Andre Maria Sortzez Garbia ABESTIAK 2015-12-05

SARRERA

Goiz arrats eta eguerditan,
Ama, goresten zaitugu,
aingeruaren hitzak berak
guk ere esaten ditugu.

Aingeru batek Mariari dio:
“Graziaz betea”,
Jaungoikoaren Semeari
emango diozu sortzea..

Goiz arrats eta eguerditan,
Ama, goresten zaitugu,
aingeruaren hitzak berak
guk ere esaten ditugu.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
abestu Jaunari.

SALMOA

Kanta Jaunari kantu berri,
egin baititu hainbat harrigarri.

Ikusi dute lur-muga denek,
gure Jainkoagandiko garaipena.
Lur osoa, egiozu txalo Jaunari,
egin oihu eta irrintzi, egin eresi.

Kanta Jaunari kantu berri,
egin baititu hainbat harrigarri.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Poztu, Maria, graziaz bete hori;
Jauna zurekin.
Bedeinkatua zu,
emakumeen
artean.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU (Bened 112 or.)

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan!
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna
zeru goienetan!

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Kanta zagun guztiok
bihotza betean,
gure Salbaitzailea
etorri artean.

Gauaren erdian da
entzun deiadarra:
“Erne egon gaitezen,
badator senarra”.

Kanta zagun guztiok
bihotza betean,
gure Salbaitzailea
etorri artean.

Nagusia badator (e)ta,
lapurrak bezala,
Jaunaren zain guztiok
aurkitu gaitzala.

Kanta zagun guztiok
bihotza betean,
gure Salbaitzailea
etorri artean.

AZKENA

Maria sortu zinen errugabekoa,
santutasun guztiaz apaindutakoa.

Agur, agur, agur Maria,
Agur, agur, guztiz garbia.