Andre Maria Jainkoaren Ama B ABESTIAK (2018-01-01)

SARRERA

Oi Betlehem! / Etorri da zure garaia. / Oi Betlehem!
Ongi baitu distiratzen, / zugandik heldu den argiak
betetzen ditu bazter guztiak. / Oi Betlehem!, Oi Betlehem!

Artzainekin / nator gaur zugana, Mesias, / artzainekin.
Haiek egina nahi dut egin, / adoratzen zaitut egiaz eta
maite bihotz guztiaz, / artzainekin, artzainekin.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza / betetzen gabiltza.

SALMOA

Agertu zure bihotz ona. / Eman zuk, Jauna, osasuna.

Erruki bekigu, Jainkoa, / bedeinka gaitzala,
ager diezagula / aurpegi alaia;
ezagutu dezaten lurrean zure bidea,
herri guztietan zugandiko salbamena

Agertu zure / bihotz ona. / Eman zuk, Jauna, osasuna.

ALELUIA

Kanta dezagun danok: / “Hau da egun alaia,
Jesus jaio da eta / kanta ALELUIA”.

Askotan eta era askotara hitz egin zien / Jainkoak Profeten bidez
aspalditik gure arbasoei; / Eta azkenak diren egun hauetan,
Semearen bidez hitz egin digu.

Kanta dezagun danok: “Hau da egun alaia, / Jesus jaio da eta
kanta ALLELUIA”.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin / Zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.

GURE AITA

JAUNARTZEA

Gora, gora, gora hots egin, / alaitasun ta txaloekin,
guztiak poztu, eragin: / / “Agertu da Jaungoikoa, / Mariagandik sortua” (2)

Gazteak, arren, abestu, / jaio berria goratu / ahots batez eupatu:

“Agertu da Jaungoikoa, / Mariagandik sortua” (2)

Izan bedi onetsia / gizonen salbatzailea, / hobenen kentzailea:

“Agertu da Jaungoikoa, / Mariagandik sortua” (2)

AZKENA Agur Maria Belemgo (Gora Jainkoa-7, 48)

R/.-Agur Maria Belemgo, / Jesus haurrarekin; / agur, graziaz betea,
Jauna da zurekin.

Jauna ta Jesus da zure / sabeleko fruitu; / andre guztien artean
bedeinkatua zu.-R/.

Ama-Semeak han daude / hain apal, hain xume:
Ama, Andre Maria da, / Jaungoikoa ume.-R/.

Santa Maria Birjina, / Jainkoaren Ama,
otoitz egin gure alde, / zaude guregana.-R/

Zure beharrean gaude, / Ama, beti ere;
heriotzako orduan / batik bat halere.-R/.