Abendualdiko 4. ig C 2018-12-23
ABESTIAK
SARRERA
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Bihotz barrenean gorderik zaitut;
nahigabean ere hauxe-esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Zugan uste duenik uzten ez duzu.
Poz ta-atsekabean dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
Naizen oso-osoa zuri damaizut.
Zurekin zerura bizitzera nahi dut:
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
SALMOA
Salbatzailea, zatoz lehenbailehen
zure zain, Jauna, gaude gu hemen.
On eta zuzen / delako Jaunak / eman die
bekatariei / zuzenbidea.
Apalak ditu / bide zuzenez / eramaten,
nondik ibili / die esaten.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Hona hemen ni, Jaunaren mirabea;
Gerta bekit zuk diozun bezala.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten du,
Jauna. sinesten du,
handitu Zuk nire sinesmena.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.
Gure Aita zeruetan zarena, / santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua, / egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur / egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak, / geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero, / eta ez utzi gu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Dohatsu bihotz garbiak, / Ikusiko baitute Jainkoa.
1.-Dohatsu / bihotz barnez / pobreak:
haiena baita / zeruetako / erreinua.
Dohatsu / otzan eta / eztiak:
agindutako / lurraz baitira / jabetuko.- R/.
2.-Dohatsu / negarretan / direnak:
gozotasuna / izango dute /Jaunagandik.
Dohatsu / zuzen gose / direnak:
ho(r)ien goseak / bere asea / izango du.-R/
3.-Dohatsu / errukior / direnak:
ziur baitute / lortuko haiek / errukia.
Dohatsu / garbi diren / bihotzak:
Haiek baitute /Jaun zerukoa / ikusiko.- R/.
4.-Dohatsu /bakezale / direnak:
beren izena / izango dute / Jainko seme.
Dohatsu / zapalduak / direnak:
haiena baita / zeruetako / Erreinua.-R/
5.-Alaitu / eta poztu / zaitezte:
ederra baita / zuen saria / zeruetan.-R/
Azkena
Eskerrak bihotzetik, / Aita Jaungoikoa.
●Zuk sortu ta salbatu / gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu / zureak garenok.-R/
●Maitasun, bake, egi, / zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu. / Esker onak zuri.-R/