GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/08/08

Jasokundea eta pandemia 2021-08-15
Bezperako arratseko meza

Eliza katolikoak egia bat dogmatzat eman ahal dezan, beharrezkoa da oinarri bibliko bat izan dezan. Andre Mariaren Jasokundearen kasuan ezinezko gauza da; izan ere, Itun Berriko testu bakar batek ere ez du kontatzen Mariaren, ez heriotza, ez jasokundea. Halaz guztiz, borondate honez mezu oso gaurko bat dator irakurgaietan, batez ere pandemia-aldi honetan. Bezperako mezakoetara mugatuko naiz, iradokizunezkoago gertatzen baitzaizkit.

Mariak merezi izandako saria (Lukas

2021/08/08

MARIA, JESUSEN JARRAITZAILE LEIALA Lukas 1,39-56
2021-08-15 Jasokundea

Ebanjelariek, Andre Maria aurkeztean, Jesusen Amaganako gure debozioa errepiztu dezaketen moduko ezaugarriez horniturik agertzen digute. Ikuspegi horrek Andre Maria maitatzen laguntzen digu, hartaz gogoeta egiten, hura imitatzen, hari otoitz egiten, harengan konfiantza izaten, espiritu berriaz eta ebanjelikoagoaz.

Fededun handia da Andre Maria. Jesusen lehen jarraitzailea. Bere Semearen egintzak eta hitzak bihotzean hausnartzeko gai izan den emakumea. Semeak iragarri duen eta pobreen salbatzailea den Jainkoa

2021/08/07

Urteko 19. Igandea B 2021-08-08
HOMILIA

Anai-arrebok!

San Joanen ebanjelioko 6. kapitulua entzuten jarraitzen dugu. Ideia nagusi hau atera genezake gaurko pasartetik: Eukaristia gauza sakratutzat hartu ordez, sakramentutzat hartu behar dugu, seinaletzat. Zeren seinaletzat? Maitasunaren seinaletzat. Jesusek eta Jesusen jarraitzaileek beren burua besteen alde ematearen sakramentu edo seinaletzat

«Egizue hau nire oroigarri» esan die Jesusek ikasleei. Nire oroigarri, nire seinale, nire sakramentu. Eta zer da Jesus? Zer egin du? Zer oroitzen dugu hartaz?

2021/08/06

Urteko 19 igandea B ABESTIAK 2021-08-08

SARRERA BAT DENON JAUNA BAT SINESMENA Bened 423

R/. Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

3.-Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu,
Zu

2021/08/06

URTEKO 19 IGANDEA B (2021-08-08)

SARRERA

Senideok, Jesus, gaurko ebanjelioan, ogi bizi bezala agertuko zaigu, zerutik jaitsi den ogi bezala. Bizia ematen duen ogia da. Horrela onartu izan du kristau-tradizio osoak, eta izen hauek eman izan dizkio: aingeruen ogia, Aitagana erromes doan jendearen ogia, seme-alaben ogia, benetako ogia. Artzain onak ematen digun ogia da; bere mahaian eserarazten gaitu, janaritzen gaitu, defendatzen, indartzen, animatzen, pozten gaitu.
Basamortuan Moisesek herriari eman zion ogi hura,

2021/08/02

BIZITZEN JAKIN Joan 6,41-51
Urteko 19. igandea B 2021-08-08

Zenbat aldiz entzun dugun: «Egiaz inporta duena bizitzen jakitea da». Eta, halere, ez dugu batere gauza erraza azaltzea «bizitzen jakitea» zer den. Sarritan, geure bizitza ohikeriazkoa izaten dugu eta aspergarria, demasa. Gazi-geza.

Alabaina, izaten dira uneak, zeinetan gure bizitza zoriontsu bihurtzen baita, antzaldatu, ziztu-aldi hutsekoa izanik ere. Uneak, zeinetan maitasunak, txerak, bizikidetasunak, solidaritateak, lan sortzaileak edota jaiak beste bizitasun bat hartzen baitute. Bizi

2021/08/01

URTEKO HEMERETZIGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Eli profetari Jainkoaren ogiak indar emaiten )

Erregeen lehen liburutik 19, 4-8

Eli profeta ihes zoan Jezabel erreginaren beldurrez.
4 Egun bateko bidea egin ondoan basamortuan barna,
sasi baten itzalean jarri zen, eta heriotzea eskatu beretzat, erranez:
“ Aski, Jauna! Harrazu nere bizia,
ez bainaiz nere arbasoak baino hobea.”
5 Gero, sasiaren itzalean etzan eta lokartu zen.
Bainan huna non aingeru batek hunki eta erraiten dion:

2021/08/01

Biblia interneten irakurri nahi entzun nahi baduzu, joan WEB orri honetan behean ageri den “Interesgarria” eta han topatuko dituzu loturak:
Baionako Elizbarrutia
https://live.bible.is/bible/EUSBSS/MAT/1 < Itun Berria Entzun bilatzeko era laua>
http://www.biblija.net/biblija.cgi?lang=eu
http://www.amarauna.org/biblia/

2021/08/01

Hiru ogi-mota (Joan 6,41-51)

Manaren eta egiazko bizi-ogiaren gaiarekin jarraituz, lehen irakurgaia (1 Erregeak 19,4-8) eta ebanjelioa hiru ogi-motaz mintzo zaizkigu: egun baterako elikatzen duenaz (mana), berrogei egunerako indarra ematen duenaz (Elias) eta betiko bizia ematen duenaz (Jesus). Baina has gaitezen Kafarnaumgo sinagogan gertatua gogora ekarriz.

Joanen garapena (6,41-51)

Korapilatsua da pasartea, gai desberdinak nahasten baititu.
1.-Juduen objekzioa: Nolatan izan daiteke hau zerutik jaitsia?
2.-Jesusen erantzuna: nigan sinetsiko bazenute, ulertuko zenukete.
● Baina

2021/08/01

Jainkoak erakarriak Jesusenganantz (Joan 6,41-51)
Urteko 19. igandea 2021-08-08

Joanen kontaeraren arabera, gero eta argiago errepikatzen du Jesusek, Jainkoagandik datorrela bera, guztiei betiko bizia ematen duen janaria eskaintzeko. Jendeak, ordea, ezin jarraitu du gauza hain eskandalagarri hori entzuten, erreakzionatu gabe. Ezagunak dituzte beraren gurasoak. Nola esan dezake Jainkoagandik datorrela?

Ezin gerta dakiguke harrigarri beraien erreakzioa. Arrazoizkoa al da Jesu Kristogan sinestea? Nolatan sinets genezake, gizon jakin eta ezagun horrengan, Herodes Handia hil

Page 12 of 218