GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/08/15

Urteko 20. igandea B ABESTIAK 2018-08-19

SARRERA

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu bihotz barnez pobreak,
haiena baita Zeruetako Erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak, agindutako lurraz
baitira jabetuko.

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu nigarretan direnak,
gozotasuna izango dute Jaunagandik.
Dohatsu zuzen-gose direnak,
hoien goseak
bere asea izango du.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Txasta ezazue
ta ikus
zein samur

2018/08/14

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA (2018-08-15)
Homilia

Anai-arrebok!

Andre Mariaren zeruratzea ospatzen dugu gaur. Esan beharrik ez da jada, ez garela ari leku-aldaketa batez. Zeruratzea esatean, Andre Maria aintzatua izan dela esan nahi dugu. Jainkoak berpiztu egin duela. Jainkozko bizia bizi duela.

Jai honek adierazten digu, gure esperantza ez dela ilusio hutsa. Ostera, gure esperantzak baduela zentzua. Zentzu betea, gainera. Adierazten digu, gure bizia ez dela bukatzen heriotzarekin, baizik izaera bete-betera iristeko hazia duela bere

2018/08/13

JESUS GURE JANARI (Joan 6,51-58)

Urteko 20. Igandea B.- 2018-08-19

Joanen kontakizunaren arabera, juduek beste behin, gauza fisiko eta materialez harago joan ezinik, eten egin diote hitza Jesusi, honek darabilen hizkuntza oldarkorraz eskandalizaturik: «Nolatan ematen ahal digu honek bere haragia jateko?». Jesusek ez du atzera egin, baizik eta eduki sakonago bat eman die bere hitzei.

Haren adierazpenaren muinak bide ematen digu, lehen kristau-elkarteek eukaristia ospatzean bizi ohi zuten esperientzian murgiltzeko. Jesusen arabera, ikasleek,

2018/08/12

Sagrarioa, gu geu gara (Joan 6,51-58)

Urteko 20. igandea B 2018-08-19

Azken gogor eta harrigarria (Ebanjelioa: Joan 6,51-58)

Bizi-ogiaz Joanek dakarren hitzaldiaren azkenera iristear gara. Joan den igandean honela bukatu zuen Jesusek: «Ni naiz zeruko ogia… nik emango dudan ogia nire haragia da». Telesailetan bezala, gaurko pasartea azken hori errepikatuz hasi da, non gauden gogorazi eta juduen erreakzioa ulertu ahal izateko: «Nolatan eman diezaguke jaten honek bere haragia?» Edozein pertsonak egingo lukeen

2018/08/11

ANDRE MARIAREN JASOKUNDEA (2018-08-15)

SARRERA

Senideok, Andre Mariaren Jasokundea, zeruratzea, jainkotzea ospatzen dugu. Andre Mariaren piztuera. Zer esan nahi duen? Hauxe: Mariak heriotza garaitu duela, Mariak bere betearen betea lortu duela zeruan, Jesu Kristo bere Semearen antzera. Jainkoak bere baitan hartu du Andre Maria. Jainkoak bete-betean onartu du Maria.
Maria, gorputz eta arima, Jesu Kristoren aintzaren partaide bihurtu du. Bukatu da Mariarentzat bere Semeagandik urrun bizitzea.
Mariak kreatzailea, Jesus alegia, lehenik bere

2018/08/11

Andre Mariaren zeruratzea ABESTIAK 2015-08-15

SARRERA (Bened 552)

Guztiok bat eginda, / bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada / Mariren ontasuna. / Andre Maria.

Zeru-talde guztiak / kantuz lehiatzen dira,
zu beti jasotzera / ahal duten goienera. / Andre Maria.

Santuen Erregina / gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun / zerura jo dezagun. / Andre Maria.

AINTZA GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)

R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

1.-Eta bakea lurrean

2018/08/11

Urteko 19. Igandea B 2018-08-12
HOMILIA

Anai-arrebok!

San Joanen ebanjelioko 6. kapitulua entzuten jarraitzen dugu. Ideia nagusi hau atera genezake gaurko pasartetik: Eukaristia gauza sakratutzat hartu ordez, sakramentutzat hartu behar dugu, seinaletzat. Zeren seinaletzat? Maitasunaren seinaletzat. Jesusek eta Jesusen jarraitzaileek beren burua besteen alde ematearen sakramentu edo seinaletzat

«Egizue hau nire oroigarri» esan die Jesusek ikasleei. Nire oroigarri, nire seinale, nire sakramentu. Eta zer da Jesus? Zer egin du? Zer oroitzen dugu hartaz?

2018/08/10

MARIA, JESUSEN JARRAITZAILE LEIALA Lukas 1,39-56
2018-08-15 Jasokundea

Ebanjelariek, Andre Maria aurkeztean, Jesusen Amaganako gure debozioa errepiztu dezaketen moduko ezaugarriez horniturik agertzen digute. Ikuspegi horrek Andre Maria maitatzen laguntzen digu, hartaz gogoeta egiten, hura imitatzen, hari otoitz egiten, harengan konfiantza izaten, espiritu berriaz eta ebanjelikoagoaz.

Fededun handia da Andre Maria. Jesusen lehen jarraitzailea. Bere Semearen egintzak eta hitzak bihotzean hausnartzeko gai izan den emakumea. Semeak iragarri duen eta pobreen salbatzailea den Jainkoa

2018/08/10

URTEKO 19 IGANDEA B (2018-08-12)

SARRERA

Senideok, Jesus, gaurko ebanjelioan, ogi bizi bezala agertuko zaigu, zerutik jaitsi den ogi bezala. Bizia ematen duen ogia da. Horrela onartu izan du kristau-tradizio osoak, eta izen hauek eman izan dizkio: aingeruen ogia, Aitagana erromes doan jendearen ogia, seme-alaben ogia, benetako ogia. Artzain onak ematen digun ogia da; bere mahaian eserarazten gaitu, janaritzen gaitu, defendatzen, indartzen, animatzen, pozten gaitu.
Basamortuan Moisesek herriari eman zion ogi hura,

2018/08/10

HAMABI EMAZTE JESUSEN BIZIAN

Zueri bezala (beharbada…) deigarria egin zait Anne Soupa andereak 2014an argitaratu liburuaren izenburua: “Douze femmes dans la vie de Jésus” (Ed. Salvator) eta gogoa eman daut hurbilagotik ikustea zer den liburuaren mamia, eta nola aztertzen dituen idazleak Jesusek bere denboran emazteekin izan zituen harremanak. Anne Soupa biblilaria da, hainbat liburu idatzi ditu eta Biblia aldizkariaren erredaktoreburu izana da.
Hamabi emazte aurpegi aztertzen ditu idazleak. Hamabi… zenbaki

Page 103 of 218