Abendualdiko 3. igandea B ABESTIAK 2017-12-17

SARRERA

R/.-Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera dator Jainkoa.

Jainko zuzen, zintzo,
gutaz, arren, erruki:
agindu zenu(e)n Salbatzailea,
zure seme-alabori,
arren, bidali.-R/.

SALMOA

Bedeinkatua Jauna,
gure Jainkoa.

Ondasunez bete ditu gose zeudenak,
eta esku hutsik bidali asko zutenak.
Bere gain hartu du Israel, bere herria,
errukia gogoratu zaiola.

Bedeinkatua Jauna,
gure Jainkoa.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jaunaren espiritua niregan dago,
behartsuei berri ona ematera bidali nau.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU (Gora J.-7,26: Lourdes)

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua
Jaunarengandik
datorrena.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ETA EZ UTZI GU TENTALDIAN ERORTZEN
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

R/. Jauna, nire bihotzak deitzen zaitu,
zatozkit, bada, laster, ene Jesus.

1.-Egiaz sinesten dut / hor zaudela,
nire Jaun eta nire / Jaungoikoa.
Zatoz, Jesus maitea, / bihotzera.

R/. Jauna, nire bihotzak deitzen zaitu,
zatozkit, bada, laster, ene Jesus.

2.-Intzik hartzen ez duen / loretxua
laster ikusiko da / ihartua;
ni ere Jesus gabe / naiz galdua. R/.

3.-Zuregandik, o Jauna, / ni urruti,
ezin ninteke inolaz / ez ni bizi;
zure zain gau ta egun / nago beti. R/.

4.-Artzain on maitagarri / zaren Jesus,
Zeure+artalde horretan / har nazazu;
Elkarrekin gaitezen / ni eta zu. R/.

AZKENA

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Maitasun, bake, egi,
zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu.
Esker onak zuri.-R/