Abendualdiko 2. ig B ABESTIAK 2017-12-10
SARRERA
Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera dator Jainkoa.
Jainko zuzen, zintzo,
gutaz, arren, erruki:
agindu zenu(e)n Salbatzailea,
zure seme-alaboi,
arren, bidali.-R/
SALMOA
Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena
emaguzu.
Entzungo dut Jaunak dioen Hitza:
“Bakezkoa da Jainkoaren Hitza”.
Hurbil zaie haren beldur direnei salbamena:
gure lurrean haren aintza biziko da.R/
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Urra ezazue bidea Jaunarentzat,
zuzendu haren bidexkak;
eta ikusiko dute guztiek
Jainkoaren salbamena.-R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.
SANTU
Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna;
zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ETA EZ UTZI GU TENTALDIAN ERORTZEN
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA Jauna, nire bihotzak deitzen zaitu (Bened 687)
R/. Jauna, nire bihotzak deitzen zaitu,
zatozkit, bada, laster, ene Jesus.
1.-Egiaz sinesten dut / hor zaudela,
nire Jaun eta nire / Jaungoikoa.
Zatoz, Jesus maitea, / bihotzera.
2.-I(hi)ntzik hartzen ez duen / loretxua,
laster ikusiko da / ihartua;
ni ere Jesus gabe / naiz galdua.-R/
3.-Zuregandik, o Jauna, / ni urruti,
ezin ninteke+inolaz / ez ni bizi;
zure zain gau ta egun / nago beti.-R/
4.-Artzain on maitagarri / zaren Jesus,
zeure+artalde horretan /har nazazu;
elkarrekin gaitezen / ni eta zu.-R/.
AZKENA
Agur, Maria, graziaz betea!
Jauna zurekin
bedeinkatu zu
emakumeen artean.
1.-Gora ta gora daukat bihotza kantari,
gora ta gora Jaun onari.-R/
2.-Pozaren pozez gainezka daukat nik gogoa,
Salbatzaile dut Jaungoikoa.-R/.