ERRAMU IGANDEA C ABESTIAK
(2016-03-20)

Erramuen bedeinkazioaren aurretik

Bihotz batez elkarturik
Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.

Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

Bedeinkazioaren ondoren, prozesiokoan

Jainko gizon eginari
Agur, ospe, onespena;
“Jesukristo erregeri
Esker, otoitz, maitasuna” (2)

Mundu guztiak bete dezala
Jesukristoren legea,
Mundu guztira heldu dadila
Harek dakarren argia.

Jainko gizon eginari
Agur, ospe, onespena;
“Jesukristo erregeri
Esker, otoitz, maitasuna” (2)

Ager dadila denetan Jesus
etxetan eta herrian,
egiteetan eta hitzetan:
jende guztien erdian.

Jainko gizon eginari
Agur, ospe, onespena;
“Jesukristo erregeri
Esker, otoitz, maitasuna” (2)

SALMOA: Lehen irakurgaiaren ondoren

Nire Jainkoa, non zaude zu?
Nola eskutik utzi nauzu?

Ikusten nautenak honela ari zaizkit barreka,
ezpain keinu eta buru eraginka:
«Jaunagan du uste on. salba beza:
maite badu, onik atera beza.- R/.

Nekaldiaren aurrekoa (Salmoaren segidan)

Jesu Kristo
guri mintza
argi gure bihotza.

Kristo gugatik menpeko egin zen heriotzaraino,
gurutzeko heriotzaraino.
Horregatik,
Jainkoak goratu egin zuen,
eta izen guztien gaineko izena eman zion.- R/.

NEKALDIA (ebanjelioa): tartean hiru abesti

1.-Elkar maita dezagula
Zuk maitatu bezala.

2.-Erruki hutsa dugu Jauna.
Errukia ta maitasuna.

3.-Gurutze maite osasungarri,
Zu zara bake, bizi-iturri.

SINESTEN DUT

SINESTEN DUT, JAUNA,
SINESTEN DUT.

SANTU HOSANNA HOSANNA (Santu santu santua) (Bened 127)

Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, zeru goienetan.

GURE AITA

Gure aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

Jaunartzea

• Bedeinkatua Zu, Jauna, gure arbasoen Jainkoa
Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.

• Bedeinkatua / zure izen santu eta aintzagarria.
Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.

• Bedeinkatua Zu, / jauretxe santu eta aintzagarrian.
Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.

• Bedeinkatua Zu, / zure erreinuko aulkian.
Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.

• Bedeinkatua Zu, / kerubin gainean eseriz leizeak ikusten dituzuna.
Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.

• Bedeinkatua Zu, / zeru-sabaian.
Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.

Bukaeran Zabaldu itzazu Jauna (Loiola 513. or.)

Zabaldu itzazu, Jauna,
zure+errukizko ateak,
eta askatu guregan
bekatuaren kateak.
Barka, Jauna, zure
semeon hutsegiteak.