Urteko 33. igandea C 2016-11-13
HOMILIA
Anai-arrebok!
Liturgi urtearen azkenetan gaude. Datorren igandea Kristo Errege Eguna. Y gaur hamabost abendualdiaren lehen igandea: liturgi urte berriaren lehen eguna.
Esango litzateke, gure liturgiaren joan-etorriari begira jarrita, amairik gabeko joan-etorri biribiltzat-edo hartzen dugula historia guztia kristauok: bukatzen ez den eta joan-etorri dabilen zerbait biribiltzat. Hala hartzen dute historia erlijio batzuek: jirabira dabilen historia patxadakotzat.
Kristauontzat ez da horrela. Tirandura bat da guretzat historia, tentsio bizi bat. Badatorren
URTEKO 33. IGANDEA C 2016-11-13
SARRERA
Anai-arrebok, joan den igandean esan bezala, gaurkoan ere gure historiaren azkenari begira jartzen gaituzte irakurgaiek. Alabaina, munduaren azkena, bakoitzarentzat, zeruko Aitaren altzora joatean gertatuko da.
Historiaren azken hori, garai hartan erabili ohi zuten hizkuntzaz agertu digute gaurko irakurgaiek. Hizkuntza apokaliptikoa esaten zaio hizketa-modu horri: irudi, imajina eta sinbolo asko erabiltzen dute. Beraz, gaur egun ez dago zertan hartu hori guztia hitzez hitz. Askoz
Urtearen azkena eta munduaren azkena
Urteko 33. igandea C (2016-11-13)
Elizarentzat, urte liturgikoa ez da bukatzen abenduaren 31n, baizik azaroaren azken aldera. Horrela, lau igande har ditzake, abenduaren 25aren aurretik, abendualdia ospatzeko; aldi hau beste urte baten hasiera izango da. Urteko azken igandean, hiru urteetan (A, B, C), Kristo Erregearen Jaia ospatzen da. Eta urteko azken aurreko igandean munduaren eta historiaren azkena gogoratu ohi dugu. Gure burubide eta kulturarentzat
ALDI ZAILETARAKO (Lukas 21,5-19)
Gure egun hauetan gertatzen ari diren kanbio sozio-kulturazko sakonak eta erlijio-krisia astindu gogorra ari dira ematen, mendebaldean, kristautasunaren sustraiei; horrek guztiak inoiz baino gehiago eragin beharko liguke argia eta indarra Jesusengan bilatzera, aldi hauek azti eta erantzukizunez bizi ahal izateko.
Errealismorako deia
Inoiz ez die Jesusek bere jarraitzaileei aditzera eman bide erraza, arrakastatsua eta aintzatsua izango dutenik. Ostera, jakinarazi die beren historia luzea zailtasunez eta
Urteko 32. igandea C 2016-11-06
HOMILIA
Anai-arrebok!
Saduzearren itsutasuna oso baliagarria izan da guretzat. Saduzearrak Jesusen garaiko talde nagusietako bat zen. Ez zuten sinesten, ez piztueran, ez betiko bizian. Soilik, bizitza honetan sinesten zuten: diruan eta boterean. Gainera, uste zuten, aberats izatea Jainkoaren bedeinkazioaren seinalea dela. Barre egiten zioten israeldar askok piztueraz zuen fedeari.
Beste talde handi bat, fariseuena zen. Hauek sinesten zuten piztueran. Baita betiko bizitzan ere. Baina uste zuten,
URTEKO 32. IGANDEA C 2016-11-06
SARRERA
Senideok, urte liturgikoa bukatzen ari gara. Gaur hamabost izango dugu azken igandea. Eta harekin batean, ERRUKIAREN URTEAren bukaera.
Gaurko irakurgaiek badute zerikusirik bukaera horrekin. Hain zuzen, bai lehenengo irakurgaia, bai ebanjelioa geure piztueraz, geure biziaz mintzo zaizkigu. Bizia bizitzera gonbidatzen gaitu Jesusek. «Bizitzea: elkartasunean kreazioarekin, adiskidetasunean anai-arrebekin, irekirik Jainkoaren egintzei eta gizakiaren egintzei, etengabeko esperientzian bizitzako dohainekin» (Hirutasun Santuaren Maria Ebanjelista ahizpa, O. Carm.).
Urteko 32. igandea C ABESTIAK 2016-11-06
SARRERA
Zein gozo ta eder den
anaiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta guztiok
egin kantu,
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.-R/.
AINTZA GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)
R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
1.-Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu,
bedeinkatua zu.
Gorespen zuri,
ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Jainko Jauna, / zeruko Errege
Jaungoiko
Nola hartzen dugu piztuera:
serioski ala txantxetan?
Urteko 32. igandea C. (2016-11-06)
Agian, zenbait jendek erantzun liezaioke galdera horri: «ez serioski, ez txantxetan, ez zait axola». Alabaina, ostrukak bezala, burua harean ezkutatzea ez da erarik hobena giza bizitzako galdekizun handienetako honetara, handienera ez esatearren, hurbiltzeko: hil ondoren ba ote da ezer? Igande honetako irakurgaiek bi jarrera oso desberdin eskaintzen dizkigute: gaiari oso serios heltzen diotenena (Makabearren liburuko zazpi anaiena)
HERIOAK EZIN KENDU JAINKOARI
BERE SEME-ALABAK (Lukas 20,27-38)
Urteko 32. igandea C (2016-11-06)
Jesus beti guztiz neurritsua izan da piztuera ondoko biziaz hitz egitean. Halaz guztiz, saduzear aristokraten talde bat hildakoen piztuera barregarritzat ematen saiatu zenean, aurre egin zion puntu hori bere egiazko mailara jasoz eta oinarrizko bi baieztapen eginez.
Beste ezer baino lehen, uko egin dio saduzearren haur-ikuspegiari, orain ezagutzen dugun bizitza honen luzapentzat ematen baitute berpiztuen
Santu Guztiak (2016-11-01)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Jai handia eta pozgarria ospatzen dugu gaur: SANTU GUZTIEN JAIA. Horien artean gure familiartekoak, gurasoak, anai-arrebak, adiskideak. Baina baita munduko azken txokoan bizi izan den gizon eta emakume xalo, apal, umil, maitale … hura ere.
Askotan, santuak esatean eliza katolikora mugatu izan gara. Baina katoliko hitzak esan duena hartu behar dugu kontuan: cat-holiko da hitza; holos-etik dator; holos horrek guztiak esan nahi du.
Santu Guztiak ulertzeko moduak garrantzi handia
Page 155 of 218