GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/04/12

Ostegun Santua A (2017-04-13)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Zoritxarrez, gaurko Mezako lehen irakurgaia entzun gabe utzi dugu: juduek mendetan ospatu izan duten eta ospatzen duten Pazko Afariaren fundazioa edo eratzea dakar irakurgai horrek. Guk Jesusen Azken Afaria ospatzen dugu gaur. Biak dira gertaera fundatzaile edo eratzaile.
Kristauontzat, Jesusen Azken Afariak bukatutzat eman du juduen Pazko Afaria. Jesusenak ordezkatu du juduena. Jesusen Azken Afaria, fede-elkarte berri baten hasiera da.
Alde handiak dira bien artean. Batetik,

2017/04/12

Ostegun santua A ABESTIAK 2017-04-13

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den
anaiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.

Gora bihotzak eta
guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.

AINTZA

GLORIA, GLORIA, ALELUIA (3)
EN NOMBRE DEL SEÑOR.

Cuando sientas que tu hermano
necesita de tu amor,
no le cierres las entrañas
ni el calor del corazón;
busca pronto en tu recuerdo
las palabras del Señor:
“Mi Ley es el Amor”.-R/.

SALMOA

Zure kalizak / bat gaitu egin

2017/04/12

Meza Ostegun Santua A ohar eusk-erd 2017-04-13

SARRERA

Anai-arrebak! Pazko-hirurren santua hastera goaz. Jesusen nekaldi, heriotza eta piztuerarekin batean, geure nekaldia, heriotza eta piztuera ospatuko eta biziko ditugu.
Gaurko honetan, hiru misterio hauek biziko ditugu modu berezian: Jesusek ikasleei oinak garbitu izana, guk berarekin bat egiteko Jesusek bere gorputz-odolak utzi izana, Jesusek bere heriotzan eta piztueran murgildu gaituen kristau guztiok apaiz egin izana: oinak garbitu – Jesusen gorputz-odolak hartu – guztiok apaiz

2017/04/10

Ez Jainkoa, ez Kristo, ez piztuera
Piztuera Igandea A (2017-04-16)

Aukeratze bitxia

Hauek dira igande honetan Elizak gehienik errepikatzen dituen bi esaldiak: «Kristo piztu da» eta «Jainkoak Jesus piztu du». Itun Berrian gai honetaz gehienik baieztatzen dena laburtzen dute biek.
Halere, igande honetako ebanjeliotzat beste hau hautatu dute: protagonistatzat ez Jainkoa, ez Kristo duena, ez piztuera aitortzen duena. Aipatzen dituen hiru protagonistak gizaki huts dira: Maria Magdalena, Simon Pedro eta ikasle maitea.

2017/04/10

GALILEARA ITZULI (Mateo 28,1-10)
Pazko igandea A (2017-04-16)

Ebanjelioek hiru emakume miresgarriren oroitzapena gorde digute: Jesus hobiratua izan den hilobira hurbildu dira hirurak larunbat egunsentian. Ezin ahaztu dira Jesusez. Beste inor baino gehiago maite dute. Gizonezkoek, aldiz, ihes egin dute, eta ezkutatu egin dira, agian.

Hilobira iristean emakumeek entzun duten mezuak aparteko garrantzia du. Ebanjeliorik zaharrenak dio: «Nazareteko Jesusen bila zabiltzate, gurutziltzatua izan denaren bila? Ez da hemen. Piztu da». Oker handia

2017/04/08

Erramu igandea A (2017-04-09)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Erramu igandea. Garizuma bukaturik, Aste Santua hasi dugu, Jesusen Nekaldia, Heriotza eta Piztuera gogo-emateko, kontenplatzeko aukera dugu.
Ikusgarria da Jainkoak Kristogan agertu digun maitasuna: gu salbatzeko, bizia eman du. Heriotza gainditu eta berpizturik, bere piztueran sartu eta txertatu gaitu gu guztiok. Txertatu egin gaitu, guk geuk ere, berak bezala, fruitu emateko: beste jende asko salbatu eta Jesusen eta geure piztueran txertatzeko.
Egun hauek, Kristoren maitasun horretan

2017/04/07

Erramu igandea A (2017-04-09)
SARRERA (Eliz atarian bedeinkazioaren aurretik)
Ongi etorri, senideok. Aste Santuko ospakizunak hastera goaz. Geure erramu-adarrak eskuan ditugula, Jesus Jerusalemen sartu zela gogoratu eta gertaberritu nahi dugu: Jesus asto gainean sartu da hirian eta jendea Jesusi goraka eta goraka ari da. Guk ere goratu egin nahi dugu, harengan sinesten dugulako; sinetsiz, egun hauetan hark egin zuen gurutze-bidea eta piztuera berritu nahi ditugulako. Haren gurutze-bidea eta piztuera geure

2017/04/05

Meza Erramu ig ABESTIAK 2017-04-09

SARRERA

Jainko gizon eginari
Agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri
Esker, otoitz, maitasuna” (2)

Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila
Harek dakarren argia.

PROZESIOKOAN

Kristo gure Errege
adora dezagun,
Zeru-lurren jabe
aitortu dezagun

Fede bizi baten denok ernai
Zureak gara gu, oh, Jesus, bai
Zureak gara gu, oh, Jesus, bai,
Ez, beste jaberik, ez dugu nahi.

EBANJELIO AURREKOA

Jesu Kristo, guri mintza,
argi gure bihotza.

Kristo gugatik

2017/04/03

EZ ZION EZERK ATZERA EGINARAZI
Erramu igandea A (2017-04-09)

Joan Bataiatzailea hiltzea ez zen izan ezusteko bat. Judu-herrian oso hedatua zen ideia baten arabera, profetaren zoria ulertezina izatea da, ukatua izatea eta, kasu askotan, heriotzara galdua izatea. Segur aski, oso garaiz barruntatu zuen Jesusek beretzat indarkeriazko azken bat.

Jesus ez zen izan suizida bat, ez zen ibili martiritzaren bila. Ez zuen sekula sufrimendua opa izan, ez beretzat, ez beste inorentzat. Bizitza osoan

2017/04/01

Garizumako 5. igandea A 2017-04-02
HOMILIA

Anai-arrebok!

Bai lehen irakurgaia, bai ebanjelioa heriotzaz mintzo zaizkigu. Baina ez heriotzan gelditzeko. Baizik eta biziaz fedea eman eta handitzeko.

Lehen irakurgaian, profetak esperantza eman nahi dio Babilonian, erbestean, den herriari. Egoera hori ez da betiko izango. Itzuliko dira beren herrira.

Ebanjelioan, Jesusek fedea handitzera eragin nahi dio Martari, hilberria den Lazaroren arrebari: Lazaro piztu da, ez du halako egun baten zain egon beharrik, dagoeneko piztu da, bizi

Page 143 of 218