Eguberri eguna A ABESTIAK 2016-12-25
SARRERA
Belenen sortu zaigu Jainkoa
arratseko gau erdian.
Hotzez dardaraz dago gaixoa,
lasto pixkaren gainean.
Bero ahalez, bero dezagun,
apa emanez musuan.
AINTZA
Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri
Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.
Aintza, Zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri
Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna.
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko
ABENDUALDIKO 4. IGANDEA A 2010-12-19
SARRERA
Senideok, Eguberri-jaiak gainean ditugu. Eguberrik Jainkoaren misterio handia esan nahi du. Misterio handia, hau da, Jainkoaren maitasun-asmoa. Jainkoak gizadiaz izan duen eta duen asmoa. Eta asmo hori, gurekiko maitasun-asmoa da.
Baina Jainkoa ez da gelditu asmo hutsean, baizik eta, asmo horrek eraginik, bere Semea bidali digu.
Ez dadila gerta guregan San Joan ebanjelariak bere ebanjelioan esaten duen hau: Jainkoaren Semea mundura etorri da, baina munduko jendeak
Abendualdiko 4. larunbata eta igandea.
Meza eta Elkarteko penitentzia (2016-12-17)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Duela bi mila urte eta ordudanik uneoro eta Eguberrietan… Jesusek egin dituen eta egiten ari zaigun bisitak bestelako mundu bat egitera gonbidatzen gaituzte. Jesusen beraren hitzean, Jainkoaren Erreinua bere betera eramatera gonbidatzen gaituzte. Jesusekin hasi den, baina gu guztiokin garatu beharra den Jainkoaren Erregetza gauzatzeko deia egin digu Jesusek.
Beste hitz batzuekin esanda, bihotz-berritzera gonbidatzen gaitu. Gure burubideak aldatu eta
Abendualdiko 4. karunbata A: Mezako eta Elkarte Penitentziako ABESTIAK 2016-12-17
SARRERA Zeruek i(hi)ntzez hodeiek euriz (Ortziak Jainkoaren ospea) (Bened 132)
R/.-Zeruek i(hi)ntzez, hodeiek euriz, / isuri bezate zintzoa;
pitzatu bedi lurra / eta erne beza gure Salbatzailea.
Ortziak Jainkoaren ospea du zabaltzen,
zeru urdinak / haren eskulana adierazten. R/.-
SALMOA
Jauna, zure onginahia / erakuts iezaguzu, / zure salbamena / emaguzu.
Jaunarena da lurra, eta lurra betetzen dutenak, / lurbira eta bertan bizi direnak.
Elkarteko Penitentzia
Azterketa-puntu batzuk (2016-12-17)
Abendualdiko 4. igandearen aurreko larunbata
1.1.-Abendualdiko lehen igandean . Marcel Proust frantses idazlearen esaldi jakintsu hau aipatu genuen: «Bila ibiltzeko egiazko bidaia ez datza paisaia berrien bila ibiltzean, baizik begi berriak izatean».
−Saiatu al naiz begiak garbitu eta berritzen?
−Ni neu zer naizen pentsatuz?
−Jainkoak kreatua naizela gogo emanez?
−Jesusek salbatua naizela gogoan hartuz?
−Pentsatu al dut, Jesusen Ama, nire eta gure Ama dela?
−Zer ikusi dut
Harridura misterioaren aurrean
Abendualdiko 4. igandea A urtea (2016-12-18)
Joan den igandeko ebanjelioa Joan Bataiatzailearen nahasmenduaz mintzo zen, eta guk geuk Jesusen jokabideaz eta mezuaz senti genitzakeen nahasmenduaz eta eskandaluaz gogoeta egitera behartu gintuen. Laugarren igande honetako ebanjelioak urrats bat aurrera egitera gonbidatzen gaitu. Nahasmendua eta eskandalua gainditu daitezke. Misterioaren aurreko harridura, berriz, ez da bukatzen sekula, bizitza osoan irauten du.
Ebanjelioaren kontakizuna ohiko osagaiek eratzen dute: planteamendua, korapiloa eta askaera. Edozein
BARNE ESPERIENTZIA (Mateo 1,18-24)
Abendualdiko 4. igandea A (2016-12-18)
Mateo ebanjelariak aparteko interesa du irakurleei esateko, Jesusi «Emanuel» izena ere eman behar zaiola. Ondotxo daki gauza bitxi eta harrigarri gerta daitekeela hori. Nori eman dakioke izen bat, «Jainkoa gurekin» esan nahi duena? Halaz guztiz, izen horrek biltzen du kristau-fedearen giharra eta izen horrek adierazten du Eguberriak ospatzearen erdigunea.
Alde guztietatik inguratzen gaituen hondo-hondoko misterio hori, fededunok «Jainkoa» deitzen dugun hori,
Abendualdiko 3. igandea A (2016-12-11)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Igande honi, aspaldidanik, GAUDETE esaten zaio: POZTU ZAITEZTE. Zergatik? Jainkoaren Erregetza hurbil delako. Nazareten jaio den haur txikiak, ERREGE dela esango du jaio eta 33 urte ingurura. Jesus errege izateak probetxu handia du guretzat: berarekin errege izateko bidea urratu digu Jesusek.
Gaurko Mezako irakurgaiek ez dute beren artean erlazio handiegirik, baina aurreko igandeetako ildoan jarraitzen dute. Lehen irakurgaiak (Isaias 35,1-6a.10), antzinako eta gaur egungo arazo bati
ABENDUALDIKO 3. IGANDEA A oharrak 2016-12-11
SARRERA
Senideok, abendualdiaren erdira iritsi gara. Gaudete izeneko igandea da; latineko hitza da gaudete eta poztu zaitezte esan nahi du. Hain zuzen, kristau-esperantzaren ondorioa da poza, Segurtasunak dakarren poza da. B urteko 2. irakurgaian, Paulok (1 Ts 5,16) gauza bera esaten digu: «Bizi zaitezte pozik».
Poz hau agertu behar dugu, bai elizan, bai etxean, bai kalean.
Zergatik? «Hurbil da Jauna». Laster ospatuko dugu Jesusen etorrera Eguberrialdian.
Abendualdiko 3. ig. ABESTIAK 2016-12-11
SARRERA Kanta zagun guztiok ABENDU (Bened 156) (Gora Jauna-2, 5)
R/. Kanta zagun guztiok
bihotza betean;
gure Salbatzailea
etorri artean.
1.-Gauaren erdian da
entzun deiadarra;
erne egon gaitezen,
badator senarra. R/.
2.-Nausia badator ta
lapurra bezala.
Jaunaren zain guztiok
aurkitu gaitzala. R/.
SALMOA
Salbatzailea,
zatoz lenbaitlen!
Zure zain, Jauna,
gaude gu hemen.
Atxilotuak Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Konkor daudenak Jaunak ditu zutiarazten,
guztiak Jaunak ditu maitatzen.-R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Jaunaren
Page 152 of 218