Andre Maria, Jainkoaren Ama ABESTIAK 2019-01-01
SARRERA
Oi Betlehem! / Etorri da zure garaia.
Oi Betlehem! /Ongi baitu distiratzen,
zugandik heldu den argiak
betetzen (d)itu bazter guztiak.
Oi Betlehem!, Oi Betlehem!
Artzainekin / nator gaur zugana, Mesias,
artzainekin.
Haiek egina nahi dut egin, / adoratzen zaitut egiaz
eta maite bihotz guztiaz, / artzainekin, artzainekin.
AINTZA
Aintza aintza Aleluia (3) / abestu Jaunari.
Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.
SALMOA
Agertu zure / bihotz ona.
Eman zuk, / Jauna, osasuna.
Ene Jainko,
ospa zaitzatela herriek,
ospa zaitzatela herri guztiek.
Jainkoak bedeinka gaitzala,
lur bazter guztiek begirune izan diezaiotela..-R/.
ALELUIA
Kanta dezagun denok: / “Hau da egun alaia,
Jesus jaio da eta / kanta ALELUIA”.
Askotan eta era askotara hitz egin zien
Jainkoak Profeten bidez / aspalditik gure arbasoei;
eta azkenak diren / egun hauetan,
Semearen bidez / hitz egin digu.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
handitu Zuk nire sinesmena.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin / Zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.
JAUNARTZEA
Gora, gora, gora hots egin, / alaitasun ta txaloekin,
guztiak poztu, eragin:
R/ “Agertu da Jaungoikoa, / Mariagandik sortua” (2).
Gazteak, arren, abestu, / jaio berria goratu
ahots batez eupatu: -R/-
Izan bedi onetsia
gizonen salbatzailea,
hobenen kentzailea: -R/-
AZKENA AGUR MARIA BELEMGO (Gora Jainkoa-7, 48)
R/.- Agur Maria Belemgo, / Jesus haurrarekin;
agur, graziaz betea, / Jauna da zurekin.
Jauna ta Jesus da zure / sabeleko fruitu;
andre guztien artean / bedeinkatua zu.-R/.
Ama-Semeak han daude / hain apal, hain xume:
Ama, Andre Maria da, / Jaungoikoa ume.-R/.
Santa Maria Birjina, / Jainkoaren Ama,
otoitz egin gure alde, / zaude guregana.-R/.
Zure beharrean gaude, / Ama, beti ere;
heriotzako orduan / batik bat halere.-R/.