URTEKO 7. IGANDEA A 2017-02-19
SARRERA
Anai-arrebok, Jesusen Mendiko Hitzaldia entzuten jarraitzen dugu: maitasuna ala gorrotoa? Adiskidea maitatu eta kalte egin diguna gorrotatu?
Gure munduari begira jarririk, gauza ikaragarria da gertatzen ari dena. Komunikabideek aipatzen ez dutena momentuz alde batera utzirik, zer ikusten dugu? Istiluak han eta hemen. Gerla toki askotan. Manifestazioetan ere hildakoak. Eta milioika haur goseak hiltzen. Etabar luze bat.
Hau guztia kontuan harturik, zertan da Jesusen mezua? Maita ezazu
Urteko 7. igandea A ABESTIAK (2017-02-19)
SARRERA
Jaungoiko Santua,
Jaungoiko indartsua,
Jaungoiko hilezkorra:
“gaitz guztietatik
gorde gaitzazu, Jauna” (2).
AINTZA
Aintza zeruan (3) Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari,
eta bakea eta bakea,
lurrean gizonari.
SALMOA
Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.
Ene arima, goretsazu Jauna,
nire barren osoak haren izen deuna.
Ene arima, goretsazu Jauna,
eta ez ahaztu hark zuri egina.
Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Kristoren Hitza
betetzen duenagan,
Urteko 7. igandea A (2017-02-19)
Mendekutik maitasunera
Joan den igandean, Jesusen bi baliabide ikusi genituen lege-maisuen legalismoari aurka egiteko: legea beraren azken ondoriotara eraman (hilketa, adulterioa) eta indarrean den legea desegin (dibortzioa, zin egitea). Igande honetako ebanjelioak beste baliabide bat gehituz bukatu nahi du gaia: arau bat jarri beste baten ordez. Mendekuaz eta hurkoarekiko harremanez hitz eginez gauzatu du asmo hori.
Eskuzabaltasuna mendekuaren ordez
Bosgarren kasutzat talio-legea hartu du («begia begi
DEI ESKANDALAGARRI BAT (Mateo 5,38-48)
Urteko 7. igandea A (2017-02-19)
Maitasunerako deia liluragarria izan ohi da beti. Segur aski, jende askok onartu zuen Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzeko Jesusek egindako deia. Legearen sintesirik hobena zen dei hura. Baina imajinatu ez zutena izan zen, behin batean arerio edo etsaiak maitatzeko eskatuko ziela.
Alabaina, horixe eskatu zien Jesusek. Bibliako tradizioaren inolako sostengurik gabe, bere herriaren otoitza elikatzen zuten mendekuzko salmoetatik urrunduz, bere
Urteko 6. igandea A 2017-02-12
HOMILIA
Anai-arrebok!
Gaur, larunbata, irakurgaien otoitzaldian, bihotza ukitu didan esaldi hau irakurri dut: «Zergatik, anai-arrebok, kezkatzen gara hain gutxi bata bestearen salbazioaz; zergatik ez gara saiatzen batak bestea laguntzen laguntzaren premiarik handiena dugun hartan, batak bestearen zama eramanez, anai-arreba arteko espiritu edo bihotzez?» (Beato Isaak ”, Stella Monasterioko abadea, in urteko 5. larunbata, in Liturgia de las Horas III)
Halere, Jesusen garaian bezalaxe, jendea laguntza
URTEKO 6 IGANDEA A 2017-02-12
SARRERA
Senideok, gaur ere Mendiko Hitzaldiko zati bat entzungo dugu, aurreko bi igandeetan bezala. Gauza harrigarria da hau. Gizakiok, geure bizitzarako, errezetak-edo nahi izaten ditugu, nola jokatu eta nola bizi jakiteko. Jesusek, berriz, ez digu ematen ez arau xehe jakinik, ez lege zehatzik. Azaleko munduan gelditu gabe, pertsonaren izaeraren barruraino doa Jesus: «Maitatu, maitatu», esan digu. «Ez inor hil» esaten digunean ere, ez da gelditu «ez
Urteko 6. igandea A ABESTIAK 2017-02-12
SARRERA DOHATSU BIHOTZ GARBIAK (Bened 685)
R/. Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.
1.-Dohatsu / bihotz barnez / pobreak:
haiena baita / zeruetako / erreinua.
Dohatsu / otzan eta / eztiak:
agindutako / lurraz baitira / jabetuko. R/.
2.-Dohatsu / negarretan / direnak:
gozotasuna / izango dute / Jaunagandik.
Dohatsu / zuzen gose / direnak:
horien goseak / bere asea / izango du. R/.
3.-Dohatsu / zintzo
Letra hiltzaile, espiritua bizi-emaile
Urteko 6. igandea A (2017-02-12)
Zoriontasunak eta gatzaren eta argiaren parabolak, gaurko honen aurreko igandeetan irakurriek, Mendiko Hitzaldiaren sarrera dira. Jainkoaren Erreinuaren mezua ulertu dezaketenez mintzo dira eta izan ditzaketen bi arriskuz. Une honetatik aurrera sartuko da Mateo gaian. Jesusen eskaintza erlijiosoa aurkeztu digu, lege-maisuen, fariseuen eta paganoenari kontrajarriz. Eta honek, irakaspen iraultzaile baten errezeloa eragin diezaioke jendeari edo entzuleari, Israelen tradizioaren kontrakoaren errezeloa, alegia.
EZ GEURE ARTEKO GERLARI (Mateo 5,17-37)
Urteko 6. igandea A (2017-02-12)
Juduak harro mintzo ohi ziren Moisesen Legeaz. Tradizioaren arabera, Jainkoak berak eman zion Lege hori bere herriari. Harengandik hartu zuten gauzarik onena zen. Lege horretan dator egiazko Jainko bakarraren gogoa. Hor aurkitzen ahal dute behar duten guztia, Jainkoari leial izateko.
Jesusentzat ere garrantzizkoa da Legea, baina ez da jada erdigune. Beste esperientzia bat bizi eta komunikatu du Jesusek: gainean
Urteko 5. igandea A 2017-02-05
HOMILIA
Anai-arrebok!
Gaurko irakurgaiek, era berezi-berezian jartzen digute begi aurrean geure egitekoa mundualdi honetan. Lehen irakurgaiak, Isaiasen lumaz, esaten digu: Jainkoari eskainitako kultua, otoitza, baraua ez dira ezer, baldin eta goseak den lagun hurkoari kasu egiten ez badiozu. Ebanjelioak, berri, hona zer dioskun: munduaren gatz eta argi zarete.
Isaias profetak kritika handia egin dio bere garaiko herriari. Joera dute garai horretako israeldarrek otoitz asko egiteko, barau egiteko, Jainkoaren
Page 147 of 218