Asun Irizarren zeruratze-elizkizuna (2015-08-08)

SARRERA

Asunen familiarteko maiteok! Denbora luzean zaindu duzue Asun, arretaz eta maitasunez.
Ondo probatu duzue, zer den pertsona maite bati hitz egin eta erantzunik ez jasotzea.
Ondo asko probatu duzue, maitasuna maitasun dela, eta ez duela ezer eskatzen ordainetan.

Eskerrik asko, Asunen ospakizun honetara etorri zareten guztioi.
Ondo asko dakizue guztiok, lur honetako bizitzak askotan eskatzen digula heroismoa ere, aurrera egiteko.

Jakin dezagun guztiok, maitasun hori, heroismo hori ez dela ustel aterako. Izango duela gure biziak, oinazerik gabeko BIZI izango den zoriona.
Izan dezagun gogoan, oinazerik, negarrik, heriotzarik izango ez duen betikotasunerako eginak garela jaiotzetik.

Ospakizun honetara dei egin digun Jesusen Espirituak berotu ditzala gure fedea eta esperantza.

KRISTAU HERRIAREN OTOITZA

Oharra. Esan fededunei, ohiko erantzunaren ordez, beste hau erantzun behar dutela: ESKERRAK ZURI, JAUNA!

1.- Jauna, Teilhard de Chardin-ek bezala, badakit, heriotza ez dela gauzen joan-etorrian pertsona bat betiko galtzea, baizik zurekin bat egitea. Goratua zu, Jauna. ERANTZUNA: Eskerrak zuri, Jauna.
2.- Jauna, San Anbrosiori bezala, heriotzak ez dit beldurretik ematen, bizitzaren muga horretan, zu, Jaun on-on hori baitzaitut zain. Goratua zu, Jauna.
3.- Jauna, Xabier Leterekin, «Non hago, Asun?» egiten dit ahots batek, eta «zure, zeruko Aita horren altzoan», beste batek. Goratua zu, Jauna.
4.- Jaurkol poetak bezala, «ez egin negar nire hilobi bazterrean» esaten dit Asunek zeruko Aitaren altzotik, baizik «eseri t´a egon isilik nirekin hizketa luzean». Goratua zu, Jauna.

DIONISIO AMUNDARAIN