Abendualdiko 4. ig B ABESTIAK 2020-12-20
SARRERA
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Bihotz barrenean gorderik zaitut;
nahigabean ere hauxe-esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Zugan uste duenik uzten ez duzu.
Poz ta-atsekabean dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
Naizen oso-osoa zuri damaizut.
Zurekin zerura bizitzera nahi dut:
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
SALMOA
Salbatzailea,
zatoz lehenbailehen
zure zain, Jauna,
gaude gu hemen.
On eta zuzen / delako Jaunak / eman die
bekatariei / zuzenbidea.
Apalak ditu / bide zuzenez / eramaten,
nondik ibili / die esaten.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Begira, birjinak sabelean sortu
eta semea izango du,
eta Emanuel ezarriko dio izena,
hau da, “Jainkoa gurekin”.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ez gaitzazu utzi gu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Dohatsu bihotz garbiak,
Ikusiko baitute Jainkoa.
1.-Dohatsu / bihotz barnez / pobreak:
haiena baita / zeruetako / erreinua.
Dohatsu / otzan eta / eztiak:
agindutako / lurraz baitira / jabetuko.- R/.
2.-Dohatsu / negarretan / direnak:
gozotasuna / izango dute /Jaunagandik.
Dohatsu / zuzen gose / direnak:
ho(r)ien goseak / bere asea / izango du.-R/.
Dohatsu bihotz garbiak,
Ikusiko baitute Jainkoa.
3.-Dohatsu / errukior / direnak:
ziur baitute / lortuko haiek / errukia.
Dohatsu / garbi diren / bihotzak:
Haiek baitute /Jaun zerukoa / ikusiko.- R/.
4.-Dohatsu /bakezale / direnak:
beren izena / izango dute / Jainko seme.
Dohatsu / zapalduak / direnak:
haiena baita / zeruetako / Erreinua.-R/.
Dohatsu bihotz garbiak,
Ikusiko baitute Jainkoa.
5.-Alaitu / eta poztu / zaitezte:
ederra baita / zuen saria / zeruetan.
Dohatsu bihotz garbiak,
Ikusiko baitute Jainkoa.
AZKENA
Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.
● Zuk sortu ta salbatu /
gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu /
zureak garenok.
Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.
● Maitasun, bake, egi, /
zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu. /
Esker onak zuri.
Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.