriari, zimiterio deitzen zioten, hau da, lo-leku.
Baina Jairoren alaba hil zelako negarrez eta lantuka ari zen jendeak ez zuen

Page 16 of 218