Urteko 25. igandea A (2014-09-21) ABESTIAK

SARRERA Gora zaitzala lur guztiak (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala
zure izena, Jauna.

1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde hark eginak. R/.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.-R/:

SALMOA Erruki hutsa (Sal 144) (Mintzo eta Kantu 2014 10/5)

Erruki hutsa dugu Jauna,
errukia ta maitasuna.
Egun oro zaitut bedeinkatuko,
zure izena menderen mende dut goretsiko.
Handi da Jauna guztiz goresgarri,
haren handitasuna ez daiteke igarri.
Erruki hutsa dugu Jauna,
errukia ta maitasuna.

ALELUIA Ireki iezaguzu (Mintzo eta lantu 2014 10/6)

Aleluia aleluia.

Ireki iezaguzu, Jauna, gure bihotza,
gogoz onar ditzagun zuren Semearen hitzak.

Aleluia aleluia.

SANTU Santu santu santua (bis) diren guztien (Bened 116)

Santu, santu, santua.
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Santu, santu, santua.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Hosanna zeru-goienetan!
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!
Hosanna zeru goienetan!

JAUNARTZEA Eskerrak bihotzetik (Bened 692)

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Zuk sortu ta salbatu
gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu
zureak garenok.

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Maitasun, bake, egi,
zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu.
Esker onak zuri.

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Alaitasun poz eta
osasunagatik,
senide ta lagunak
ditudalako nik.

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Hemen batasunean
gara gu elkartzen,
zeruko ezteietan
maikide gaitezen.

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

AZKENA

Agur Jainkoaren
Ama maite ederra
“zeruko atea
itsasoko izarra” (2).