Andre Maria Jainkoaren Ama B ABESTIAK (2015-01-01)

SARRERA

Oi Betlehem!
Etorri da zure garaia.
Oi Betlehem!
Ongi baitu distiratzen,
zugandik heldu den argiak
betetzen ditu bazter guztiak.
Oi Betlehem!, Oi Betlehem!

Artzainekin
nator gaur zugana, Mesias,
artzainekin.
Haiek egina nahi dut egin,
adoratzen zaitut egiaz eta
maite bihotz guztiaz,
artzainekin, artzainekin.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.
Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

SALMOA

Agertu zure bihotz ona.
Eman zuk, Jauna, osasuna.

Erruki bekigu, Jainkoa,
bedeinka gaitzala,
ager diezagula
aurpegi alaia;
ezagutu dezaten lurrean zure bidea,
herri guztietan zugandiko salbamena

Agertu zure
bihotz ona.
Eman zuk, Jauna, osasuna.

ALELUIA

Kanta dezagun danok:
“Hau da egun alaia,
Jesus jaio da eta
kanta ALELUIA”.

Askotan eta era askotara hitz egin zien
Jainkoak Profeten bidez
aspalditik gure arbasoei;
Eta azkenak diren egun hauetan,
Semearen bidez hitz egin digu.

Kanta dezagun danok: “Hau da egun alaia,
Jesus jaio da eta
kanta ALLELUIA”.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
Zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Gora, gora, gora hots egin,
alaitasun ta txaloekin,
guztiak poztu, eragin:

“Agertu da Jaungoikoa,
Mariagandik sortua” (2)

Gazteak, arren, abestu,
jaio berria goratu
ahots batez eupatu:

“Agertu da Jaungoikoa,
Mariagandik sortua” (2)

Izan bedi onetsia
gizonen salbatzailea,
hobenen kentzailea:

“Agertu da Jaungoikoa,
Mariagandik sortua” (2)

AZKENA Agur Maria Belemgo (Gora Jainkoa-7, 48)

Agur Maria Belemgo,
Jesus haurrarekin;
agur, graziaz betea,
Jauna da zurekin.

Jauna ta Jesus da zure
sabeleko fruitu;
andre guztien artean
bedeinkatua zu.

Ama-Semeak han daude
hain apal, hain xume:
Ama, Andre Maria da,
Jaungoikoa ume.

Santa Maria Birjina,
Jainkoaren Ama,
otoitz egin gure alde,
zaude guregana.

Zure beharrean gaude,
Ama, beti ere;
heriotzako orduan
batik bat halere.