EGUNEAN EGUNEKO EBANJELIOA 2024
liburuaren aurkezpena, Lazkao 2023-10-26 Liburuaren SARRERA
PEDRO CASALDALIGA PLA, CMF
(Balsareny, Catalunya 1928/02/16-São Félix do Araguaia,
Brasil 2020/08/8)
Pedro edo Pereren heriotzaren berri izan bezain laster, burutik pasa zitzaigun berari eskaintzea gure liburutxo honen azala eta sarrera. Noski, 2021ekoan ezin eman, libururen testua inprentan zegoelako, 2022ko Sarrera, ignaziotar urtea zela eta, san Ignaziori eskaini beharrekoa zela uste genuen; eta 2023koan, sinodotasunaren sinodoa aintzakotzat hartuta, sinodorako bideari
San Markosen ebanjelioa (2023-10-26)
Jose Antonio Pagolaren
«Jesusen Berri Ona San Markosi entzunez, 2023-2024»
liburuaren AURKEZPENA
Gauza jakina da: urte liturgikoan, igandeetan, hiru ebanjelio sinoptikoak txandaka irakurtzen dira: A urtean Mateo; B urtean Markos; C urtean Lukas. San Joanen ebanjelioak tartekatu egiten da hiru urte horietan.
Datorren urte liturgikoa (abendualditik abendualdira), 2023-2024koa, B urtea da. San Markosena irakurriko, entzungo, biziko dugu, nagusiki.
Askotan idatzi izan da, gure liturgian ebanjelioa irakurtzeko modua ez dela
JAINKOA JENDE XUMEARI AGERTZEN ZAIO (Mateo 10,37-42)
Urteko 14. Igandea A 2023-07-09
Behin batean, denak harriarazi zituen Jesusek Jainkoari eskerrak ematean, Galileako jende xumearen artean arrakasta lortu eta lege-maisuen, eskribauen eta apaizen artean, berriz, porrota izan zituela-eta. «Eskerrak demazkizut, Aita… gauza hauek jakintsuei eta adituei ezkutatu eta jende xumeari agertu dizkiozulako». Jesus alai ageri da. «Bai, Aita, hobeto iritzi diozu horri». Hori da «gauzak» agertzeko Jainkoak duen modua.
Jende xumea eta eskolatu
GORAZARREA
Eguberrialdia
JAINKO ONBERA ETA ERRUKIZ BETEA
GORAZARREA 2022-2023 Eguberrialdian egosia
Jatorrizko testua: Dionisio Amundarain
Kantatzeko moldaketa: Pello Esnal
Jainko errukiz betea zara,
zintzoa eta onbera,
zeuk jarria dut barru-barruan
zeureganako joera.
Hau da egarri hondogabea,
aseezina sobera,
alditan ezti gozoa baina
sarri arantza minbera!
Jainko onbera eta errukiz neurri gabe betea,
zuk duzu itsatsi nire barnean, ezkutuan,
Sagarrondo batean sagarra eman beharra bezala,
zugana jo beharra itsatsi duzu, ur-egarria baino biziagoa,
zugan bilatu
Abendualdiko 1. igandea C 2021-11-28
HOMILIA
Anai-arrebok!
Liturgiari dagokionez, urte berria hasi dugu gaur. Eta urte berriarekin, abendualdia. Abendu hitza latineko «adventus» hitzetik dator. Etorrera esan nahi du.
Hain justu, abendualdian hiru etorrera ospatzen ditugu: batetik, duela 2000 urte Jesus etorri zitzaigun Andre Mariagandik eta Joseremgandik jaioz; bestetik, egunero-egunero etorri dator Jesus hura bera, bihotza irekitzen badiogu; hirugarren, duela 2000 urte apal-apal eta pobre etorri zen Jesus hura bera, egun batean aintzatsu
ABENDUALDIKO 1. IGANDEA (C) 2021-11-28
SARRERA
Senideok! Abendualdia hasi dugu gaur. Jesusen hiru etorrera ospatzen ditugu. Batetik, duela bi mila urte inguru, Jesus gizon eginik etorri zen. Bigarren, etorri dator beti sakramentu bidez edota eguneroko gorabeheretan. Hirugarren, aintzatsu etorriko da egun batean, mundu berpiztua Aitaren eskuetan ipintzeko.
Lehen etorrian, Ama Mariagandik jaioz, pobre eta apal etorri zen, gutako bakoitzari eskua luzatzeko.
Bigarren etorria, egunero egiten digun bisita da. Guztiok maite gaitu. Eta
Page 1 of 218