GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/07/26

Eukaristia eta hilezkortasuna (Joan 6,24-35)
Urteko 18. igandea B 2018-08-05

Igande honetan eta segidako hiruretan «Biziaren ogiari buruzko eztabaida» irakurriko dugu, ogien eta arrainen ugalketa-gaiaren ondoren datorrena (joan den igandean ez genuen irakurri, Santiagoren jaia ospatu genuelako). Hau da eztabaida eta beronen ondorioak lau igandetan banatzearen desegokitasuna: eztabaidaren tirandura indartsua galdu egiten dela. Garrantzizkotzat dut multzo-ikuskera eskaintzea, segidako igandeetako datuak aurreratu behar badira ere.

Eztabaidako solaskideak

Jesusen solaskideak, arraro gertatu arren, aldatu egin

2021/07/26

NOLA SINETSI JESUSENGAN Joan 6,24-35
Urteko 18. Igandea 2021-08-01

Joan ebanjelariaren arabera, Jesus hizketan ari da jendearekin Galileako aintzira-ertzean. Jesusek esaten die ez dezatela lan egin edozer gauzagatik, ez dezatela izan buruan «janari galkorra» bakarrik. Inporta duena, horizontetzat «betiko bizia» izanik lan egitea da.

Horrela da dudarik gabe. Arrazoi du Jesusek. Baina zein da Jainkoak gura duen lana? Hona jendearen galdera: nola ari gintezke Jainkoak gura dituen lanetan? Jesusen erantzunak nahasgarri izaten

2021/07/24

SANTIAGO EGUNA (2021-07-25)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Santiagoren eguna ospatzen dugu gaur. Joanen anaia zen Santiago. Santiago Handia esaten diogu, apostoluen artean beste Santiago bat ere izan zelako: Jesusen anaia, Jerusalemeko gotzaina; hau ere martiria.

Izaera berezia agertu zuten bi anaiek, Santiagok eta Joanek, ebanjelioan. Odolbero ziren. Arrantzale. Jesusek dei egin zienean, berehala utzi zituzten, bai familia, bai lanbidea, Jesusi jarraitzeko.

Halere, kostatu zitzaien Jesusen mezua ulertzea. Behin batean, Samariatik igarotzean, bertakoek ez zioten ostaturik

2021/07/23

SANTIAGO APOSTOLUA (2021-07-25)

SARRERA

Senideok, Santiago apostolu eta martiriaren jaia ospatzen dugu. Dakizuenez, Jesusek, jendaurreko bere bizitza hasi orduko, hainbat jende aukeratu zuen. Era berezian «eskolatu» nahi zituen, laguntzaile berezi izan zitezen. Hamabi apostolu aukeratu zituela esan ohi dugu. Beti bezala, «hamabi» zenbaki hori sinbolikoa da: Israelgo hamabi leinuak adierazten ditu. Esan nahi du, Israel osoari hots egin behar diotela Berri Ona Jesusen jarraitzaileek.
Aukeratu berezi horietarik bat, Santiago izan zen; Santiago

2021/07/23

Santiago apostolua ABESTIAK 2021-07-25

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz: bat / poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

AINTZA

“Aintza, aintza, aleluia” (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.- R/.

SALMOA

Malkoz erein bazuten, / Pozez bilduko dute.

Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden

2021/07/19

EUKARISTIA ETA EKONOMIA KRISIA (Jn 6,1-15)
Urteko 17. Igandea B 2021-07-25

Kristau guztiok dakigu. Igandeko eukaristia aise bihur daiteke «babespe erlijioso», astean barna bizi izandako bizitza gatazkatsutik gordeko gintuzkeena. Tentagarria da mezara joatea, alde guztietatik estutzen gaituzten problemetatik, tiranduretatik eta albiste txarretatik atseden hartzeko.

Batzuetan oso sentibera izan ohi gara ospakizunaren duintasunari dagokionez, baina kezka txikiagoa izaten dugu Jaunaren afaria ospatzeak berekin dituen eskakizunei dagokienez. Ez dugu gustagarri apaiz batek erritu-araudia estu

2021/07/19

BIZITZAREN BIDEA Mateo 20.20-28
Santiago Apostolua 2021eko uztailaren 25

Urte gutxitan era ezustekoan hazi da jendearen kopurua, batez ere gazteena, «Santiago bidea egiten duenarena. Ez da erraza jakitea zerk duen erakartzen jende hori, justu. Erromes joatea kirola egitea baino askoz gehiago da edota abentura bizitzea baino askoz gehiago. Bidaia turistiko bati ekitea edo kultur bide bat egitea baino askoz gehiago. Zeren bila doaz Santiagora bidean jartzen direnak?

Bidea oso aspaldidanik sinbolo bat

2021/07/18

Jesusek bere elkartea elikatu eta hitzaldi bat prestatu (Joan 6,1-18)
Urteko 17. igandea B 2021-07-25

Joan den igandean, Markosen ebanjelioak bere herriari irakasten aurkeztu zigun Jesus; leku desberdin askotik etorria zen jende hori. Ondoren, berehala. Ogiak eta arrainak ugalduz elikatu zituen. Baina ugaltzearen kontaera hau ez da hartu gaurkoan Markosenetik, baizik eta Joanen ebanjeliotik. Izan ere, segidako lau igandeetan Liturgiak biziaren ogiaren hitzaldia eskainiko digu, Joanek bakarrik dakarrena.

Jesus eta Eliseo (2

2021/07/18

GAZTE BATEN KEINUA (Joan 6,1-15)
Urteko 17. Igandea B 2021-07-25

Jesusek bere jarduera profetikoan buruturiko seinale guztien artean, lehen kristau-elkarteek gehienik gogoratu ohi zutena, segur aski, hark landan, Galileako aintzira inguruan, antolatutako jendetza-otordu bat izan zen. Ebanjelio guztiek jaso duten pasadizo bakarra da.

Benetan aberatsa da kontakizunaren edukia. Bere ohiturari jarraiki, Joanen ebanjelioak ez dio deitzen «miraria», baizik «seinalea». Horrenbestez, kontatzen diren egintza hutsekin ez gelditzeko esan nahi digu, baizik eta fedeaz

2021/07/17

Urteko 16. Igandea B 2021-07-18
HOMILIA

Anai-arrebok!

Geure bizitzan, gauza nabaria da bake-falta. Batasun-falta. Elkartasun-falta..

Gure mundu honetan gertatzen zaizkigun hainbat eta hainbat ezin ulerturen adibide ezagutzen ditugu. Gure artean berean, Gasteizko Gobernuak birusaren kontra bide bat hartu nahi eta epaileak kontra. Gaurko irakurgaiek pista on bat dakarkigute gure arteko bakeaz, gure arteko elkartasunaz. Elkartasun hori ez da etorriko gizaki batengandik.

Batetik, artzain onaren irudiaz mintzo zaizkigu lehen irakurgaia eta ebanjelioa. Bigarren irakurgaia, berriz,

Page 14 of 218