Abendualdiko 2. igandea A ABESTIAK 2016-12-04
SARRERA
Bakea ta justizia
bidali mundura, Jauna,
zure jaiotzak gugana
bekar poza, zoriona.
ZATOZ, JAUNA,
ZATOZ LURRERA,
ZURE HERRI HAU
SALBATZERA.
SALMOA
Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena emaguzu.
Emaiozu, Jainko, zure auzia erregeari,
zure zuzentasuna errege-semeari.
Zaindu beza zure herria zuzentasunez,
eta zure gizagaixoak zuzenbidez.
Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena emaguzu.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Urra ezazue bidea Jaunarentzat,
zuzendu haren bidexkak;
eta ikusiko dute guztiek
Jainkoaren salbamena.-R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
handitu zuk nire sinesmena.
SANTU
Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna
HOSANNA, HOSANNA,
HOSANNA ZERU GOIENETAN.
Bedeinkatua, Jaunaren
izenean datorrena.
HOSANNA, HOSANNA,
HOSANNA ZERU GOIENETAN.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik
JAUNARTZEA
R/.-Kanta zagun guztiok
bihotza betean,
gure Salbaitzailea
etorri artean.-R/.
Gauaren erdian da
entzun deadarra:
“Erne egon gaitezen,
badator senarra”.
Nagusia badator (e)ta,
lapurrak bezala,
Jaunaren zain guztiok
aurkitu gaitzala.-R/.
AZKENA
Agur, Jesusen Ama,
birjina maitea,
Agur, itsasoko izar
distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea,
agur, bekatarien
kaia eta estalpea (2).