GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/08/29

GORRERIA SENDATU Markos 7,31-37
Urteko 23. igandea B 2021-09-05

Sidon lurralde paganoan gor-mutu bat sendatu izana dakar Markosek, argi eta garbi asmo pedagogikoaz. Gaixo berezia da oso. Ez entzuten du, ez hitz egiten. Bere baitan hesiturik bizi da, inorekin komunikatu gabe. Ez da konturatu Jesus beraren ondotik doala. Beste batzuek eraman dute Profetagana.

Orobat da berezia Jesusen jokabidea ere. Ez dizkio eskuak ezarri eskatu dioten bezala, baizik eta berarekin aparte hartu eta

2021/08/29

ZER DA JESUS, MAGOA ALA MESIAS? Markos 7,31-37
Urteko 23. igandea B 2021-09-05

Pertsona sorgor bat sendatzeko zailtasuna

Markosen ebanjelioaren 7. kapituluaren amaierara iritsi garenean, sendatuak ditu jada Jesusek gaixo asko: legendun bat, paralitiko bat, besoa elbarri duen bat, emakume odol-jariodun bat; piztua du Jairoren alaba ere; gainera, oinaze fisiko eta psikiko duten jende asko sendatua du. Mirari horietako bakar batek ere ez dio eskatu ahalegin txikienik. Aski izan du hitz bat

2021/08/28

Urteko 22. Igandea B 2021-08-29
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaien muina adibide batekin adieraziko nuke: zer da inportanteagoa, apaiz bati errespetua agertzea ala apaiz horrek errespeturik ez dion pertsona bati errespetua agertzea?

Nahi bada, apaizaren lekuan, ipin dezakezu «zeure aita» edota «Lehendakaria» edota …

Gatozen gaurko ebanjeliora. Bost igandez, San Joanen liburutik hartu dugu ebanjelioa. Gaur San Markosen ebanjeliora itzuli gara. Jesusek, fariseu eta lege-maisu batzuekin izan duen eztabaida baten ondoren, jendeari irakaspen hau eman

2021/08/27

URTEKO 22. IGANDEA B (2021-08-29)

SARRERA

Senideok, bost astetan San Joanen ebanjelioko seigarren kapitulua entzun dugu. Gaur San Markosen ebanjeliora itzuliko gara.
Urteko 22garren igande honetan egiazko erlijioa zer den adieraziko digu Jesusek. Erlijioaren eta Jainkoaren Hitza betetzearen artean, erlijioaren eta bihotzaren artean, zein erlazio izan behar duen argitu nahi digu. Deuteronomio liburuko lehen irakurgaiak hau eskaintzen digu: batetik, Moisesek Legeaz egin duen laudorioa; bestetik, Lege hori bete beharra. Ebanjelioan, Jesus, legea

2021/08/27

JAINKOAREN ARRANGURA (Markos 7,1-8.14-15.21-23
Urteko 22. igandea B (2021-08-29)

Galileako fariseu-taldetxo bat Jesusi hurbildu zaio jarrera kritikoan. Ez datoz bakarrik. Lagun dituzte lege-maisu batzuk, Jerusalemetik etorriak, herrixketako landa-jende xumearen ortodoxia defenditzeko kezkaz, inondik ere. Arriskutsua da Jesusen jarduera. Zuzendu beharra dago.

Ohartu dira ezen, kasu batzuetan, Jesusen ikasleek ez dutela errespetatzen arbasoen tradizioa. Ikasleen portaeraz mintzo badira ere, Jesusentzat da galdera; badakite, izan ere, hark irakatsi diela askatasun harrigarri hartaz bizitzen. Zer

2021/08/27

AXOLAGABETASUN HAZKORRA Marcos 7,1-8.14-15.21-23
Urteko 22. Igandea B 2021-08-29
Krisialdi erlijiosoa axolagabetasunerako joera hartzen ari da apurka-apurka. Eskuarki ezin hitz egin dugu propioki ateismoaz, ezta agnostizismoaz ere. Askoren jarrera hobekienik definitzen duena axolagabetasun erlijiosoa da, zeinetan ez baitago jadanik, ez galderarik, ez duda-mudarik, ez krisirik.

Ez da gauza erraza axolagabetasun hau definitzea. Nabari den lehenengo gauza kezka erlijiosoaren absentzia da. Jainkoa ez zaio interesatzen jende horri. Ardurarik gabe bizi da, nostalgiarik

2021/08/27

Urteko 22. igandea B ABESTIAK 2021-08-29

SARRERA

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,/ eta bakea, / eta bakea,

2021/08/23

Eskuak zikin eta bihotza garbi (Markos 7,1-8.14-15.21-23)
Urteko 22. igandea B (2021-08-22

Azken bost igandeetan San Joanen ebanjeliotik irakurri ondoren, Markosen ebanjeliora gatoz berriro; hau dugu B urteko oinarrizko ebanjelioa. Hilabete batez, bizi-ogia jateaz jardun gara. Igande honetan, arazoa ez da izango bizi-ogia jatea, baizik eta esku zikinez jatea. Fariseuek eta lege-maisuek (eskribauek) gibel-asmoz egindako galderak eragin dio Jesusi amorruz erantzutera: irakaspen aski misteriotsu bat jendearentzat, eta argibide bat ikasleentzat geroago.

2021/08/21

Urteko 21. Igandea B 2021-08-22
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaien muina bi galdera hauetan biltzen da: batetik, gaurko lehen irakurgaian, Josuek Israelgo tribuei egindako galderan: «Baina Yahve (Jauna) zerbitzatzea ongi iruditzen ez bazaizue, aukera ezazue zein zerbitzatu: zuen arbasoek Mesopotamian zerbitzatu zituzten jainkoak ala amortarren jainkoak; nik eta nire etxekoek Jauna zerbitzatuko dugu» (Josue 24,15); bestetik, gaurko ebanjelioa, Jesusek ikasleei egindako galderan: «Zuek ere alde egin behar al duzue?» (Joan 6,67).

Hori da

2021/08/20

URTEKO 21. IGANDEA B (2021-08-22)

SARRERA

Senideok, Joanen ebanjelioko seigarren kapitulua bukatuko dugu gaur. Zerutik jaitsia den ogi bezala agertu zaigu Jesus orain arte. Gaur, aldiz, bizia dakarren Hitz bezala ageri zaigu.
Hitzaldi honetan guztian, Jesusen elkarteko izateko baldintzak zein diren azaldu nahi izan du ebanjelariak. Eta hau eskatzen du: Jesusekin bat egitea eta haren maitasun-proposamena geure egitea. Hitz batean esanik, gizakiaren onerako lan egitea eskatzen du, nork bere buru-eskaintza eginez.
Horrenbestez,

Page 10 of 218