Maria Jai eta Izen batzuk
-Virgen del Perpetuo Socorro: patrona de la diócesis de Arecibo (Puerto Rico)
-Doloreetako Ama: bere Semearen Doloreekin bat egiten jakin duen Amarekin bat egiten dugu.
-Iragarpena Mariari (martxoaren 25ean): “Angelus”arekin lotua: Jaunaren Aingeruak iragarri zion Mariari, eta Esp. Santuaren egitez sortu zuen; poztu zaitez, Ama Maria, zuk bakarrik ezereztu dituzu heresia guztiak, zeren Gabriel goiaingeruaren hitza sinetsi baituzu.
-Arrosario santua (urriaren 7an): Arrosen koroia da arrosarioa, zeinetan agur-mariak baitira arrosak. Historikoki, Lepantoko itsas garaipenarekin (1571) loturik indartu zen jai hau, arrosarioa errezatzeari egotzi baitzitzaion garaipena.
-Jasokundea (abuztuaren 15ean):
Lk 11,27 hurr.: amatasun biologikoa baino gehiago, “Jainkoaren hitza entzun eta gorde izana”;
Pio XII.ak, 1950ean, dogma deklaratu zuen; hainbat testu gogoratua: “Exaltata est” (Sal 56,6); “Paradisi portae” ireki dira; “Benedicta tu” (Lk 1,42); “Gloriosa praedicantur” (Sal 86,3); Coeli anuntiant”: justicia, aintza (Sal 96,6); “Cantate Domino”: Marigan miragarriak egin dituelako (Sal 97,1); “Benedicta filia” (Judit 13,32); “Pulcra es” (Abestirik Ederrena 6,3); Sal 45(44) eta Abestirik Ederrenean Erregearen emaztetzat hartzen da Maria; protoebanjelio deitu pasartean (=Has 3,9-15): azken betekuntzatzat hartzen da jasokundea; 1 Ko 15,20-26.53-57 (poz-oihuz bukatzen dena): “Herio, non da zure garaipena? Herio, non da zure eztena?”; Lk 1,41-50: Mariak eta Elisabetek topo egitearen ebanjelioa; Ap 12,1: “eguzkiz jantzitako emakumea…”; Judit 13,22-25; 15,10: Judit Mariaren irudi; Has 3,15: “etsaigoa ezarriko dut zure eta emakumearen artean”: Mariaren erabateko goratzea.
-Mariaren jaiotza (irailaren 8an)