Jaunaren Antzaldatzea V. mendeaz geroz ospatu ohi da, Ekialdeko elizetan hasita. Garizumako bigarren igandean urtero ospatu ohi da gertakari hau,
pazko-gertakariaren iragarpen bezala. Izan ere, Antzaldatzeak «ikasleen
bihotzak prestatu zituen gurutzearen lotsaria garaitzeko». Jaunaren bataioko
ezaugarri bat baino gehiago du Antzaldatzeak. Mendian ere Aitaren ahotsa
entzun zen, Jesus bere Seme maitea duela esanez, lainoak inguratu zuen Jesus.
Moises eta Elias azaldu ziren Jesusekin pazko-gertakariaz hizketan. Bataioak
bezala, Jesusen Antzaldatzeak ere Jainkoak «bere seme-alaba» eta Kristoren
oinordekide egingo gaituela iragartzen du. Gertakari horretan, Elizaren itxaropena piztu zuen Jesusek, Bera agertzean «gorputz osoan argi egingo zuen distira agertu baitzuen Beregan». Apostoluek izan zuten ikuskari hura, gerora
Jesus «den bezalakoa ikusi ahal izatearen» hasikina izan zen. Eukaristiak
«Semearen antzeko izaten» lagunduko digu.