OSTEGUN SANTUA B Abestiak (2015-05-02)
SARRERA
Zein gozo (e)ta eder den
anaiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta
guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.
AINTZA
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu,
bedeinkatua zu.
Gorespen zuri,
ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Jainko Jauna, / zeruko Errege
Jaungoiko Aita
guztialduna. R/.
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren bildots,
Aitaren seme
zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia.
Aitaren eskuinaldean jarririk zaude Zu,
erruki, Jauna. R/.
Zu bakarrik, [-1] Santua.
Zu bakarrik [-1] Jauna.
Zu bakarrik Goi-goikoa, Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan. Amen. R/.
SALMOA
Zure kalizak bat gaitu egin
Jesu Kristoren odolarekin.
Zer bihurtuko / nik Jaunari,
hainbeste baitik / eman niri?
Kaliz santua / dut hartuko
Jaunari diot / gaur deituko. R/.-
EBANJELIO AURREKOA
Jesu Kristo, guri mintza,
argi gure bihotza.
“Agindu berri bat
ematen dizuet
-dio Jaunak-:
elkar maita dezazuela,
nik zuek bezala”.
OINAK GARBITZEAN
Elkar maita dezagula,
zuk maitatu bezala.
Agindu berri bat ematen dizuet -dio Jaunak-,
maita ezazue elkar, Nik
maite izan zaituztedan bezala.-R/.
SANTU
Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna,
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, zeru goienetan!
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
BAKEAN EMATEAN
Maitasuna bakearekin batera
eskaintzeko nator esku ematera.
Elkarturik gaudenean
Jaunaren aurrean;
berdin izan behar dugu kalean.
JAUNARTZEA
Jauna, gure Jainkoa,
BEDEINKATUA ZU.
Zeru-lurren egile,
BEDEINKATUA ZU.
Guztion salbatzaile,
BEDEINKATUA ZU.
Gure jabe zara-ta
BEDEINKATUA ZU.
Jesus, Jainko semea,
BEDEINKATUA ZU.
Guregatik hil zara,
BEDEINKATUA ZU.
Aitak piztu zaitu-ta,
BEDEINKATUA ZU.
Gure artean zaude
BEDEINKATUA ZU.
Espiritu Santua,
BEDEINKATUA ZU.
Bizian bizigarri,
BEDEINKATUA ZU.
Poz-emaile bikaina,
BEDEINKATUA ZU.
Malkoetan pozgarri
BEDEINKATUA ZU.
JAUNA SAGRARIORA ERAMATEAN
Gertaera harrigarri bat
Ospatzen dugu egun,
Jainkoak sabel garbian
Haragi hartu baitzun,
Ogi-ardo gorputz-odol
Gugatik egin zitun.
Oi gauza zinez harrigarri,
Sineskai txit handia!
Aldarean dago Jesus,
guretzat janaria:
Oi, nolako mesedea!
Oi, guri egin zoria!
Aipu, omen, edertasun
Aitari, Semeari;
Indar, dedu ta gorespen
Biengandik danari
Hasieran, orain ere
Egun eta eguzki. Amen.