Pazkoaldiko 7. igandea IGOKUNDEA Abestiak (2015-05-17)

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

Jaunak eskuak altxatu eta
benedikatu zituen;
igo zenean, hari begira
zeru aldera bazeuden.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

Galilearrak, zertan zaudete
zeru aldera begira?
Berriz etorri behar zaizue
gaur igoa den antzera.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz: bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta
salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita
nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA Mintzo eta Kantu B Pazkoaldia 2015 6/46.

Lur osoa, egiozu irrintzi
Jainkoari.

Herri guztiek,
txalo jo ezazu,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna,
izan ere, izugarri,
lurbira osoan errege handi.-R/.

ALELUIA Mintzo eta Kantu B Pazkoaldia 2015 6/46.

Aleluia, aleluia, aleluia.

“Zoazte eta egin ikasleak herrialde guztietatik
–dio Jaunak-.
Ni zuekin nauzue egunero,
munduaren azken eguna arte”. R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU

Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna.
HOSANNA, HOSANNA,
HOSANNA ZERU GOIENETAN.
Bedeinkatua,
Jaunaren izenean datorrena.
HOSANNA, HOSANNA,
HOSANNA ZERU GOIENETAN.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA Jauna gure Jainkoa (Bedeinkatua Zu) (Gora Jainkoa-7)

1)Jauna, gure Jainkoa, bedeinkatua Zu!
Zeru-lurren Egile, bedeinkatua Zu!
Guztien Salbatzaile, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!
Gure Jabe zara ta, bedeinkatua Zu!

2)Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua Zu!
Guregatik hil zara, bedeinkatua Zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua Zu!

3)Espiritu Santua, bedeinkatua Zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua Zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua Zu!

AZKENA Zeru-lurren Erregina aleluia…Piztu zaigu (Bened 574)

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!

Zuregandik sortu dena:
Aleluia!
Hilobitik zutitu da:
Aleluia!

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!

Otoitzazu seme jauna:
Aleluia!
Gugan dadin bizi barna:
Aleluia!

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!

Oi Maria, bozkaria:
Aleluia!
Egiz baita piztu Jauna:
Aleluia!

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!