GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/07/16

Urteko 16. igandea B ABESTIAK 2021-07-18

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den / guztiok elkartu
eta denok batera / Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta / guztiok egin kantu,
Jainkoak bere eskuz / salbatuko gaitu.

AINTZA

“Aintza, aintza, ALELUIA” (3) / abestu Jaunari.
Norbait larri eta estu / zure beharrez bada,
emaiozu neurri gabe / maitasun besarkada,
hurkoari on eginez / Jainkoa goresten da, / zinez denok maita.

SALMOA

R/.- Jauna dut artzain,

2021/07/16

URTEKO 16. IGANDEA B (2021-07-18)

SARRERA

Senideok, urteko 16garren igandea ospatzen dugu gaur. Irakurgaiek geure bihotzera begira jartzeko gonbita egiten digute. Lehenengo irakurgaiak esaten digu: gure konfiantza merezi duen artzain on bakarra, Jainkoak bidaliko digun hura izango dela. Kristauoi dagokigunez, Jesusez ari da hor. Jesus berpiztuaz. Geure bihotzean aurki dezakegun Jesus berpiztuaz. Bigarren irakurgaiak, batzuk besteengandik apartatzen gaituen pareta botatzeko eskatzen digu; pareta hori, azken batean, neure «neu» harroa da: neure «neu»

2021/07/12

ELKARREKIN OTOITZ ETA DENOK BATERA BARRE
Marcos 6,30-34.

Urteko 16. Igandea B 2021-07-18.

Txerak kutsatua dago eszena. Ikasleak nekaturik iritsi dira egindako lanarengatik. Jarduera han bizia da «jadanik ez baitute astirik otordurako». Orduan Jesusek gonbit hau egin die: «Zatozte leku lasai batera atsedetera».

Kristauek ahaztu egiten dugu gaur egun, sarriegi, Jesusen jarraitzaile-talde bat ez dela otoitz, gogoeta eta lan-elkarte bat bakarrik, baizik eta atseden eta gozamen-elkarte ere bai.

Ez da izan beti horrela.

2021/07/11

JESUSEN BEGIRATUA (Markos 6,30-34)
Urteko 16. igandea –B−2021-07-18

Xeheki kontatu du Markosek pasadizoa. Leku patxadatsu eta bakarti baterantz doa Jesus ontziz ikasleekin. Lasai entzun nahi die, nekaturik itzuli baitira beren lehen ibilaldi ebanjelizatzailetik, eta bidali dituen Profetarekin partekatu nahi baitute beren esperientzia.

Jesusen asmoak, ordea, huts egin du. Jendeak antzeman dio nora doan eta, ertzetik korrika, aurrea hartu dio. Jesusek eta ikasleek, iritsi direnean, inguruko herrixka guztietatik etorri den jendetzarekin egin dute

2021/07/11

Merezitako atsedena huts eginik (Markos 6,30-34)
Urteko 16. igandea B 2021-07-18

Zer da: ezinezko kontakizun bat ala kontakizun sinboliko bat?

Gaurko ebanjelioa joan den igandekoari lotua dago: Jesusek ikasleak misiora bidaltzeari, alegia.

Lehen begiratu hutsean oso ondo ulertzen da testua, eta lotsa ere ematen du komentatzen hasteak. Baina bada xehetasun garrantzizko eta argiezineko bat: Jesus eta ikasleak ontziratu direnean, leku bakarti baten bila, Markosek dio, jende askok ikusi zituela joaten, eta jende

2021/07/10

Urteko 15. Igandea B 201-07-11
HOMILIA

Anai-arrebok!

Bi hitz hauekin laburbildu genitzake gaurko irakurgaiak: hautatuak eta bidaliak. Guztiok hautatu eta bidali gaitu Jesusek. Batzuk eta besteak eginkizun berezi baterako. Denak apaiz?, denak guraso?, denak politiko?, denak nekazari? Ez. Baina denak hautatuak eta bidaliak. Lanbide batean edo bestean jarduteko, mundu hobe bat egiten.

Adibide onak ditugu lehen irakurgaikoa eta ebanjeliokoak.

Lehen irakurgaian, Amos profeta ageri da. Kristo aurreko VIII. mendekoa da. David erregeak eratu

2021/07/09

URTEKO 15. IGANDEA B (2021-07-14)

SARRERA

Senideok, Jaunaren eguna ospatzen dugu gaur. Igandea. Egiteko handi batera deitzen gaitu Jaunak: munduari Berri Ona ematera. Ikus dezagun nola gonbidatzen gaituen.
Jesusek Hamabiak bidali ditu. Gu bidaltzen gaitu gaur. Dei horrekin esaten digu: eraman dezagula mundu osora Jainkoaren Erreinuaren berri. Berak hots egin duen bezala.
Jesusek hots egin duen Erreinua edozein erlijio baino zerbait gehiago da. Jesusek ez du predikatu erlijio bat. Erlijio hitzak, izatez,

2021/07/09

Urteko 15. igandea B ABESTIAK 2021-07-11

SARRERA ARGIAREN SEME ETA EGUNAREN
(Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko, (seme)
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako

2021/07/05

GAUZA GUTXIREKIN Marcos 6,7-13
Urteko 15. Igandea B.- 2021-07-11

Zer gertatu ote da gu hainbeste urruntzeko Jesusen hasierako egitasmo hartatik? Zertan da Maisuaren gomendio hura? Nork jarraitzen du gaur egun beraren gomendioak entzuten?

Ebanjelioko kontaera gutxik azaltzen digute Jesusen jatorrizko asmoa gaurko pasarte honek baino hobeto: Jesus ikasleak bidaliz aurkezten digu, binaka eta bide-zorrorik gabe, dirurik eta aldatzeko tunikarik gabe.

Aski dira adiskide bat, makila bat eta sandalia-pare bat biziaren bideari ekiteko, guztiei

2021/07/04

EBANJELIZAZIO ARO BERRIA (Markos 6,7-13)
Urteko 15. Igandea 15 B 2021-07-11

Frantzisko aita santua, «Jesusen pozaren ukituko ebanjelizazio-aro berri» baterako deika ari zaigu. Zer izan daiteke, ordea, hori? Zein izan daiteke berorren berritasuna? Zer behar dugu aldatu? Zein izan zen egiaz Jesusen asmoa, ikasleak bere eginkizun ebanjelizatzailea luzatzera bidali zituenean?

Markosen kontakizunak argi uzten du, Jesus bakarrik dela beraren jarraitzaileen egintza ebanjelizatzailearen iturria, inspiratzailea eta eredua. Ez dute ezer egingo beren izenean.

Page 15 of 218