Andre Mariaren zeruratzea ABESTIAK 2017-08-15
SARRERA (Bened 552)
Guztiok bat eginda, / bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada / Mariren ontasuna. / Andre Maria.
Zeru-talde guztiak / kantuz lehiatzen dira,
zu beti jasotzera / ahal duten goienera. / Andre Maria.
Santuen Erregina / gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun / zerura jo dezagun. / Andre Maria.
AINTZA GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)
R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
1.-Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako, / gora zu, / bedeinkatua zu.
Gorespen zuri, / ahuspez agur, / eskerrak zuri.
Jainko Jauna, / zeruko Errege / Jaungoiko Aita / guztialduna. R/.
2.-Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren bildots, / Aitaren seme
zuk kentzen duzu munduko bekatua, / erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / entzun gure deia.
Aitaren eskuinaldean jarririk zaude Zu, / erruki, Jauna. R/.
3.-Zu bakarrik, [-1] Santua. / Zu bakarrik [-1] Jauna.
Zu bakarrik Goi-goikoa, Jesu Kristo, / Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan. Amen. R/.
SALMOA Mintzo eta Kantu A Urtea 2017 9/04.
Gure+erregina / zure+eskuinean dago zutik.
Erregeen alabak bidera datozkizu,
erregina, Ofirko urrez apaindurik,
zure eskuinean dago zutik. R/.
ALELUIA Mintzo eta Kantu A Urtea 2017 9/05.
Aleluia, aleluia, aleluia.
Maria zeruetara jasoa izan da; / pozik daude aingeruak.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.
SANTU
Santu, Santu, Santua, Aita, / Santua Espiritua,
Santua ere Jainko Semea, Jesus Belenen sortua.
Zeru ta lurrak zure distiraz ondo daude argituak.
Gora ta gora Jaungoiko Jauna, zaitez, bai, bedeinkatua:
zure izena izan dadila / lur-zeruetan goratua.
JAUNARTZEA
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Bihotz barrenean / gorderik zaitut
Nahigabean ere / hauxe esango dizut
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik / uzten ez duzu
Poz ta atsekabean / dei egingo dizut
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
Naizen oso-osoa / zuri damaizut
Zurekin zerura / bizitzera nahi dut
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
AZKENA
Agur, Jesusen Ama,
birjina maitea,
Agur, itsasoko izar
distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea,
agur, bekatarien
kaia eta estalpea (2).