Abendualdiko 4. igandea C ABESTIAK 2015-12-20
SARRERA
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Bihotz barrenean gorderik zaitut;
nahigabean ere hauxe-esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Zugan uste duenik uzten ez duzu.
Poz ta-atsekabean dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
Naizen oso-osoa zuri damaizut.
Zurekin zerura bizitzera nahi dut:
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
SALMOA
Salbatzailea,
zatoz lehenbailehen
zure zain, Jauna,
gaude gu hemen.
Israelgo artzain,
Kerubim gainean eseri ohi baitzara,
zure indarrari eragiozu,
zatoz eta salba gaitzazu.
Itzul zakizkigu, gudari-taldeen Jainko,
Begira zerutik, ikus, mahatsondo honi ager zakizkio:
zeure eskuz landatu duzun aldaxka honi,
zeuk indartu duzun landareari. –R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia.
Hona hemen ni, Jaunaren mirabea;
Gerta bekit zuk diozun bezala.- R/.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
BAKEA EMATEAN
Maitasuna
bakearekin batera
eskaintzeko
nator esku ematera.
JAUNARTZEA
Dohatsu bihotz garbiak,
Ikusiko baitute Jainkoa.
1.-Dohatsu / bihotz barnez / pobreak:
haiena baita / zeruetako / erreinua.
Dohatsu / otzan eta / eztiak:
agindutako / lurraz baitira / jabetuko.- R/.
2.-Dohatsu / negarretan / direnak:
gozotasuna / izango dute /Jaunagandik.
Dohatsu / zuzen gose / direnak:
ho(r)ien goseak / bere asea / izango du.-R/.
3.-Dohatsu / errukior / direnak:
ziur baitute / lortuko haiek / errukia.
Dohatsu / garbi diren / bihotzak:
Haiek baitute /Jaun zerukoa / ikusiko.- R/.
4.-Dohatsu /bakezale / direnak:
beren izena / izango dute / Jainko seme.
Dohatsu / zapalduak / direnak:
haiena baita / zeruetako / Erreinua.- R/.
5.-Alaitu / eta poztu / zaitezte:
ederra baita / zuen saria / zeruetan. –R/.
AZKENA
Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.
●Zuk sortu ta salbatu / gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu / zureak garenok.
Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.-R/.
●Maitasun, bake, egi, / zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu. / Esker onak zuri.-R/.