Jaunaren Nekaldia San Markosen arabera (14,1−15,47)
Erramu igandea B (2018-03-25)
Igande honetan Jesusen Nekaldia irakurtzen dugu, Markosen ebanjeliotik. Kontakizuna luzea dela-eta bi arreta-puntu iradokiko ditut (Jesus eta haren ikasleak), eta nekaldiaz lau irakurketa posible eskainiko.
Bi arreta-puntu
Zein edo zer da Jesus?
Markosen 15. kapituluaren kontakizunak kontraste handia adierazten du aurreko bi kapituluen −13 eta 14− kontakizunarekiko. Bi hauetan arerio-mota guztiei eman die aurpegia Jesusek, askotariko eztabaidatan, eta aise garaitu ditu. Oraingo honetan, arerioek,
BIKTIMEKIN BAT (Markos 14,1−15,47)
Erramu Igandea B (2018-03-25)
Ez Erromako botereak, ez Tenpluko agintariek jasan ahal izan zuten Jesusek ekarritako berritasuna. Arriskutsua zen Jainkoa ulertzeko eta bizitzeko Jesusen era. Ez zuen defenditzen Tiberioren inperioa; aitzitik, guztiei egin zien dei Jainkoaren erreinua eta haren justizia bilatzera. Ez zion axola larunbataren legea eta tradizio erlijiosoak haustea; Galileako gaixo-jendearen eta jatekorik gabearen sufrimendua arintzea zuen kezka bakarra.
Ez zioten barkatu hori. Sakonegi egin zuen bat,
GARIZUMAKO 5. IGANDEA B 2018-03-18
SARRERA
Anai-arrebok, joan den igandean bezala, gaurko ebanjelioa ere, Biziaz mintzo zaigu; letra handiko Biziaz; baina gaurkoak beste ikuspuntu bat dakar. Gaurko honen arabera, letra handiz idazten den Bizia, heriotza onartuz bakarrik eskura daiteke. Ez da ezinbestekoa heriotza fisikoa; baina bai «ni» faltsuaren heriotza, egoismoaren heriotza.
Bestalde, gora jasoko nautenean, jende guztia nigana erakarriko dut, dio Jesusek. Adierazi nahi du, ezen inportanteena ez dela mezu eder bat
Garizumako 5. igandea B 2018-03-18
HOMILIA
Anai-arrebok!
Gaurko irakurgaiek hondo-hondoan ikuspegi baikorra agertzen digute: garaipena, askatasuna, zoriona izango da azken hitza, bai Jesusentzat, bai gizon-emakume guztientzat.
Baina garaipen eta zorion horrek penazko, atsekabezko ibilaldi bat egin beharra esan nahi du. Ikus ditzagun, sakonkixeago, lehen irakurgaia eta ebanjelioa.
Lehen irakurgaia. Jeremias profetaren hitzak dakarzkigu. Jeremiasek bere profeta-lana K.a. 609 eta 587 urte bitartean burutu zuen; 23 urtez. Israeldar batzuk Palestinan eta beste batzuk erbestean zirela,
Garizumako 5. igandea B ABESTIAK 2018-03-18
SARRERA
Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake (e)ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.
Zure pozetan goaz,
Jerusalem berri;
fedeak zu baitan
du bere zimentarri.
Maitasunak zu zaitu
bere berogarri.
Piztu itxaropena
zure herriari.
SALMOA
R/.- Bihotz garbia nigan sortu,
arnas bizkorra
barne muinetan emaguzu.
Erruki zakizkit, Jainko,
duzun maitasun handiaz,
suntsi ezazu nire makurra
zeure
Larritasuna eta otoitza (Joan 12,20-33)
Garizumako 5. igandea B (2018-03-18)
Lehen irakurgaiak (Jeremias 31,31-34), kutsu guztiz baikorrekoak, elkargo berri bat iragartzen du Jainkoaren eta herriaren artean. Dena oso erraz gertatuko da, kasik era mirarizkoan, ahalegin berezirik gabe bai Jainkoarentzat, bai guretzat. Ostera, beste bi irakurgaiek irudi oso desberdina dakarkigute: Jainkoaren eta herriaren arteko elkargo berriak sakrifizio latza eskatuko dio Jesusi. Larritasuna eragingo dion sakrifizioa eta Aitari otoitz egitera bultzatuko duena. Esperientzia
ERABATEKO KONFIANTZA (Joan 12,20-33)
Garizumako 5. igandea B (2018-03-18)
Gure bizitza, eskuarki, aski arin joan ohi da bide egiten. Gutxitan ausartzen gara geure baitan murgil egiten. Zorabio antzeko bat eragiten digu geure barneari begira jartzeak. Zein da neure baitan aurkitzen dudan izaki estrainio hori, beldurrez eta galderez josia, zorion gose eta problemez ase, beti bila eta beti asegabe?
Zer jarrera hartu geure baitan nahastura arraro hori kontenplatzean: jatortasuna eta miseria, handitasuna eta
Oharra: VIA CRUCIS PDFa ikusteko, sakatu Via Crucis titulua; dokumentua irekitzean orri erdi bat aterako zaizu; orri horren eskuinaldean, goian, laukitxo batean gezi bat gorantz; sakatu laukitxo hori eta PDF osoa agertuko zaizu. Goza dezazula
”
Garizumako 4. igandea B (2018-03-11)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Askotan oso zaila gertatzen zaigu ebanjelioan gauza deigarririk, gauza miresgarririk, gauza berririk aurkitzea. Beste gertaera batzuk deigarriagoak gertatzen zaizkigu.
Aste honetan, adibidez, deigarriagoa eta distiratuagoa gertatu zaigu emakumearen eguna. Kalera, irratira, telebistara, egunkarietara joz gero, dena ikusgarri gertatu da, dena deigarri.
Nire ustez, izan dira beste gertaera deigarri batzuk ere. Gure ingurukoez ari naiz.
Adibidez, gure herrietan batetik bestera erabili dute Lampedusako Gurutzea. 2013ko urriaren 11n mundu
Garizumako 4. igandea B ABESTIAK (2018-03-11)
SARRERA
Deika naukazu (Bened 262)
Deika naukazu, Jauna, zu zaitut beti lagun;
erruki nitaz, nire oihua entzun, arren, entzun.
Gizasemeok, noiz arte zauzte bihotz gogor?
Huskerizale gezurretara hain erorkor
SALMOA
Jerusalen zu
ez besterik,
ezin izan nik
poz biderik.
Babiloniako ibai ertzean
negar egitera eseri ginen,
Sionez oroitu baikinen.
Lurralde hartako saratsetatik,
utzi genituen zitarak zintzilik.
EBANJELIO AURREKOA
Aintza, Jesus, zuri beti;
Zu zara gure argi.
Hain maite izan baitu
Jaungoikoak mundua,
bere
Page 115 of 218