Andre Maria ABESTIAK 2020-12-08

SARRERA

Goiz arrats eta eguerditan,
Ama, goresten zaitugu,
aingeruaren hitzak berak
guk ere esaten ditugu.

Aingeru batek Mariari dio:
“Graziaz betea”,
Jaungoikoaren Semeari
emango diozu sortzea.-R/.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza / betetzen gabiltza.

Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
abestu Jaunari.

SALMOA Bened 719. or.

Kanta Jaunari kantu berri, / egin baititu hainbat harrigarri.

Ikusi dute lur-muga denek, / gure Jainkoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu txalo Jaunari, / egin oihu eta irrintzi, egin eresi.-R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Poztu, Maria, graziaz bete hori; / Jauna zurekin.
Bedeinkatua zu, / emakumeen artean.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, hosanna / zeru goienetan!
Zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna / zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena, / santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua, / egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur / egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak, / geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
EZ GAITZAZU UTZI TENTALDIAN ERORTZEN
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Kanta zagun guztiok / bihotza betean,
gure Salbaitzailea / etorri artean.

Gauaren erdian da / entzun deiadarra:
“Erne egon gaitezen, / badator senarra”.-R/

Nagusia badator (e)ta, / lapurrak bezala,
Jaunaren zain guztiok / aurkitu gaitzala.-R/

MAGNIFICAT

«Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat neure barrua, Jainkoa baita nire salbamena,
ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna.

Horregatik, dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek,
handiak egin baitizkit Ahalguztidunak;
santua da haren izena,
eta haren errukia gizaldiz gizaldi
begirune diotenengana.

Bere besoaren indarra erabili du,
buru-harroak suntsitu ditu;
bota ditu beren aulkietatik ahaltsuak,
eta gora jaso ditu ezerezak;
ondasunez bete ditu gose zeudenak
eta esku-hutsik bidali aberatsak.

Lagun etorri zaio bere morroi Israeli,
bere errukiaz oroiturik;
hala zien gure gurasoei hitzemana,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana».

AZKENA

Maria sortu zinen errugabekoa, / santutasun guztiaz apaindutakoa.
Agur, agur, agur Maria, / Agur, agur, guztiz garbia.